BBIZITZAREN erauntsien aurrean,frustrazio eta ezin ikusien aurrean,Eneko Larrañaga (Zestoa, 1982) irribarrearenbidea hautatzen saiatzenda, maitasuna errazten duten balioetan zentratuz;pertsonengandik aldentzea baino,nahiago baitu hurbiltzea, haserretzea bainonahiago maitatzea. Halaxe deitu dio, eta ezda kasualitatea, Enekora izenpean atera duenbigarren lan luzeari, Maitatzea nahiago, koraoinarrian, munduko musiketara garamatzatenlagunak alboan harturik.

“On egiten dizuten melodia, gogoeta, sentimendueta ametsak” bildu dituzula diozu,denak musikaz lagunduta. Hori da zuretzatsendagairik onena?

Musika beti izan da niretzat sendagai. Betiizan da nire lagun handia, txikitatik. Azkenfinean, espresatzen eta bizitzen laguntzendidan bitarteko bat da musika, emozio etasentimendu guztiak indartzen dituen bibraziosorta. On egiten didan musikaren atzetiknabil, melodia goxoak eta erritmo alaiak.

Kora jotzen duzu. Ez dakienarentzat: zer dakora bat? Nola jotzen da? Zein da instrumentuhonen historia?

Harpa aitzindari bat da, beti esaten dut harpenamona dela. 21 sokadun harpa bat da,Senegal-Ganbian sortutakoa. Mandinga inperioguztian jotzen da: Senegal, Ganbia, Mali,Burkina Faso, Bolikosta eta Guinea Conakryn,Afrika mendebalde horretan. Oso instrumentuberezia da eta egiteko behar direnmaterialak oso merkeak. Erresonantzia kaxakalabaza erdi bat da, larruz estalia, mastilaeta heldulekuak egurrezkoak dira eta 21sokak nylonezkoak dira, arrantzurako erabiltzenden pita. Instrumentua jotzeko, hatzlodiekin bi musika-oinarri egiten ditugu etahatz erakusleekin melodiak egiten dira.Beraz, nahiz eta material xumeak izan, 21 soka dituenez azkenean instrumentu konplexuasuertatzen da.

Noiz eta nolatan hasi zinen kora jotzen? Zerkharrapatu zintuen?

Nire musika-ibilbidea txikitan hasi zen, 12urterekin gitarra jotzen hasi nintzen eta hainbattaldetan ibili izan naiz, perkusioa, gitarraeta baxua jotzen eta abesten. 2000. urteanZestoako eta Urolako beste kide batzuek Ttakunpasortu genuen, musika eta dantza afrikarraeta txalaparta batzen zituen proiektubat. Garai haietan kultura eta musika afrikarreanasko sakondu genuen eta perkusio afrikarrekoikastaro desberdinak ere egin genituen.Hain zuzen, ikastaro haietako bateanezagutu nuen nire kora maisua izango zenaeta hark egin zidan nire lehenengo kora,2007an. Eskuetan hartu nuenetik korarekinesperimentatzen eta sortzen ibili naiz.

‘Kora Izpiak’ kaleratu zenuen 2013an, bakarka.Maitatzea Nahiagon, aldiz, talde batekinzatoz.

Bai, Kora Izpiak bakarkako ibilbidearenondorio izan zen eta kasu hartan neuk grabatunituen perkusioak, ahotsak eta kora.Aurkezpenetan laukote formatuan ibili nintzen,bi perkusionista eta beste ahots batekin.Formatu hartatik aldaketak egon ziren etabeste musikari batzuekin jotzen hasi nintzen,pixkanaka musikariak gehituz, gauregungo formatua osatu arte. MaitatzeaNahiago-n Ander Zulaikak grabatu ditu bateriakbaina zuzenekoetan Carlos Sagi dabilgurekin, perkusioak Jouad Begarehek jo ditu,baina zuzenekotan Luis Camino dugu lagun.Diskoa grabatu digun Iñigo Egiak -Oh Brother!Studioa, Hernani- ere sartu ditu perkusiobatzuk diskoan. Baxuan Andres Insuadago, koru eta perkusio txikietan Idoia Larrañaga,saxo sopranoan Ibon Irijoa, eta neukkora eta ahots nagusia jartzen ditut.

Lehen lan hartako abestiak berreskuratudituzu bigarrengorako, ezta?

Hala da, 2013tik 2017ra egon diren aldaketahorretan, nahi izan dut talde aldaketa horimusikarekin ere islatzea, eta abesti batzukberreskuratu ditut oraingo taldearekin berregiteko,askoz kolore gehiago hartu dutehorrela. Beraz, disko erdia lehengo kantuenbirmoldaketak dira eta beste erdia azken parebat urtetan sortutako kantuak.

Musikalki, “munduko musikak” etiketarenbarruan sartuko genuke Enekora, eta egiaesan, munduko usain ugari dakartzazu kantuetan.Hango eta hemengoak, lehengoak etaoraingoak...

Disko honetara iristeko eboluzioa arlo desberdinetangertatu da. Alde batetik, taldeabera, talde oso bat, seikote jantzi bat osatudugu eta horrek badakar, berez, desberdintasuna.Eta, beste alde batetik, orain arte landutakoafrikar kutsu horretatik zertxobaitatera gara. Afrikako gauzak egiten ditugugehienbat, hori bai, geure ikuspegitik eta geuk sortuak; baina disko honetan sartu dituguguaguanko kubatarra edo melodia arabiarrakere, esaterako.

Toki horietara egindako bisitetatik ekarridituzu soinuak?

Aspalditik izan naiz musika etniko eta folkloredesberdinen zalea. Egia da Kuban,Senegalen, Tunisian edo Portugalen egon naizela,baina ez ditut bertatik ekarri, gehiagoda leku horietan egoteak indartu egin didalanolabait nekarkien zaletasun hori. Gero,gitarrarekin gauza desberdinak egiten direnbezala, saiatu naiz korarekin ere gauza desberdinakegiten, Enekoraren estiloa mantenduta,baina pixka bat zabalduz.

Zergatik uste duzu konektatzen duzula musikamota horiekin?

Azken finean, oso melodia zalea eta oso erritmozalea naizelako. Nire instrumentuaksokazkoak, perkusioak eta ahotsa dira. Baierritmo aberatsak eta bai melodia espresiboakdeigarri egiten zaizkit. Azken finean,harpa batek daukan espresio melodikoa osodeigarria egiten zait. On egiten didan musikaestiloa da, goxotasuna transmititzen dit.

Musikalki ez ezik, hitzei begiratuta ere, bizitzarenaldarri sakon bat da diskoa.

Gure musika bizitzari lotutakoa da neurrihandian, maitasuna, konfiantza edo eskertzabezalako balioak lantzen ditugulako, betiikuspegi positibo batetik. Kora kantuen sorreranegote hutsak energia mota batean jartzenzaitu, non hortik aurrerako dena ereenergia goxo horrekin eta kolore berezihorrekin egiten duzun.

Melodiak ekartzen al ditu hitzak zure kasuan?

Bai. Nire kantatzeko era oso melodikoa da.Inprobisatzea gustatzen zait eta melodiekinjolasean ibiltzen naiz. Edozein estilotako kantuasortzen dudala ere, lehenengo osagaimelodikoak egiten ditut gitarra edo korarekin,eta gero ahotsekin jolasten hasten naiz;jolas hori beti doa estilo jakin horrekin bat.Gero, kantuak dakarren energiarekin gai batindarra hartzen joaten da; hor hasten naizpentsatzen nik zer daukadan esateko gaihorren inguruan, eta hor hasten naiz pixkanakaletrak sartzen. Baina hitzak sartu aurretikbadago esentzia bat, energia bat, melodiabatzuk... Niretzat oso gauza organikoa daletrak sartzeko prozesua. Ez da edozein letraidatzi eta edozein kantutan sartzen dudala.

Euskaraz ez ezik, gazteleraz eta mandingazere abesten duzu. Doinuek eramaten zaituztehizkuntzetara?

Melodiak frogatzen zabiltzanean zerbaitekesaten dizu egiten ari zarena koherentea dela,forma egokia daukala. Gero euskaraz abestudezakedan bezala, mandingaz edo gaztelaniazabestu dezaket. Disko honetan Maitatzeanahiago-ren hitzetan Idoia Larrañagaklagundu dit eta Hegalari-ko hitzak OihanaVarelak egin ditu.

Bigarren lana izanik, zer ikasi duzu 2013ko‘Kora Izpiak’ hartatik hona? Zein izan da eboluzioa?

Lehen diskoan esperientzia bat eta ibilbidebat neukan, koran eta musikan aurrera egitennuela sentitzen laguntzen zidana. Oraingoanzerbait aldatu bada, hori izan da kantuaksortzeko garaian, jazz ikuspegi bat erabiliizana, kantuetan gauzak gertatzea nahinuen, harritzeko gogoa neukan. Lehendiskoan kantuak planoagoak edo intimistagoakziren, eta koherentzia zeukan hala izateak,musika afrikarrean oso gauza soilak egitenbaitira askotan, sentimendu edo energiabatean konstante mantendu eta hor jolastea.Hori oso polita da, baina, orain, talde handiagobat edukita, prozesua beste bat izan da.Ederra da instrumentu bakoitzak bere ekarpenmusikala egitea kantuei, eta zuzenekoetanere ederra eta garrantzitsua da guretzatbakoitzak bere instrumentuarekin askatzekomomentuak edukitzea. Musikariarentzat ederrada eta, uste dut, entzulearentzat ere onadela, saxo solo bat edo bateria solo bat entzuteakkantuaz aparteko zerbait ematen dioentzuleari.

Zer topatuko du ikus-entzuleak zuen zuzenekoetan?

Seikote formatuan gabiltza orain eta horrigehitzen zaizkio Idoia Larrañagak egitendituen dantzak, dantza afrikarra eta garaikideauztartuz eta abestiak aberastuz, eta bestetik,Jon Manterolak eta biok egindakoproiekzioak eskaintzen ditugu kontzertuosoan zehar, bideoekin muntaia bat egindadaukagu. Nire helburuetako bat musikan,bizitzan bezala, beti izan da jaso nahikonukeena ematea. Beraz, Enekorarekin helburualitzateke formatu horretan emateakontzertuak, osagai guztiak publikoari erakutsiahal izateko lekuetan, azken finean,ahalik eta ikuskizun ederrena eskaini nahibaitugu, ahalik eta baldintza onenetan. Baldintzaonetan egiten duzun zerbait jendearimila bider sakonago iristen baitzaio.