INGURUNEAK zer eskaintzendion kontutan hartzen du betiAinara Elgoibarrek lan berribat hasterakoan. Elementuezberdinen arteko loturak aztertzenditu, haien jatorria ezagutu nahian,guztien historien zertzeladak bereobretan islatu ahal izateko. Azkenurteetan, beiraren ekoizpen industrialaizan da bere sorkuntzarenardatza. Hala, Carreras Mugica galeriakoarduradunek erakusgelakosarrerarako lan bat osatzeko eskatuziotenean, beira oinarri hartzeaerabaki zuen Elgoibarrek. Izan ere,sarreraren pareta batean U-Glas izenekobeiraz egindako bi panel argitsuzeuden aurretik. “Espazio horretarakointeresgarria iruditu zitzaidanelementua aukeratu nuen, hots,U-Glas beira, eta harrapatu egin ninduen.

Hortik abiatu nuen lana,material honek noraino eramanahal ninduen arakatuz, bere izaeramateriala inoiz ahaztu gabe”, azaldudu artistak. Horrela jaio zen UGlas:beiraz, argazkiz, testuz, burdinezeta oholezko egiturez osaturikosorkuntza.

Proiektu bat hasterakoan, materialanondik datorren aztertzen du betiElgoibarrek. Batzuetan materiala da,bestetzuetan lekua bera. “Gauzenjatorria bilatzen saiatzen naiz”, argitudu artistak. U-Glas motako beiraSaint-Gobain enpresak ekoizten dueta, egun, eraikin ezagun batzuetanaurki dezakegu, besteak beste,Andoaingo Bastero Kulturgunean,Hernaniko Orona IDeO-InnovationCity izenekoan, edo Bilboko IMQZorrotzaurre Klinikan. “Errealitateandauden erlazioak bilatzen ditut,asko urrundu gabe, ez bainaiz abstrakziosakonegiaren aldekoa”, arrazoitudu Elgoibarrek. Batzuetan,ostera, bere lanen elementu ezberdinenarteko loturak bat-batekoakizaten dira. Horrela gertatu zen, adibidez,U-Glas osatzen duten testueninpresio digitala egiteko erabili zenpaperarekin. “Paper hori Panpiduxenpresak emandakoa zen. Kasualitatez,bere biltegia orain CarrerasMugica dagoen espazioan edukizuen enpresak iraganean”.

ZAILTASUN ABERASGARRIAK Elgoibarrenlanen helburu nagusietarikobat ikerketa da; zentzu horretan,sorkuntza prozesuak ez daude inoizaldez aurretik erabakita. “Batzuetanhasierako asmoa ezin duzu gauzatu;adibidez, lantegi baten barruanprodukzio prozesua grabatu nahiduzunean baina jabeek baimenikematen ez dizutenean”, aipatu du.Hala ere, zailtasunak sorkuntza prozesuaaberasten dutela uste du artistamungiarrak. “Arazoak agertzendirenean, egoera bera lantzeko aukeraizaten duzu, prozesua bera aberastenda. Lanaren parte dira zailtasunaketa ezustekoak ere, ez baitagoarazo gabeko lanik munduan”,gaineratu du.

Egunotan Bilbon ikusgai duen UGlasbildumaren sorkuntzan ereizan zen arazorik. Ikerketa prozesuakRenedo de Pielagosen dagoenSaint-Gobainen fabrika batera eramanzuen Elgoibar, beirazko panelenplantxak bertan eginak baitziren.“Fabrika iaz itxi zuten eta ezzidaten barrura sartzen utzi”, gogoratudu artistak. Inguruan argazkibatzuk ateratzera joan zen batean,bertatik zebilen gizon bat ezagutuzuen, fabrikan teknikari moduanlanean aritua aurretiaz. “Zortea izannuen, berak utzi zizkidan U-Glaslanean erabili ditudan gida-liburuaketa notak”, jakinarazi du artistak.Sorkuntza prozesuak “plazera” ematendiola kontatzen du Elgoibarrek.

“Lan prozesuen inguruan iritzi propioaizatea ederra da, prozesu horibera nire obretan islatuta egon alaez”, uste du. Sorkuntza prozesuanari den bitartean, publikoa ez dukontutan hartzen, ordea. “Kasuaskotan, publiko hori zehazki norizango den ere ez duzu jakiten”. Erakusketarahurbiltzerakoan, ordea,“ezberdina” omen da kontua:“orduan, neurri batean, publiko abstraktuhori presente dagoelako”,agertu du. U-Glas erakusketa apirilaren16an inaguratu zen, baina oraindikpublikoaren erantzuna zeinden jakiteko denbora behar dela ustedu artista mungiarrak.

Ainara Elgoibarrek enpresa munduanlan egin izan du urte luzez,aztertzaile bezala. Egun batean,ordea, berriro “zerotik hastea” erabakizuen, “artista” izan nahi zuelako.“Ez zen bapateko erabakia izan,txikitatik izan nahi nuen artista”,aitortu du. Bartzelonan Arte Ederrakikasi ostean, bere lanak Artium-eneta Bartzelonako MACBAn erakutsiditu, baita La Capellan edota Dafogalerian ere, besteak beste.