CHUYA Nakahara (HiromiYoshidak itzulia), SeamusHeaney (Xabi Borda), Rosaliada Castro? ezin interesgarriago,ezin atsegingarriago datozSusako Munduko Poesia Kaierenazken oraldiko hiru liburukiak. Koldoizagirrek hautatu eta itzulitakoRosalia de Castrorenean egin dut nikgeldialdia: “Inork ez dizu eskua gozo/altxa zaitezen eskaintzen,/ negarrezari zarenean/ malkoak ez inorkxukatzen/ Galizia, ez duzu aberririk/bakarrik zara ludian/ urrun doazkizualderrai/ seme-alaba guztiak”. Izagirrek,gainera, meritu handiko itzulpenaegin du, errima gordez poemaerrimatuetan, galdu barik freskotasunik,galdu barik indarrik.
Rosalia de Castro (CompostelakoDonejakue, 1837 ? Padrón, 1885)galiziar letra modernoen aitzindarieta are kontzientzia galegoaren aitzindariizan zen. Rexurdimento edoPizkundearen bultzatzaile nagusietako,Cantares gallegos (1863) poemaliburuarekin hanka eta erdi erromantizismoanjarrita kantatu zionmaitasunari, aberriaren galerari,naturari. Follas novas (1880) lanariburuz, ostera, Beñat Sarasolak hitzaurreanzera dio, presentzia bereziki nabarmena duela emigrazioarenarazoak eta kultura galaiko-portugaldarrarensaudade hitzarekin ezagunaden melankolia sentimendumoduko hori adierazten dutela poemahoriek nolabait.
Galegoz idaztea atzera egitea zelauste zen garaian aurrera egin zuenemakumea izan zen Rosalia de Castro.Hizkuntzaren idatzizko tradizioaberreskuratu eta eguneratu zuen etaCantares Galegos harekin idatzi zuenbere lumaz herriak idatzi ezin izanzuena urte luzez, lotsa handi batenostean. Eta Follas novas-en ezagunda galtzaileen eta noizbait altxatukodirenen aldeko ahots bat, ahulenaldeko txera bat: “Haur bat dardarazarkupe hezean.../ hotzak eta goseak/Aingeru kutsua dauka bere aurpegiak/ederra oraindik, baina zimel etaargibakoa”. Idazlearen galegismoada auzi unibertsaletarako atea: “Baina,zergatik batzuek hainbeste sufritubehar/ bestetzuek bizia bigunkerianemoten dutela?”. Follas novasen,gainera, ez da hain nabarmenaerlijio probidentzialista eta modutsuarenarrastoa. Lehen galegozkoliburua izan bazen hazia, Follasnovas-en loratu egingo da, etaidazleak parte hartuko auzietan.
Rosalia de Castrok aditzen zien estigmagatiksufritutakoei. Ama ezkongabeareneta abade baten alaba,pentsa, arteztasunaren apostolueklaidoztatua eta emakume aitzindaria,bere bekatu handiena izan zennekez barkatzen zen bat: EdgarAllan Poe irakurtzea, George Sandmirestea, idazle ofizioa gorestea eguneroeta profesionala izatea. Horregatikmatxismoak bere mekanismoakjarri zituen martxan, etazabaldu zen Rosalia de Castro barikbere senarra zela poesia idazten zuenabere izenean. Bizi izan zen arteanez zitzaion aitortu, noski, bere neurria.Baina makurtu ere ez zen egin,idazten jarraitu zuen.
Sentimendua gidari. Ez da esapidebat bakarrik. Rosalia de Castrok sentimenduadu gidari. Poesiaren teknikak,efektuaren bilaketak, perfekzioak?horrek guztiak ez zeukanzentzurik berarentzat ez bazenmezua justiziazkoa, irain kitatze bat.Eta asmo horretan poetarentzatdena zen bat: langilea eta emigratua,emakumea eta udazkena, norberelekua eta mundua: “Gure herrion honetako/ gaztainondoaren abarogustagarrian/ bizia eztitzen duten/hariztegi hostotsu haien azpian”.