Afrika Bibangek (Getxo, 1975) Bilboko Santutxu auzoko Ke no falte reggae taldearekin hasi zuen bere musika ibilbidea. Ondoren, zortzi urtez Etsaiak punk-rock taldearekin aritu zen eta hainbat kolaborazio ere egin zituen: Fermin Muguruza, Iñigo Muguruza, Gontzal Mendibil... 2014an bere bakarkako lehen diskoa argitaratu zuen: 'Entzun'. 2008an Bartzelonara joan zen eta bertan Calima flamenko-fusio taldearekin abesten hasi zen. Urte luzez nazioartean ibili ziren jaialdiz jaialdi, elektronika, soul eta dantza uztartzen zituen The Johnny Freelance Experience taldearekin. Iaz, 'Nomada' diskoarekin itzuli zen musika eszenara, oraindik ere erritmo, soul, dantza eta musika elektroniko gehiagorekin. Azken lan honetan 14 urte hauetan nomada gisa bizi izan duen guztia islatu du Afrikak.

Abesti bat:

'Alright', Kendrick Lamar

Musika talde bat:

Anderson Paak & The Free Nationals

Liburu bat:

'El más grande, mi propia historia' (Muhammad Ali) Richard Durham-rena

Antzezlan bat:

'No es país para negras' (Silvia Albert Sopale)

Film/telesail bat:

Trainspotting 1

Kontzertu areto bat:

Sala Sol (Madril)