BIDEO-jokoen historia 1958. urteanhasi zen, Bill Nighinbotthamek sortuzuen Tennis for Two jokoarekin.Agian, izen horrekin ez zaizue ezagunaegingo, baina 1972. urtean Pong jokoa argitaratuzuen, Atari konpainia mitikoaren eskutik.Datu bitxi bezala, esan behar da Applekonpainiako fundatzaile Steve Jobs eta SteveWozniak Atari-ko programatzaileak izan zirela,eta begira nora iritsi diren.

Geroztik, asko hazi eta zabaldu da bideojokoenmundua. Ezin dugu ukatu bideojokoenitsaso zabalean maiz galdu egin ahalgarela, eskaintza zabala baita eta hedatuz baitoaurtez urte. Bideo-jokoaren modalitatearibegira egindako sailkapena duzue ondorengoa,gehien jolasten diren modalitateak etahainbat bitxikeria kontuan hartuta:KLASIKOEN HAMARKADA (1978-1988):hamarkada honetan hainbat bideo-joko klasikoaurkitu daitezke, eta oso esanguratsuakdenak. Adibide bezala Space Invaders (1978)daukagu, baita Asteroids ere(1979). Dena den,zalantzarik gabe, hamarkada honetako izarnagusiena eta bideo-jokoen industriari lehenpausuak egiten lagundu zion bideo-jokoa Pacmanizan zen, 1980. urtean. Namco etxearenjoko klasiko honen funtzionamendua sinpleazen: labirinto baten barruan dauden gailetakjan behar ziren eta hainbat mamu maltzurrenartetik ihes egin.

PLATAFORMA: bideo-joko modalitate honenezaugarri nagusia plataforma eta labarrenartean korrika, saltoka eta arerioengandik iheseanmapan zehar dauden objektuak biltzeandatza. Kontuan hartzekoa da, munduan aurreragoazen heinean, zailtasun maila ere areagotuzdoala. Makina bat joko ezberdin daukaguhemen; esaterako, Crash Bandicoot, Sonicthe Hedgehog edo Castlevania: Symphony ofthe Night. Hala ere,inongo dudarik gabe plataformen erregea Super Mario Bros dugu.Azkenengo atala Super Mario Odyssey izanda, Nintendo Switch kontsolarako (2017).

ABENTURA: modalitate honetako jokoetakogakoa historian aurrera joateko ingurumenarekineta bidean zehar dauden bestepertsonaiekin hitz eginez informazioa lortzeandatza. Esaterako, maila honetan aurkitudaitezke The Legend of Zelda, The Last ofUs (hainbat sari ezagun lortu dituena; adibidez,2013ko Annie Sariak, edo bideo-jokoenarloko BAFTA Sariak), Horizon: Zero downedo Resident Evil 2 (Play Stationerako jokobat, 1998an aurkeztua). 2018 honetan God ofwar berria kaleratu dute (Play Station 4-rako),kritika esanguratsuekin, gainera. Bertan,mitologia nordikoan murgilduko gara, Kratos-en azalean sartuta, eta bertako jainkoeiaurre egin beharko diegu.

BATTLE ROYALE: Azken urte hauetan puripuriandagoen bideo-joko modalitatea da. Bereezaugarri nagusiena pixkana txikitzen doanmapa handi batean bizirautea da, beste 100arerioren aurka. Horretarako, mapan zehardauden material, arma, botikin eta bestelakoakbiltzean egongo da erronka nagusia, bestejokalariak baino biziago izaten, alegia.Bakarka edo 4 pertsona arteko taldeetan jokadaiteke, beraz lagun artean jokatzeko jokobikaina da. Atal honetan sailkatzen dira, esaterako,Minecraft, DayZ edo Playerunknown’s Battlegrounds. Baina azkenaldian beste jokobat nagusitu da hauen artean: Fornite (2018).Zerrenda honetatik kanpoan geratu diren bestelakomodalitateak gamerauntsia.eus webguneanaurkitu ditzakezue.