Arte Ederretako ikasketak amaitu berri ditu Pablo Zabala 24 urteko getxotarrak. Ume zenetik artearen munduarekiko interes berezia erakutsi du eta, horregatik, batxilergo artistikoa ikasi zuen. Orain, Pintura Masterra ikasten ari da eta pintura irakasle moduan ere lan egiten du. Halaber, jaialdi askotan parte hartu du eta aitorpen eta sari desberdinak irabazi ditu.
Bere azken proiektua Gizateriaren Ondare deklaraturiko Bizkaia Zubia enblematikoan landu duen Gris izan da. Zubia kolorez bete du bere 125. urteurrenean, Bilboko Itsasadarraren iragan meatzari eta industriala gogoratzen dauen konposizino piktorikoa osatuz. Lana lau xaflaz osatuta dago; bi zubiaren ezkerraldean kokatuta eta beste biak, eskuinaldean. Lehengo bi plakak berde kolorekoak dira eta beste biak, gorriak. Pare bakoitza elkartzen baditugu, goitik ikusitako kez betatako itsasontzi baten irudia ikus dezakegu.
Nola sortu zen proiektu hau?
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bizkaia Zubiak antolatutako lehiaketa batekin hasi zen. Ideia bikaina iruditu zitzaidan eta bi aldiz pentsatu gabe eman nuen izena. Lehenik eta behin, transbordadore zubiaren gailurrera igo nintzen paisaia ikusteko. Ura, itsasontziak, burdingin-tza eta metalurgia ikustean, nire burua ideiak eta koloreak sortzen hasi zen.
Aurkeztutako lana zubian dagoen lan berbera da edo txapelketa irabaztean lana aldatu behar izan zenuen?
Pixka bat aldatu nuen, baina soilik bizpahiru gauza hobetzeko. Oinarriak berdinak dira.
Lana aurkeztu zenuenetik irabazlea zinela jakin arte zenbat denbora igaro zen?
Txapelketa ekainean izan zen. Bi edo hiru aste pasa eta gero irabazlea nintzela jakin nuen, baina uztailaren hasiera arte ezin izan nuen lanarekin hasi.
Zer sentitzen duzu eraikuntza hain adierazgarri horretan lan egitean?
Ikaragarria da! Gizateriaren Ondare izendapena duen eraikin batean nire zaletasuna aurrera eramatea itzela izan da. Gainera, txikia nin-tzenetik Areetan bizi izan naiz; beraz, lan honek balio handia dauka niretzat.
Nondik atera zenituen lehenengo ideiak?
Txapelketak itsasadarraren mea-tzaritza historia irudikatu nahi zuen. Meatzaritzaren iraganari omenaldi bat egin nahi zitzaion. Ni, halere, meatzaritzaz ahaztu nintzen eta erabaki nuen itsasadarraren tokiak berak muralaren paisaia ezarri behar zuela. Orduan, zubiaren goiko aldera igo nintzen eta ura, itsasontziak eta kea ikustean, mea-tzaritzaren ondorioak ikusi nituen argi eta garbi.
Zein material erabili dituzu eta zenbat denbora eraman dizu?
Proiektua denbora oso mugatuan egin behar izan dut. Epeak apur bat atzeratu ziren. Hasiera batean, proiektua 125. urteurrenaren egunean prest egon behar zen, hau da, uztailaren 28rako. Ni uztailaren 1ean hasi nintzen, beraz, 25 egun bakarrik eduki nituen itsasadarraren bi aldeak bukatzeko. Ezkerraldetik hasi eta eskuinaldetik jarraitu nuen. Lan egin dudan gainazala zimendu iragazgaitz bat zen. Ordurako erabilitako margoak iragazgaiztuak ziren. Azkenik, murala amaitzerakoan estali egin nuen euritik eta kresaletik babesteko.
Zein zailtasun aurkitu dituzu?
Alde batetik, denborarena. Bestetik, tokia, proiektuaren kokapena. Hori izan da zailtasunik handiena. Bi lanak modu egokian ikusteko modu bakarra zubiaren goiko aldetik ikustea da, goitik begiratzen bada askoz gehiago hunkitzen du. Halaber, modu bertikalean margotzera ohituta nago eta proiektu honekin modu horizontalean lan egin behar izan dut lurrean zegoelako, ez horma batean.
Lana betirako geratuko da zubian edo denbora mugatu batean egongo da?
Oraingoz, betirako. Beharbada urte batzuen buruan beste lehiaketaren bat egin nahi izanez gero edo denborarekin hondatuz gero desagertuko da, baina momentuz bertan geratuko da.
Kontuan izanda zubia itsasoaren ondoan dagoela eta Bilbon euri asko egiten duela, eguraldiaren egoera oztopo bat izan daiteke?
Ez, material egokiak erabili ditut, hau da, iragazgaituak. Hala ere, seguruenik denbora pasa ahala hondatzen joango da, baina beti dago konpontzeko aukera.
Zein beste proiektu landu dituzu?
Egindako lan gehienak Euskadin izan dira. Halere, nabarmenena Indonesiako lan bat da. Surf egitera joan nintzen eta, han nengoela, lehiaketa batean parte hartzeko aukera izan nuen. Irabazlea izan nintzen eta Indonesiako hotel bat margotu nuen.
Zein proiektu dituzu aurrera begira?
Oraingoz ez daukat ezer pentsatuta, margotzen eta bidaiatzen jarraituko dut. Dena den, Barakaldoko Liburutegi Nagusian, Antonio Trueba Parkean, erakusketa bat jarriko dut laster, Entre líneas izenekoa.