PILOTA jokoak herriko plaza itxuratudu, eta herriko plaza, azken finean,komunitatearen isla da, herria harribihurtuta”. Euskal nortasunaren eraikuntzanpilota erdiguneko sinboloa dela dioOlatz Gonzalez Abrisketa antropologoak. Oraindela 20 urte inguru hasi zen pilotaren ingurukoikerketan eta, besteak beste, Pelota vasca:un ritual, una estética liburua argitaratuzuen, 2005ean. Partiduen sinbologia, esanahiaeta ondorioak aztertu zituen bertan. “Erritualakjendearen ohiturak eta pentsamenduakfinkatzeko eta eraldatzeko indar estaliak” direnheinean, herri honen “erritualik garrantzitsuenetakobat da pilota”, bere esanetan.
Erdi Aroan, Europa osoan jokatzen ziren pilotajokoak. Goi klasekoek jokatzen zuten batezere, baina Euskal Herrian jende arruntarenartean hedatu zen, demokratizatu egin zen,eta kirol nazionala bihurtu. “Bitxia da, bainaestatu barik geratu ziren nazionalitateek pilotakirol propio bezala hartu zuten, bakoitzakbere izaera emanez”, kontatu du antropologoak.Ezagutzen dugun pilota oso modernoada, baina paretaren kontrako jokoak XIX. mendekoakdira. XX. mendean pilota jokoarengorakada eman zen, hedapen handia izanzuen eta jokalariak ia mundu osoan zehar ibiliziren partidaz partida.
PILOTARIAK, LEHEN ENBAXADOREAK Arogorenean pilotak diru asko ekarri zuen eta pilotariakoso ondo kontsideratuta zeuden. Ondarroako“pilotari familia zaharrenean” jaioa daJose Mari Urrutia Etxaburu Totolo, eta zainetandarama kirol horrekiko zaletasuna. Bereaita, Jose Mari Urrutia Totolo puntista, GernikakoGerestu-Jai Alai frontoiko lehenengointendentea izan zen eta 40ko hamarkadanManilako (Filipinak) frontoia inauguratu zuen.Eskuzko pilotaria ere izan zuten familian,Romano Etxaburu Txapasta, hau Excelsioregunkarian agertu zen pilotari onenen zerrendan,Atano III.a eta Mondragonesarekin batera,besteak beste. “Pilotariak euskal munduarenlehen enbaxadoreak izan ziren; EuskalHerria mundu zabalean erakutsi zuten, munduguztian ibili baitziren”, dio Urrutiak.
Baina euskal pilotaren zein pilotarien egoeraez da berbera gaur egun. “Orain, erremintamodalitateak guztiz abandonatuta daude: pala,zesta-punta, erremontea... Esku pilota badabiltelebista dagoelako, baina errentagarria edointeresekoa ez dela erabakitzen dutenean horiere desagertuko da”, uste du Urrutiak. GonzalezAbrisketaren iritziz ere, pilotaren paperaasko ahuldu da. “Futbola da status quo-a mantentzenduena egun. Hala ere, pilota oraindikbizirik dago eta euskal gizarteari metafora etaanalogia dezente eskaintzen dizkio”, uste du.
MUSEO BEREZITURIK GABE Ukaezina da pilotakgure herrian izan duen eragina, baina oraindikere ez da erraza euskal pilotaren historiazehaztasunez ezagutzea. Baionako EuskalMuseoan erakusketa iraunkor bat dagoenarren, gaur gaurkoz ez dago kirol horri zuzendutakomuseorik. Materiala egon badago, askodira bildumazaleak, eta beste horrenbestekgarai bateko jantzi, erreminta, argazki, egunkarizati eta bestelako oroigarriak kontserbatzendituzte. Zalea eta pilotari ohia izateazgain, bildumagilea ere bada Urrutia. 40 urteinguru daramatza pilotaren ingurukoobjektuak biltzen. “Konturatu nintzen pilotamunduan bazeudela gordetzeko moduko gauzak:tresnak, jantziak, kartelak, programak,argazkiak, planoak? Etxean hasi nintzen aitarengauzekin eta gero eta gauza gehiago bilduzjoan nintzen”, kontatu du.
Gordetzen dituen gauzekin hainbat monografikozein erakusketa egin ditu Urrutiak EuskalHerriko museo desberdinetan. Ikusgarria dabere bilduma, denetik dauka: 200 liburutikgora, horien artean El gioco della pala, pilotazidatzi den liburu zaharrenaren faksimilea,italieraz idatzita; Sydneyn (Australia) eraikitzekotanegon ziren frontoiaren plano originalak;edota tabako paketeetan aurki zitezkeenandrazko erraketisten kromoak(horiek izan ziren mundu mailankontratu profesionala izanzuten lehen emakume kirolariak).
“Jendeak ez dakizkigauza horiek. Ikertzeakmereziko luke”, uste duondarroarrak.
Euskal pilotari buruz ezagutzaeta jakintza faltadela uste du Urrutiak etahorretarako, museo berezitubaten beharra aldarrikatzendu. Pilota jokoaren museoa duburuan Urrutiak, bertoko modalitateeilehentasuna emanez. “Gure pilota modalitateakerdian jarriz, mundu zabalean daudeneta ezagutzen ez ditugun beste pilota jokohoriek ere ateratzea litzateke egokiena. Gauzaikusgarria izango litzateke eta, nire ustez,mundu guztiko jendeari interesatuko litzaioke”.Instituzio publikoen esku egon beharkolitzateke proiektua, bere ustetan, eta gaian adituakdirenak lan egin beharko luketeproiektuan. “Presazko” kontua dela kontatu du Urrutiak, izan ere, “gauza asko berreskuratuezinak dira jada”, bere esanetan.
Museoaren proiektua “beharrezkoa eta logikoa”da Patxi Jauregi Euskadiko Pilota Federaziokopresidentearentzat ere. Bere iritziz,egun dagoen materialarekin euskal pilotarenmuseoa behar bezala osatu daiteke, eta “arrakastahandia” izango lukeela gaineratu duJauregik, izan ere, “ikusgarriak” baitira modalitateguztiak eta, batez ere, “euskaldunonidentitatean eta izaeran pisu handia izan duenkirola delako”. Horrelako proiektu batenkudeaketan pilota federazioek “zeresan handia”izan beharko luketela dio Jauregik. “Egokiena,nire ustez, fundazioren bat osatzea edoEuskadiko Pilota Federazioaren eskutik elkarlaneanaritzea izango litzateke, horretarakojende prestatuarekin. Ez dut baztertzenkudeaketa publikoa, baina pilota mundukojendeak inplikatuta egon beharko luke ezinbestean”,gehitu du.
Pilotazaleak nonahi aurki daitezke, eta horietakobat Kepa Junkera trikitilaria da. Umetatikdu gustuko pilota; gaztetan, Bilboko Deportivopilotalekura joaten zen lagunekin pala partidakikustera. “Hura santutegia zen, indarhorrek liluratu egiten ninduen”, oroitu du Junkerak.Baina trikitixaren bitartez ezagutu zuenbere benetako zaletasuna trikitilariak: zestapunta.“Euskal Herrian zehar jotzen hasi nintzenean,Ziortza-Bolibar aldean zesta-puntadeskubritu nuen. Kirol horren ingurukomistikak harrapatu egin ninduen;erremintak, dantzak,energiak?”. Ordutik, amateurmoduan jokatzen du trikitilariak.Frontoiak beteta ezagutuditu Junkerak, jokalariakidoloak zireneko garaiak.
Horregatik, “sinestezina”egiten zaio erremintamodalitatean egon den beherakada,eta baita horien inguruandagoen “jakinmin” edo “interesfalta” ere. “Euskal pilota opari batda eta, nire iritziz, hedapen handiagoabeharko luke, gazteei aukera hori egon badagoelaerakutsi behar zaie. Modalitate guztiaketa horien atzean dagoen historia oso interesgarriada, gure kulturaren nortasuna da”.Museo berezitua irekitzea “sekulako” ideiaizango litzateke, pilotazalearen aburuz.“Horren aldeko apustua egin behar daetorkizunean frontoiak berriro ere betetaikusteko”, gaineratu du Junkerak.
Hala ere, bada proiektuaren arrakastaz horrenziur ez dagoenik ere. Izan ere, “badute lekurikmuseoek gure gizartean?”. Amaia Mujika BilbokoEuskal Museoko etnografia arloko arduradunakplanteatzen du galdera deserosoa.80ko hamarkadan Txomin Altubek hasi zuenbilduma dute museoko artxiboan, baina erakusketairaunkorra birmoldatu zutenetik ezdago pilotaren inguruko ezer ikusgai. Mujikakez du “ezinbestekotzat” jotzen euskal pilotariburuzko museo bat. “Noski egin dezakegulagehiago pilotaren alde, baina museo monografikobat egitea gehiegi iruditzen zait, irekitzeazgain mantendu ere egin behar delako”. Horiaurrera ateratzeko “potentziala” falta dela ustedu Mujikak: “Batetik, dirua behar da eta, bestetik,bilduma on bat, ondo aztertuta, eta gerohori erakutsi eta horren gainean ikerketakegin”, azpimarratu du. Hori guztia ordaintzeaeta antolatzea “gastu itzela” dela dio etnografoak,“azken finean, kulturara bideratutakodirua urria izaten delako beti”.
KONTAKIZUNA, BEHARREZKOA Horrelakoproiektu bat modu egokian gauzatzeko “kontakizunaezinbestekoa” dela uste du GonzalezAbrisketa antropologoak. “Orokorrean, gauzakez dira galtzen, gauzak ahaztu egiten dirakontakizunik ez dutelako. Ez badakizu zer kontatu,gauzez beteta dagoen museo batek ez duezertarako balio”. Izan ere, euskal pilotareninguruko materiala biltzeko, dauzkagun museoetnografikoekin nahikoa dela deritzo antropologoak.“Haiei dagokie pilotari merezi duenlekua ematea”, uste du. Asmoa erreferentziaproiektu bat sortzea bada, ordea, proiektumuseografikotik harago joan beharko litzatekeeladio. Gainera, espezialistak proiektuarenbarnean egotea ezinbestekoa dela dio. “Kulturakezin du politiko eta funtzionarioen eskuetanjarraitu. Haiek eraman behar dute aurrera,baina ideiak beste zenbait lekutatik etorribehar dira zerbait esanguratsua egin nahi izanezgero”. Orain arte ez da pilotaren ingurukoezer egin, eta zerbait egingo bada, ideia etaproiektu ona edukitzeaz gain, indar asko elkartubehar direla uste du antropologoak. “Pilotada herri honen antagonismoen errepresenta zio nagusia, hori gainditzea ez da makala”.