EZAGUTZEN al duzu hamarmilioi olibondo dituen besteuharterik?”, galdetzendu Giorgosek. Lesbosekonekazari hau harro baino harroagodago bere irlaz. “Olioarekin,urre likidoarekin bedeinkatu digujainkoak”, erantsi du pozik. GiorgosLesbosen jaio zen 1931n eta ezdu beste etxerik ezagutu. Hemenhezi zen, hemen ezkondu da etahemen hil nahi du.
Safo antzinako poetarenjaioterrian bizi daGiorgos, eta, eremuarenhanditasunaikusita, ulergarriada olerkariarenpoemagehienek edertasunariburuzhitz egitea. Lurhauetan bat egitendute mendiaketa itsasoak. “Batzuetanemaztearekin eztabaidatzendut: zein da Lesbosenkolorea, berdea edo urdina?”,diosku txantxa artean. Perspektibakontua izango da, baina bierantzunak dira egokiak.
Itsasoak, halere, dramaren aurpegirikilunena ekarri du azkenaldian.“Gogoan dut errefuxiatuez beterikolehen ontzia iristen ikusi nuen eguna.Umeez gainezka zetorren txalupabat zen. Ez nekien zer egin etahondartzara jaitsi nintzen laguntzera”,azaldu du. Egun horretatikaurrera, ontziek ez diote heltzeariutzi. “Goiz batean ardiak ateranituen zelaira, eta bi familia ikusinituen nire olibondoen azpian atsedenhartzen. Afganistangoak ziren,eta, ni ikustean, beldurtuta sumatunituen”, gogoratu du. Baina Giorgosekez zituen uxatu. Kafea, ogia etagazta eraman zizkien.
Lesbosen halako milaka istorioaurki daitezke. Herritarrekin hitz egitea besterik ez dago. Gehienenbizitza lasaiak 180 graduko biraeman du irla hau Europaren ateabilakatu zenetik.
Emiliak eta Maritsak ere asko dakitehorretaz. 86 urteko bi emakumehauek uharteko herritarrik famatuenakbilakatu dira. Ederra bezainhunkigarria da haien istorioa. Egunbatean, Skala Sikamia herriko amamagehienak bezala, Emilia etaMaritsa errefuxiatuei laguntzen ariziren, bada, umetxo siriar batiesnea ematen. Eta haien elkartasunaargazki bihurtu zen.
Geroztik, bi lagunekkazetarien bisitakjasotzen dituzteegunero. “Gu ere errefuxiatuenalabak gara. Nola ez ditugulagunduko”, irizten dio Emiliak.“Lehen herri turistiko bat ginen,baina drama humanitarioak dena aldatu du”, erantsi du, bere aldetik,Maritsak.
Ez zaie arrazoirik falta. Lesbosturistengatik eta ouzo likorea produzitzeagatikzen famatu duela ezhainbeste. Barbayannis familiakPlomari izeneko ouzoa produzitudu bost belaunaldiz. Anis zaporekolikore hau uharteko eta Grezia osokosinbolo handienetako bat da.Halere, duela hainbat hilabetetik ezdute turistarik jasotzen. “Lesbosekeraldaketa handia pairatu du azkenurtean. Aldaketa handiegia haindenbora gutxian barneratzeko”,azaldu du Susan Barbyannisek.
Izan ere, turista tradizionalek ezdute errefuxiatuen drama ikusinahi, eta aurtengo udarako besteirla batzuk aukeratu dituzte.Turkiatik urrunago daudenak. “Lesbosekotabernetan ouzoa kontsumitzenjarraitzen dute, baina ezlehen bezala”, esan du arduratutaSusanek. Alta, errefuxiatuen krisiakbeste turismo mota ekarri du:humanitarioa. Lesboseko hotelaskok beteta jarraitzen dute, iheslarieilaguntzera etorri diren boluntarioezeta gobernuz kanpoko erankundeetakokideez gainezka.
Costas eta bere lagunak ouzo bathartzeko elkartzen dira arratsaldero.Mitileneko arrantzaleak dira etabadute zer kontatu. Azken hilabeteetanmilaka iheslari erreskatatudituzte. “Lehenengo errefuxiatua1996an ikusi nuen iristen. Mutilkurdu bat zen eta egurrezko txalupabatetik jaso nuen”, gogoratu duCostasek.
Orain, berriz, Bakearen Nobelsarira nominatuta daudelesbostarrak. Herritarrekesku zabalikjaso dute albistea,baina ez dute usteirabaziko dutenik:“Pertsonasinpleak gara etaohitura xumeakditugu. Hori bai,gure irla maitedugu”, irizten dioCostasek.
Eta, hain zuzen, maitasunhori da errefuxiatuei helarazi dietena.Lesbos ederra da, baina lesbostarrenelkartasunak oraindikederragoa egin du.