2016an, alabek gimnasia egitea buruan sartuta zeukan guraso-talde batek forma eman zioten beren ideiari taberna bateko terrazan. Beatriz Ceballosekin harremanetan jarri eta hura hasi zen ideia hori gauzatzen. Beatrizek esperientzia handia du gimnasiarekin lotura handia du gimnasiaren munduan eta berehala bereganatu zuen. Naiara eta Laura Perezengan oinarritu eta bere ibilbideari ekin zion. Izen bat pentsatu eta «Lirain» izena aukeratu zuten, gimnasiarekin lotura handia duen terminoa, eta, kirol honen beste ezaugarri guztiekin batera, gimnasta guztiengatik lortu nahi duten lana azpimarratzen duena.

Bere xedea argia zen: mota guztietako haur eta nerabeak bertan esperientzia baten beharrik gabe sartzeko moduko jarduera. Argi zuten ateak zabalik izango zituztela gimnasia egin nahi zuten guztientzat, hobby gisa edo dedikazio handiagoarekin, beren gaitasun eta jarrerek proiekzio ona agerian utzi ezkero. Baina, beste ezeren gainetik, klubeko gimnasta guztiekiko tratu familiarra, hurbila eta berdintasunezkoa dago, haien lorpenak edozein direla ere. «Lirain klubeko pertsona guztiek garrantzi bera dute. Bakoitzaren lanaren araberakoa da guztien emaitza», nabarmentzen du Beatrizek, eta ez da harritzekoa entrenamendu batzuetan neskentzako esne beroarekin edo zerbait jatera animatzean ikustea, ondo baino hobeto ezagutzen baitu jasaten duten higadura eta behar duten errekuperazioa.

Asko kostatu zitzaien klubeko arduradunei entrenatzeko leku bat aurkitzea. Dena okupatua zegoen edo kostu ekonomiko handiagatik, eskuraezina. Azkenean, eta buelta asko eman ondoren, Armiñongo Udalarekin akordio batera iritsi ziren eta egoitza Arabako udalerria honetan ezarri zuten. Hori zela eta, helburu berri bat finkatu zuten: gimnasia egin nahi duten landa-eremuko neskatoen alternatiba izatea. Eta horretan jo eta ke jarraitzen dute, eta pertsona guztiak, mutil eta neskak, animatu nahi dituzte haiekin harremanetan jar daitezen, probatzeko eta entrenatzeko. Armiñonen ez dute berogailurik eta bertara joateko ondo antolatu behar dira, baina Liraingo gimnastek toki zabala eta tapiza dute entrenamenduak egiteko eta pozik daude. «Zoriountsuak dira bertan», nabarmentzen du Beatrizek, klubaren finantzaketa bazkideen kuotetatik (gurasoak), diru-laguntzaren batetik, enpresa pribaturen batetik eta donazioetatik datorrela aipatuz.

Klubeko kide izan nahi duten 4 urtetik gorako haur guztiek klubarekin harremanetan jar daitezke email, facebook, instagram, web orri, telefono edo entrenamendu tokietara hurbilduz. «Ez da inolako baldintzarik bete behar, entrenamenduak banaka egokitzen baititugu klubeko kide bakoitzera», ziurtatzen du Beatriz Ceballosek, Naiara Perezekin eta Laura Perezekin batera, entrenamendu guztietara joaten dena, gimnastei arreta pertsonalagoa emateko. «Entrenatzaile bakoitzeko taldea murritzagoa da, 10 pertsona ingurukoa, eta horrek arreta eta erabateko lana eskatzen du, bakoitzari arreta handiagoa ematen», ziurtatzen du entrenatzaileak. Astelehen, asteazken eta ostiraletan 18.00etatik 20.00etara eta larunbatetan 12.30etatik 20.30etara Armiñonen entrenatzen dute, eta astearte eta ostegunetan Judimendin, 18.00etatik 19.00etara .

Beren helburuak zeintzuk diren galdetuz gero, argi dute: «Epe laburrean, kluba bizirik mantentzea, eta epe luzera, maila altuago baten erreferente gisa finkatzea». Gimnasta-kopurua handitzea beste lehentasun bat da. Aurten Dariok, 8 urtekoa, taldearekin bat egin du, eta horrek Lirainen mundu guztiak tokia duela erakusteko balio die. «Gure lorpenik handiena da gure gimnastek beren ariketekin gozatzea eta beren esentzia ez galtzea. Hau gertatzen dela ikusten dugunean, zoriontsuak gara».Urrats handi bat

2016an sortu zenetik, Lirain hazten joan da. Pandemiaren aurretik 70 gimnasta inguru zituen, baina COVID-19aren etorrerarekin progresio hori gelditu egin zen eta nesken kopurua gutxituz joan zen. Entrenatzeko ezintasunaren ondorioz, askok maillotak zintzilikatu zituzten. Beste batzuek, ordea, erne eta tinko jarraitu, eta mundu honetan jarraitzeko formulak bilatu zituzten. Gaur egun 30 haur daude klubean. 4 urtetik 20ra bitarteko gimnastak, erakustaldietan eta eskola-kirolean parte hartzen duten kategoria eta maila desberdinetan. Baina, gainera, aurten aurrerapausoa eman dute eta oinarrizko talde nazional batekin arriskatu dira.

Carla Catediano, Uxue Andrés, Maialen Barrio, Julia Ibáñez eta Nekane Alija, Naiara Pérezen aginduetara jarri eta lan itzela egin dute emaitzak lortzeko. Ohi baino gehiago entrenatu dira. Nekaezinak, Pilarreko zubia sakrifikatu dute egin ahal izateko. Ahalegindu dira, eta ahalegin horrekin hobetu egin dira. Amorrua urriaren 11n, astelehenean, agertu zen. Entrenamenduan 6 aldiz erori zitzaien uztaia, baina ez zuten amore eman eta gogor jarraitu zuten lanean datorren larunbatean San Andres Kiroldegian lan ona egiteko. Naiara, entrenatzailea, urduri dago, baina konfiantza du bere aukeretan eta, batez ere, egin duten lanean.

Udazkeneko Gasteiz Hiria Torneoa proba garrantzitsua izango da hain hilabete gutxitan eskola mailatik oinarrizko kategoriara pasatu diren neska horientzat. Beren entrenamenduetan, Armiñongo tapizaren alde batean, haur talde batek mirespenez begiratzen die, eta batek daki ea urte batzuetan bueltan haiek bezalakoak izatearekin amesten duen. Bitartean, txaloka eta animoka ari dira. Lirain familiak bere buruari beti laguntza ematen diolako.

Lirain klubarekin harremanetan jar zaitezke:

www.clubdeportivolirain.wordpress.comInstagram: @clubdeportivolirainFacebook: Club Deportivo LirainEmail: clubdeportivolirain@gmail.comTfno. zkia.: +34 616 66 07 37