UREPELEKO artzaina hil zela eta Odolaren mintzoa (Auspoa, 1976) argitaratu zutela berrogei urte joan dira. Amets Arzallusen hitzaurreaz hornitua eta CD batekin dator berrargitalpenhau, baitezpadakoa ulertzeko bertsoaren lirika, lirikaren neurtitzak. Beharbada egundo bildudiren bertso idatzien gailurra genuke liburu hau, herrikoitasunaren eta poesiaren arteko uztartze miragarri bat bizitzari kantatzeko, familiari, baserriari, hizkuntzari. Mattinekinbatera, Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsozaleak elkartu zituen Xalbadorrek. Euren eredu da. Mattinekin egindako plazek eta txapelketetako jardunek arrastoa utzi dute bertsozale eta are euskaltzaleengan. Nola ez nabarmendu, gainera, 1967ko Euskal Herriko txapelketa nagusiko finala, non ikuslegotik txistu jo zioten, eta berak bertso gogoangarri batez txistuak txalo bihurtu. Mitoaren alde gizatiarrera hurreratzeko aukera ezin hobea da liburua irakurtzea eta grabazioak entzutea.
Amets Arzallusek aitzin solasean kontatu digu Odolaren mintzoa zinez izan zela odolak ur eginda uztekoa, askotan Xalbador sufritzen erretratatu baitzuen bere emazte Leoni Etxebarrenek, oraintsu arte ezkutuan egon diren bertso batzuetan: “Kantu egin eta egin ari da Xalbador,/ liburua betetzen eder eta sarkor,/ baldin gure etxera jenderik badator/ irriakario du bera dago mokor”.
Gauza bat da bertsoa bota eta haizeak eroatea, giro jakin baterako ontzea umore errimatua, lirika lodi xamar bat, malenkonia? Beste bat da, ostera, estetikari eta eiteari hainbestegarrantzi eta esanahiari hainbeste errespetu dion Xalbadorrek idatzita ikusi beharra bere lana, eta orduan ikaratzea. Arzallusek dio: “Xalbadorrek ez zuen jakin ahal izanbere kostatako liburuari zein harrera egin zion jendeak. Ziur aski asko harrituko zen. Izan ere, liburua publikatzeak ikara ematen ziola aitortua utzi zuen hil aurreko elkarrizketan:“?lotsa bat bezala ematen dit ni jendearen aurrean hola azaltzeak, askok ezagutzen ez nautenbezala. [?] Nire akats asko, nire aitortza asko egitan zatitua bezala”.
Bertsolari, landa giroko eta euskaldun zen Xalbador. Bidegileak sailean Mikel Atxak deskribatzen duen eran, Seiak bat kantatuko du beti Xalbadorrek, eta ez du sekula onartukofrantsesa deitzerik: “Euskaldun da Xalbador eta kitto. Txikitan eskolara joan zenean maistra edo errients euskaldunarekin topo egiteko zoria izan zuen. Eta harekin hor nonbait konpontzen zen, behar orduan euskaraz mintzatzen zitzaionez. Baina eskola haundira heldu zenean maisu edo errient fransesarekin ez zen ongi konpondu”. Errientaren eta bere artean, “frantseshizkuntzak egiten zuen harresi bat ikaragarria”. Berak esana da: “Nahiago dut erdaldun jakintsu bat baiño euskaldun ezjakin bat naizen. Irakurtzen doi doia ikasi nuen, bainanhorri esker ikasten ahal dut munduko berri”.
Emil Larreren lehen antologiako hitzak konplitzera dator beraz berrargitalpen hau: “Egiazko poeta batek hola ditu gauzak eta jendeak bere baitako edo amentsetako sendimendu goxoenez jaunzten, eta hori egiten duelakotz liburu honek, gure amentsa ere litake beti eskumeneanegon dadin hau euskal sukalde ta irakur tokietan”.