Gure hizkuntza gure oholtza hausnarketarako jardunaldia da, an-tzerkiaren eta hizkuntzaren gaineko gogoeta, hain zuzen. Mintzaira eta teatroaren arteko korapiloak milaka dira eta, hortaz, beste hainbeste jorratu ahal diren gaiak, bideak eta askatzeko lokarriak ere, teatroaren esparruan oraindik asko baitago iker-tzeko. Baina ezin ukatu antzerkia sekulako erreminta dela, hizkuntza hobetzeko ez ezik, gizaki bezala ere hazteko. Antzerkia egiten duen pertsona dibertitu egiten baita, sormena lantzen du, ahozko komunikazioa esperimentatzen du, gorputz adierazpena trebatzen du, literatura, historia eta artea ikasten ditu, irakurketa estimatzen hasten da eta irakurle eta entzule kritiko ere izan daiteke. Argi dagoena zera da, antzerkian hizkuntzak paperetik gorputzera egiten duela bidaia.

Euskal antzerkiaren kezkak asko direnez, egun osoa hartu dute gaiaz hausnartzeko. Arratsalderako, gogoeta eta esperientzien trukaketa bultzatzeko mahai-ingurua antolatu dute. Mahai-inguruko kideak hauexek izango dira: Eneritz Artetxe antzezle eta antzerki irakaslea; Mikel Martinez antzezlea; Agurtzane Intxaurraga antzezle eta Hika Teatroko zuzendaria; Gaizka Sarasola Lesakako Mairu An-tzerki Tailerraren sortzaileetako bat. Saioaren helburua antzerkian hizkuntzak eragin ditzakeen aukerei eta mugei arreta berezia eskain-tzea da; hala, geografia elebidunak oholtza gaineko bizikidetza zelan baldintzatzen duen izango da jorratuko duten gaietako bat, edo beste hizkuntza baten menpe bizi den hizkun-tza gutxitu batean lan egiteak ze ezaugarri eta muga dituen. Hausnartzeko bestelako gaiak ere izango dituzte ahotan: Euskal antzerkirik bada? Hori entzuterakoan zeren inguruan gabiltza? Nor dago Euskal antzerkiaren atzean?,...

Euskara hizkuntza gutxitua izateak euskal an-tzerkigintza ezinbestean baldintzatu izan du, nahiz eta sortzaile batzuk naturaltasunez hautatu duten euskararen bidea. Lesakako Mairu antzerki taldea dugu horren adibide, Gaizka Sarasolak kontatzen duenez. “Gure kasuan, normalena eta naturalena euskaraz aritzea izan da. Eta ez nuke esango gurean eragin berezirik izan duenik honek, batez ere, hasieratik gure egiteko eremuak nahiko lokalak izan ditugulako”.

Antzerkiaren eta hizkuntzaren arteko harremanaren inguruan honakoa gehitu du Sarasolak: “Gatazka politikoa kon-ponduta balego, hizkuntza gutxitu batean arituko ez bagina, zalantza eta eztabaida hauek gaindituta izango genituzke”. Hiz-kuntza, dena den, an-tzerkiaren “beste osagai bat” dela gehitu du, baina ez bakarra. Antzerkian osagai asko jar-tzen dira sutan lapikoan: hizkuntza, gaia, lengoaia poetikoa, erabaki estetikoa, musika? Eta osagai horietako zenbait bertakoak dira, hau da, bertan bildu eta egosiak bezala identifika-tzen eta bizitzen ditut, hizkuntza kasu”, azaldu du Sarasolak.

BI BERTSIO, LAN BIKOITZA Gurean antzerki talde askok obra beraren bi bertsio egiten dituzte, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Horrek, noski, lan bikoitza dakar. Hika an-tzerki taldean lehen bertsioa euskarazkoa izaten da beti; “euskaratik eta euskaraz” sortzen dute, Agurtzane Intxaurraga zuzendariak dioenez. Euskarari lehentasuna eman arren, gaztelera ez dute alboratzen Hika-koek, “espainiar Estatuko merkatuan tokitxo bat egiten” saiatzen ari direlako. Gainera, azken urteetan euskarazko eta gaztelaniazko bertsioaren artean denbora tarte bat uzten saiatu dira. “Gaztelaniazko bertsioaren helburu nagusia Euskal Herriko mugak gainditzea izan da beti”, gehitu du.

Kezkati mintzo da Intxaurraga auzi honen inguruan. Batetik, “euskaraz programatzeko ohitura izan duten herri ba-tzuk gaztelaniazko bertsioa hartzeko joera erakutsi dutelako sarritan, jende gehiago erakartzeko aitzakiarekin”. Bestetik, diru kontuak ere gogoan izan behar direla azpimarratu du; hala, “lanak amortizatze aldera, bi bertsio izateak lagundu” egiten duela aitortu du. Hikaren zuzendariaren esanetan, antzezlanaren tamainak badu bertsioarekin zerikusirik, ekoizpen handiko lanek katxeta handiagoa izaten dutelako. Zentzu horretan, “euskarazko emanaldiekin bakarrik zailagoa izan ohi da lanari etekin ekonomikoa ateratzea, horregatik bi bertsioak izateko joera”.

Euskal antzerkiaren dimentsioa “txikia” dela deritzo Sarasolak, baina txikitasunari abantailak ikusten dizkio. “Txikian indartzen bagara, handiak bilakatuko gara; horretarako baldin-tzak badaude betiere”. Horretarako, indarguneetan arreta jartzearen beharra azpimarratu du. Ikusgarritasunari dagokionez, adibidez, zerbait aurreratu dela diote denek. Eskenak, Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkarteak, esaterako, bere kideek ekoizten dituzten lan guztiak grabatu eta artxibatu egiten ditu, baina lan asko galduta edo kaxoietan gordeta geratzen direla ohartarazi dute. Guzti hori elkartzeko beharra aipatu dute sektoreko eragileek.