JANIRE Lopez, Sua taldeko baxujolea da. Talde hau 2018an sortu zen eta 2019an beraien lehen EP-a 'Sua' atera zuten. Urte horretako Gaztea maketa lehiaketako lehen saria lortu ondoren, Bilbao BBK live festibalean jo zuten. 2019ko azaroan, taldeak lehenengo diskoa 'Ordu Beltzak' argitaratu zuen. Baxuaz aparte, Lopezek teklatuak eta ahotsak ere sartzen ditu beraien abestietan.

Abesti bat:

The Big Moon taldearen 'Bonfire', bere erritmo eta energia kutsakorragatik.

Musika talde bat:

Musika munduan nire erreferente nagusia Blu De Tiger da, batez ere, zuzenekoetan.

Liburu bat:

Leticia Doleraren 'Morder La Manzana' liburua izugarri gustatu zitzaidan, feminismoaren inguruko oso gai interesgarriak ukitzen baititu.

Antzezlan bat:

Antzerkia bisitatu dudan azken aldiak bakarrizketak ikusteko izan da. Nire gustukoena 'Deforme Semanal' radioshowa da.

Telesail bat:

'Fleabag'

Kultur espazio bat:

Bilbon dagoen 'La Terminal' espazioa. Bertan erakusketak, emanaldiak edota merkatuak egiten dituzte, artearen munduko edozein arlori lekua emanez.