"Ehungintzako emakume langileen borrokan oinarritutako istorio bat da"

Familia baten adibidea oinarri, iraultza industriala eta garai hartan sortutako egoera eta gatazkak jorratzen ditu 'Kotondarrak' txotxongilo antzerkiak. Anita Maravillas konpainiak ondua, gaur taularatuko dute Zornotza Aretoan

08.10.2020 | 21:30
Anita Maravillas antzerki konpainiako kideak urtebetez egon dira lan berriaren sorkuntza prozesuan murgilduta

Txotxongiloak oinarri, komunikazio bide eta ikergai. Zoru horren gainean zapaltzen dute Anita Maravillas antzerki konpainiako kideek. Panpinak lanabes hartuta, iraultza industrialaren garaira bidaia egin dute azken antzezlanean. Kotondarrak ikuskizunak hiri industrializatu batera erbesteratzen den familia du hizpide. Miren Larrea (Zornotza, Bizkaia, 1981) konpainiako kidea taldearen esentziaz, Koton familiaren abenturez eta obraren asmoez mintzatu da. "Helduentzako gaiak eta kontzeptuak" haurrei hurbiltzea dute erronka nagusi.

Koton familiaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Nortzuk dira Kotondarrak?

- Kasu honetan erabaki dugu kontatzea Koton familiaren istorioa. Amak eta bi alabek osatzen dute familia. Herritik ihes egin behar dute arrisku batzuk direla medio, eta beste abentura batzuk bizitzen hasiko dira beste leku batean, euren sorterriarekin zerikusirik ez duena. Hiri bat dute kokaleku berria, iraultza industrialean oinarritutako testuinguru batean murgilduta dagoena. Protagonistek bizitza zoriontsu bat lortzeko bidean topatzen dituzten abentura berriak kontatzen dira: hiria bera, heltzen direnean lantegian topatzen duten egoera, amak topatzen duen lana, lanean edo hortik eratorrita sortzen diren arazoak€.

Sorterritik hirira abiatzen dira, "aukera berrien bila". Zerbaitengandik ihesi doaz?

- Markatzen da arrisku bat dagoela ama eta bi alaben atzetik. Baina, ikuslegoak guk irudikatutako arrisku horri esanahi asko eman ahal dizkio, bakoitzak bere bizipenetatik. Posible da guk planteatzen dugun arrisku hori bakarrik ikustea edo beste irakurketa batzuk egitea. Ez da hain erraza esatea zertaz ari diren ihes egiten, nahiko zabala delako interpretazioa. Argia da ipuinean berean, baina ipuinak beti dituzte arriskuak irudikatzeko ikono ba-tzuk. Gero, norberak bere bizipenen arabera ikusiko du arrisku horrek esanahi bat duela edo beste bat. Guk proposamen batzuk egiten ditugu. Batzuk oso zehatzak eta beste batzuk publikoak interpretatzen dituenak.

Familia zehatz honen bitartez, gai unibertsalagoak lantzen dira; iraultza industriala, kasurako. Zein da garai hori eta nola kontatzen duzue?

-Aldaketa handi bat dago. Irudikatzen dugun sorterria herrixka bat da. Bertan dute etxea, natura inguruan, eta bizitzak bultzatuta doaz hiri batera. Hirian agertzen dira hainbat kon-tzeptu: lana, lantegia, lanorduak€ Azken finean ehungintzako emakume langileen borroka horietan oinarritutako istorio bat ere bada. Hortxe kokatu nahi izan dugu. Baina ez bakarrik ehungintza fabriketan, badaude emakumez josita egon diren hainbat lantegi munduko leku ezberdinetan. Emakume horiek hainbat protesta eta hainbat aldarrikapen egin dituzte, adibidez, lan orduei dagokionez.


Eskatzen dutena da bizitza duina edo poztasunez bizi ahal izateko baldintzak. Horretan oinarrituta irudikatu genuen horrelako lantegi batean egon zitekeen emakume baten istorioa eta bere familia. Historiaren atzean dagoen istorio txiki bat da, familia baten istorioa. Iruditegi horretatik gure familia eraiki dugu eta beraien bizipenak sortu ditugu. Azken finean kontuan izanda lantegi horietan emakumeek eta umeek ordu pila bat egiten zituztela lan, eta gaur egun ere munduko hainbat lekutan gertatzen dela, zerk bultzatu zituen horretara? Testuinguru horretan jarritan, alaben begirada horretatik ikusten dugu. Konta-tzen da zer den bat-batean beraien munduan lana sartzea, familiako kide nagusien absen-tzia, nola zaintzen diren beraien artean, zain-tza bat desagertzen denean nola agertzen den beste bat€

Emakumeen lana bistaratu edo erakutsi nahi izan duzue baita ere. Horrek zer garrantzi dauka?

- Azken finean lan honetan hitz egiten dugu lantegietako lanaz baina baita ere zaintza lanez, emakumeek historikoki aurrera eramandako lan horietaz. Hori oso presente dago antzezlanean. Bada guk aukeratutako zerbait oso hurbiletik bizi dugun zerbait delako, baina, azken finean historiaren parte diren emakume hauek, bazeuden; eta gertatutako zerbait da. Lana izan da horiek bistaratzeko erabakia. Baditugu urteetan zehar hainbat eta hainbat klasiko eta ipuin non emakumeen istorioak ezkutatuta egon diren eta gizonen iruditegiak oso presente egon diren. Orain ari gara bakoitza ahal duen lekutik ikusgarritasuna ematea emakumeen istorio horiei. Bada herriak edo komunitateak bere baitan duen lanketa bat, eta hori ere oholtzan gertatzen da. Herriaren parte gara eta egon behar du komunikazio bat sortzen dugunaren eta herriaren bizipenen artean.

Zein izan da istorioaren abiapuntua, edo nola jaio zen ideia?

- Istorioen ernamuina irakurritako zerbait edo albiste bat izan daiteke; bat-batean etortzen zaizun ideia edo zerbait kontatzera bultza-tzen zaituen hori. Kasu honetan, irakurketa bat izan zen eta irakurketa horretan agertzen zen nola oso famatuak izan ziren ehungintzako industriako emakume langileak. Beraien protestak oso ezagunak egin ziren, oso borrokalariak izan zirelako eta presentzia handiz eta bortizki erantzuten zutelako. Hari horretatik tiraka ikusten genuen oraindik gaur egun hainbat lekutan horrelako istorioak ematen ari direla. Horrek bultzatu gintuen. Historiaren zati bat dena, oraindik gaur egun ematen ari dena, eta interesgarria iruditu zitzaigun istorio horri heltzea.


Baita ere publiko familiar bati non haurrak dauden kontzeptu helduak, edo guk helduak deitzen diegun kontzeptu horiek, umeei ere azaltzea. Esaterako, zer den lana, zer sentipen dauden€ nahi izan genuen istorio hori ere bai umeei kontatu. Gure ustez umeek gaitasun handia daukate gauzak ulertzeko ondo azaltzen ditugunean. Gure aurreko lana western itxuran kontatutako istorio bat zen, baina kolonizazioaz hitz egiten genuen. Ikusi genuen haurrek oso ondo erantzuten dutelazintzoki hitz egiten diezunean.

Pentsa liteke gehiegi dela haurrei horrelako gaiak helaraztea. Zer egokitzapen egiten duzue kon-tzeptu horiek haurrei ondo azaldu nahi horretan?

- Errealetik eratorritako gai bat izan arren, beti pentsatzen dugu nola eraman ipuinera. Nola kontatuko genukeen istorio hori ipuin batean. Ez bakarrik txikientzat, baizik eta guztien-tzat. Horrela goaz ipuin klabe batzuk topa-tzen istorioa kontatzeko. Gainera, nahiz eta kontatu istorio batzuk gogorragoak edo arinagoak, beti dago umore puntu bat eta helburua beti da kontakizuna hunkigarria izatea.

Pertsonaien bidez ere saiatzen gara publikoa geureganatzen. Normalean pertsonaiak oso hurbilak eta goxoak izaten dira. Ipuin klabeetara eraman ondoren hasten gara iruditegi guztia eraikitzen. Begietatik sartzen da kontakizuna. Pentsatzen dugu; umeentzako lantegia nola irudikatuko dugu? Baditugu mila modu mugimenduaren bidez eta ekintzen bidez hori azaltzeko.

Txotxongiloak dituzue lanabes eta oinarri kontakizunerako. Zuen ustez, zer indar dute istorioak kontatzerakoan?

- Iruditegi horiek guretzat ezin daitezke eraiki txotxongilorik gabe. Beharrezkoak dira. Zuk sortu ahal duzu pertsonaia bat buru bat eta esku bat dena, sortu ahal duzu objektuen bidez beste pertsonaia bat€ ipuin klabe horiek lor-tzeko estetika bat edo egiteko modu bat ematen digute txotxongiloek. Eskaintzen dugu mundu ikusgarri fantastiko bat ere. Guztia da posible.

Sortu ginen txotxongilo eta objektuen manipulazioaren ikerkuntzan aritzeko, ikerketan ere kodigo teatralak ere horren inguruan lantzen eta bere espazioa aldarrikatzen gure eszenatokietan ere. Ez dugu ulertzen gure sorkun-tza panpina eta objektu gabe. Are, Valentina Raposo nire sozioak egiten ditu panpinak. Azken finean gure sorkuntza tailerretik bertatik hasten da.

Sortze prozesua zer nolakoa izan da? Non egon dira korapiloak?

- Aurreko lanak harrera ona izan zuenez, eman zigun ekoizpen hau lasaitasun gehiagorekin hartzeko aukera. Izan da prozesu bat luzeagoa, eta erronka handia izan da; pausotxo bat gehiago eman nahi izan dugu. Gero publikoak esan beharko du ia lortu dugun. Gu saiatu gara ditugun atal guztietan saltotxo bat gehiago ematen: eszenografian, estetikan, istorioan, dramaturgian€ horrek mantendu gaitu denbora guztian elkarlanean. Urtebete egon gara. Guk sorkuntza prozesua maite dugu. Ekipoa oso luzea da sorkuntza baten inguruan. Prozesua asko disfrutatu dugu eta denok hazi gara elkarrekin. Ekainetik egon gara eszenatokian egunero gauzak probatzen eta antzezlana eraikitzen.

Transmisio lan bat ere bada.

- Badago lan hori. Gure lanetan umeek ere familiekin garatzen dituzten galdera asko, eta haurrek laguntzen dituzten helduei sarritan egiten dizkieten galderan, ematen da komunikazio bat ulertu nahi dutelako azaltzen ari zaren guzti hori. Gure ustez hori oso garrantzitsua da.

Zuen lan guztiek badute izaera komunik?

- Saiatzen gara bilakaera bat edukitzen. Nik uste azken lan hauetan oso presente daukagula kontatzen dugunaren garrantzia. Konpromiso handia dugu kontatzen dugun horrekin. Azkenean, lanak ez badu zerbait pizten gure barruan lana ez da zintzoa izango, eta behin-tzat saiatzen gara zintzotasunez sortzen eta kontatzen. Gure asmoa bada txotxongiloen presentzia bermatzea, eta hori bultzatuz txotxongiloen antzerkiak dituen posibilitateak aztertzea eta aditzera ematea jendeari.