BASERRIAN girotutako eleberri beltzada 33 ezkil (Elkar), Miren Gorrotxategirenestreinako eleberria. Lehenorrialdetik liburuaren hondarreraino,irakurlea kateatuko duen misterioa gordetzendu istorioak. Baina bestelako azpi-gaieta gogoetak ere badira thriller generokonobela honetan: baserri munduak jasan duenaldaketa, belaunaldi ezberdinen arteko talkaeta bikote harremanen gorabeherak, kasu.

Familiako kide bati gertaturiko pasarte bat izanduzu oinarrian eleberria abiatzeko. Zein izanzen gertakari hori?

Duela hogei urte, baserriko osabak burezurbat topatu zuen aitzurrean ari zela, eta AranzadikoekErdi Aroko gizon baten hezurduraatera zuten hobitik. Gertakari hura berreskuratuzidatzi nituen proiektu honen lehenorriak, eta hazten joan da, eleberri bihurtuarte.

Pasadizo horrek nobela beltzaren traza guztiakdituen istorio bati ematen dio bide. Nobela beltzzalea zara?

Egia esan, ez dut genero kuttunik. Misterionobelaidatzi dut irakurleak paper aktiboahar zezan nahi nuelako, misterioaren teoriapropioak eraikitzen joan zedin, eta, aldiberean, irakurketak harrapa zezan. Horixeda, izan ere, nobela beltzetik gehien gustatzenzaidana.

Atal laburrak ditu eleberriak, oso laburrak, zenbaitkasutan. Zer lortzeko?

Erritmo bizkorra gustatzen zait misterionobeletan,eta kapitulu laburrak idatzi ditut,elkarrizketaz beteak. Ez nuen erritmoamoteldu nahi deskribapen luzeak edo zeharkontaketaksartuz. Irakurtzeko antsia horisortu nahi nion irakurleari.

Baserrian kokatu duzu istorioa. Zergatik testuinguruhori?

Neu kalekumea naizen arren, geneetan daramatbaserritar-kutsu hori, gurasoak baserrikoakbaitira. Umetako oroitzapenak ere baserriarioso lotuta ditut. Nobela beltza idatzinahi nuen, baina hemengo ezaugarriekin,zenbait irakurleri oso mundu arrotza egingozaion arren.

Ematen du misterioa aitzakia bat baino ez delairakurlea harrapatzeko, baina oinarrian bestelakogogoetak plazaratu nahi izan dituzula, baibaserri munduaren inguruan, baina, batez ere,giza harremanen inguruan.

Baserrian gertatu den aldaketaz gain, gizaharremanak ere agertzen dira: familiabarruko gorroto eta ezinikusiak, bikotekideenarteko inkomunikazioa? Bestalde,badaude norbere mamuekin borrokan aridiren pertsonaiak ere, eta suizidioari, erruduntasunariedo adikzioei eginiko erreferentziaasko daude nobelan.

Atzera eta aurrera jauziak ematen dira eleberrian,eta orainaldia eta lehenaldia nahastenetengabe. Zergatik egitura hori?

Jauzien bitartez, kontakizunean etenak sortunahi nituen, tentsioari eusteko. Horrezgain, iraganean murgildu naiz pertsonaienizaeran sakontzeko. Baina, azken batean,kontakizun bakar baten piezak baino ez dira.

Jauzi horiek erakusten dute baserri munduaneman den aldaketa, hainbat mendetan mantendu izan den eredu hori galtzen doala. Horiere islatu nahi zenuen?

Bai, noski. Agertzen den baserri-giroa ez daidilikoa, baina kontatu nahi nuen pentsamoldeenaldaketa eta egundaino iraun dutenbalore tradizionalen galera. Horrek haizeberriak ekarri ditu baserri-zokoetara, bainaaldaketak ez dira debalde, pentsamoldezurrun horiekin batera, gure kultur ondaremateriagabearen zati bat ere galdu baita.

Emakumeek pisu handia dute eleberrian.

Bai, baserria gizonen mundua izan den arren,emakumeek ere izan dute beren pisua. Gerrazibilaren ondorioz, esaterako, emakumeaskok bakar-bakarrik atera behar izan zutenaurrera baserria. Eleberriko testuingurua bestebat den arren, bizitzako egoera zailetanemakumeak aurrera egiteko daukan indarraageri da.

Esaten da, nobela beltzetan, egileak nahiko argiizaten duela istorioa nondik bideratu, non etanola bukatu. Zure kasuan horrela izan da?

Jarraitu beharreko egitura garbi nuen hasieratik,baina ez kontakizun-ildo guztien nondiknorakoak. Hazten joan den proiektua izanda: aurrera egin ahala, bide berriak esploratzenjoan naiz, eta misterioaren toles guztiakez ezagutzeak emozioa jarri dio idazte-prozesuari. Eskemak jarraitu ditudan arren,horiek etengabe aldatzeko lizentzia hartu dut,eta horrek prozesuaz asko gozatzeko eta ikastekoaukera eman dit.

Urtebete izan duzu eleberria idazteko. Epe batmarkatuta izateak kalte edo mesede egin dizu?

Irakasle-lana, oposizioen prestaketa eta nobelarenidazketa uztartu behar izan ditut urtehonetan. Zenbait gauza albora utzi behar izanditudan arren, emaitza ikusita, ez naiz damutzen.Gainera, lan-karga horren aurrean, ihesbideere izan dut idaztea. Azken batean, epejakin bat izateak diziplinatuago izatera behartunau.

Aspalditik idazten duzu, baina hauxe da zurelehen eleberria, Zubikarai Sariaren bidez kaleratuduzuna. Ze neurritan lagundu dizu sarialortu izanak?

Neure lanean sinesteko balio izateaz gain,nituen ideiak gauzatzeko txinparta izan dasaria. Literatur bidean lehen urratsak ematekoia ezinbesteko suertatu zait, ez baitaerraza idazle berriontzat literatur munduanabiapuntua aurkitzea eta geuretxokoa topatzea. Gainera, lana harreraona izaten ari da, eta horrekaurrera egiteko gogoa pizten du.

Gaztetan Urruzuno saria irabazitakoazara, poesia alorrean. Ze generoduzu gustukoen idazteko? Etairakurtzeko?

Denetik irakurtzen dut, generoeta hizkuntza desberdinetakoliburuz beteta izatendut mesanotxea. Orain arteneuretzat idatzi dut, normalean,barruak askatzeko,narrazioa, poesianahiz bertsoak; edotaoroimenean dudan gertakarirenbat papereratzeko,33 ezkil nobelarenabiapuntua izanden bezala.