SARRERAN andre bat dago aurpegiserioarekin. Billete batzuk emandizkiogu, alboetara begiratu duguerrezeloz eta orduan berak botoi batzapaldu eta hamar tona pisatzen dituen atebat zabaldu du, titanio eta aluminiozkoa:sarrera libre dugu 825 GTS Objektura sartzeko.Horixe zen, Sobietar Batasunekokodeetan, Balaklavako itsaspeko atomikoenbase sekretuaren izena.

Balaklavako badia (Krimeako penintsulan,duela gutxi arte Ukraina, orain Errusia?) fantasiakpizteko moduko lekua da. Pasaiakobadiaren antza dauka, egia esan: itsasotiksartzen den bokale estu bat, eta gero, mendiartean ezkutatuta, badia zabala. SobietarBatasuneko itsaspekoak gauez sartzen zirenBalaklavara. Ababorreko itsasertzean (nolabaitesateko: Pasai Donibaneko aldean)altzairuzko konporta erraldoi kamuflatu batzegoen. Konporta irekitzen zuten eta itsaspekoaTavros mendira sartzen zen (nolabaitesateko: Jaizkibelen sartuko balitz bezala).

Mendiaren erraietan, ingeniari sobietarrekitsas base eskerga bat eraiki zuten,satelite espioietatik salbu. 602metro luze den kanal batekmendia zeharkatzen du,badiako konportatik sartueta itsaso zabalera bestekonporta kamuflatu batetikateratzen dena. Kanalnagusi horretan eta bereadarretan hamalau itsaspekoatomiko gordezitezkeen. Mendi barruankaiak daude, tailerrak, dikelehor bat, torpedo nuklearrenbiltegiak, bulegoak, babeslekuak,lurpeko hiri oso bat. Lehen mailakobabesleku atomikoa zen. Horrek esan nahidu ehun kilotoiko bonba nuklear baten inpaktuzuzena jaso zezakeela, kalterik gabe, etagranitozko mendiaren barruan hiru milapertsonek hilabete batez iraun zezaketelababesean.

Balaklava herria mapetatik desagertu zen1957an. Urte hartan lurpeko basearen eraikuntzariekin zioten, lau urtez luzatuko zena,eta Krimeako herri arrantzale txiki hau SobietarBatasuneko eremu sekretuenetako batbihurtu zen. Balaklava izena ez zen inolakoagiritan azaltzen. Guztiz ezabatu zuten.Ofizialki, han ez zen inor bizi, han ez zueninork lanik egiten, inork ezin zuen bertarainguratu baimenik gabe. Gerra Hotzarengaraiko misterio handienetako bat izan zen:estatubatuarrek burua hautsi zuten, alferrik,Mediterraneoko eta Itsas Beltzeko urpeko flotasobietarra non ezkutatzen zen jakiteko.Sekretuak 1996 arte iraun zuen, azken itsaspekoerrusiarra mendiaren azpitik itsasoraatera zen egunera arte.

Basea museo bihurtu zuten 2003an. Orain,sarreran, zorroztasun sobietarreko andreakaltzairu eta titaniozko ateak irekitzen ditu billetebatzuen truke. Gida batek turistak gidatzenditu galerietan barrena, eta kanalak, kaiak,armategiak erakusten dizkie. Bidean aurreragoazen heinean, bozgorailuetatik portu batekozaratak ateratzen dira: kolpe metalikoak, mailukadak,zerrak, kirrinkak, sirenak, burrunbabeldurgarriak, bonbardaketa atomiko baten iragarpena diruditenak. Museoan itsaspekoatomikoen zatiak ikus daitezke, txorizo xerrakbezala moztuta, uniformez jantzitako panpina-eskifaia eta guzti. Urpeko gerra nuklearrerairribarretsuegi doazela ematen du. Izurdeenargazkiak ere badaude: izurde belikoak.Lehergailuak lotzen zizkieten eta etsaiarenitsasontzietaraino igeri egiten irakasten zieten.Maketak daude, torpedoak, erradiazionuklearraz babesteko buzoak, kontrol-paneloso erakargarriak, apokalipsia detonatzekohainbeste giltza, botoi, etengailurekin.Gidaren azalpenak adi entzuten ditugunturiston artean, armada errusiarreko kadetebat dago bere amarekin. Sebastopolgo itsasbase handian dago mutila, Balaklavatik gertu.Ama bisitan etorri zaio eta turismo pixkabat egiten ari dira.

Gidak hitz egiten duen bitartean, kadeteakeskua luzatu eta laztantxo bat egiten dio torpedobati. Giltzak, botoiak eta etengailuakaspaldi desaktibatuta daude, baina base atomikoakzenbait nostalgia pizten ditu.