KOLDO Izagirreren (Pasaia, Gipuzkoa,1953) bosgarren nobelakaleratu berri du Susa argitaletxeak:Lorea Gernika, andrazkobat. Lorea Gernikaren inguruan eraiki duistorioa idazleak, edo eraiki ditu istorioak.Izan ere, autoreak irakurlearen esku utzi dubereizketa hori egitearen ardura. Gainera,hitz bakoitzak bere tokia eta bere zergatiaduen nobela honi egoki zaizkion osagai guztiakahalbidetu dizkio Izagirrek: “Protagonistaberezi samar bat, egoera desberdinasko, umorea, gatza, eztitasuna, malenkonia?Irakurleak ongi pasatuko duela esangonuke”.

Non du abiapuntua liburuak?

Apunteak neuzkan, hainbat unetan eta lekutanikusi eta entzundakoekin, burura etorritakoekin,idatzi ahala sortutakoekin, noizbaitipuin laburrak osatzeko, edo lan handiagobateko pasarte posibleak eskuraedukitzeko, besterik gabe. Haietako batzuetanemakumezkoa ageri zen protagonista,eta, gero, bada, protagonista Lorea Gernikabihurtu zen: haren irudiak hartu zuen lanosoa. Apunte haietan, noski, ez zegoen iraganik.Lorea Gernikak ekarri zuen hori,pertsonaia eraikitzeak.

Ipuin soltez eratutako lan oso bat dakarzuoraingoan.

Bai, kapitulu autonomoak dituelako. Edozeinorrialde zabaldu liteke irakurtzen hasteko,eta jauzika egin liteke, orrialde zenbakienhurrenkera jarraitu gabe. Baina, halakobatean, hainbeste egoeratan barrenadagoen haria harrapatuko du irakurleak,eta gerta liteke hasieratik irakurri nahi izatea.Bestalde, atal guztiei batasuna ematendien elementua protagonista bera da, LoreaGernika. Irakurlearen buruan halako jakinminapizten du protagonistak, batetik besteradabilelako eta erreakzio desberdinakdituelako.

Hizkuntza jasoaren aldeko hautua egin duzubeste behin.

Testu batek, zenbat eta hizkera aberatsagoaizan, orduan eta indar handiagoa hartzendu. Hizkera aberatsak mezua indartzen du,eta, horrela, baliabideak ematen dizkioguirakurleari, baliabide linguistikoak, pentsatzeko.Idazleon lana horixe da. Nik literaturazdaukadan ideiak ez du onartzen ez estiloestandarrik, ez mezu estandarrik.

Gainera, unean uneko euskararen erabilera ereberen-beregi eta intentzio osoz aukeratuduzula dirudi.

Lorea Gernika fantastikotasunean da sinesgarria.Maila hori berehala harrapatzen duirakurleak, eta hitzarmen bat sinatzen dutestuarekin irakurtzen hasten den orduko.Fantastikotasun horrek bidea errazten du,gezurra badirudi ere, lekuan lekuko keinuerrealista batzuk egiteko. Kontraste eraginkorrada. Han eta hemen ikasitako hitzeder batzuk erabili ditut, bai. Horrela,Lorea Gernika edonon ageri litekeela, hangoaedo hemengoa izan litekeela adierazinahi izan dut.

Batzuetan idazkera poetikoagoaageri da, bestebatzuetan biziagoa, gogoetarenbat edo beste ere bai?

Idazmoldea, nik uste, protagonistarenegoera animikoarenaraberakoa da askotan. Lotsagabe,damutu, atsegin, inozo, sofistikatu? Alderdiugarikoa da Lorea Gernika, eta alderdihoriek idazkeran islatzen dira, noski. Hainbatikuspuntutatik begiratu diot protagonistari.

Zuk esana da ‘Lorea Gernika’-k ez duela helburujakinik, baina, hala ere, makina bat kontukontatzen ditu nobelak,eta, egia esan, ezmodu xaloegian?

Lorea Gernikak idatzi beharlukeen egunerokoa bezalakoada liburua, hirugarren pertsonankontatua. Gauza asko gertatzenzaizkio, eta gertatzen zaizkion horiei zentzurenbat aurkitu nahi lieke, mundua interpretatzenikasi nahi luke. Zeharbidekoikasketa egiten du, esperientzien bitartekoa.Medium bat da!

Gertatzen zaizkion horiek, baina, ikustekogutxi dute, printzipioz, bere adin bertsuko emakume baten bizipenekin. Lorea Gernikakalde egiten du bere belaunaldiko emakumeenbizimodu ohikotik.

Horixe da islatu nahi nuena, azken finean.Lorea Gernika ez da feminista, baina badukontzientzia minimoa baino zer edo zergehiago, eskarmentuak emana. Horregatikda andrazko bat. Gizonezko batek ez lukehorrelako adorerik alde egiteko, ez lukeelakohorren premiarik. Ihesa eta bilaketa daaldi berean Lorea Gernikak egiten duena.

Ekintzen atzean ezkutatuta bada ere, emakumearenaldeko aldarriak une oro agertzen dira.

Andrazkoak dira nagusi liburuan, eta ageridiren gizonezko gehienak patetiko samarrakditugu: aterkia nola heldu behar den ezdakien militar ohia, munduko xarmatzaileonena den kantaria, Lorea Gernika ergeladela uste duen itsas-kapitaina, Lorea nerabetanikaratu zuen irakasle birziklatutakoapaiza, batere matxistak ez direlakoan daudenbere hiru senarrak? Gizartetik at daudenekinkonpontzen da ongien: dirurikbehar ez duen eskalea, harrika botatakoburuen biltzailea, kartzelatik egunero ihesegiten duen kriminala? eta marjinalena, filosofoa.Hala ere, Lorea Gernikak ez du galdugizonezko jator bat ezagutzeko esperantza.Horren bila dabil, agian.

Iraultza txikiak eramaten ditu aurrera: senarrarenpipa hartu, eta erretzen hasten denekoa,adibidez.

Pipa erretzea senarrari zegokion! Izugarrizkosinboloa zen Lorea Gernika erretzenikustea, endemas senarrak pipak kolekziorakozeuzkanean, eta ez erretzeko. Alabaina,senarrak Lorea Gernikaren beraren bizikletaerabiltzen hasia zen lehenik, emakumezkoabizikletan ezeren sinbolo ez balitzbezala? Lorea Gernikaren postura horiekosatzen dute bere barrua, eta ez diskurtsoak.Ez da oso hiztuna, egia esan.

Horrelako detaileekin, historiari eginiko atzera begirada batekin egiten du topo irakurleak,eta detaile txiki horiek aldaketa handiagoenoinarri izan dira.

Gaztetxoa zelarik txistu egiten zioten mutilek,emakumeari kalean txistu egitea gauzaarrunta zen nire umetan. Eta Lorea Gernikakburua jiratzen zuen, irriño bat eskainiz?Elurra egiten zuenean, elurrezko panpinaegiten zuen beste neska batzuekin, eta panpinahura gizonezko bat izaten zen beti?Horrelakoz betea egon da, eta dago oraindikere, gizonezkook eraiki dugun neutraltasuna?Detaile txikiak egoera orokorraren adierazleizaten dira, bai. Detailea aldatuta, sistemaoso bat erakutsi genezake, eta batzuetankolokan jarri ere bai.

Zahartzaroari eginiko keinuak ere badaudeorrialdeetan barrena.

Adeitasun handiarekin tratatzen du zahardadeakLorea Gernika; lehenik agur egitendio kalean, hurrengoan telefonoz deitzendio, beste batean ezkaratzeko txirrina jokodio? Baina Lorea Gernikak bizitasun handiadauka oraindik, egia da. Horrek osokezkatuak dauzka errainak eta semeak.

Seguru herentzia konturen bat dagoela tartean?

Tradizioa, eliza eta euskalduntasuna, esaterako,eskutik hartuta doaz liburuan, bainabegirada zorrotz batekin begiratuta.

Zorrotza baina umorekoa, begirada. Kapituluetakobatean, Lorea Gernika haserredago, apaizak ez duelako amaren izenaaipatu hilobian sartzean. Baina ez da sufritzenari horregatik bakarrik. Mahaian daudenonddo kroketa guztiak jateko amorratzendago! Eta erreprimitu egiten da berehaserrea erakustearren? Zorroztasunezbegiratu diot Lorea Gernikari ere. Etahorrek egiten du maitagarri andrazko hori.Gainera, anabasa horretan hautatu nituenbere ibiliak agertzeko behar ziren pasarteak.Alorrez inguratuak gaude, eta aniztasunhorrek osatzen du gure egunerokobizitza. Ispiluz osatutako bolaren efektuaegiten du liburuak. Eta kritika badago, bai,umorearen azpian.

Bosgarren nobela duzu honako hau. Atzerabegiratuta, gustura azken lan honekin?

Azken liburua izaten dugu maiteena, eta,gaizki ohitu ez dadin, hurrengoari lehentasunaematea komeni zaigu. Baina egia esangustura nago, bai, orain arte idatzi ditudanetatikoso bestelako fikzioa egin ahal izandudalako. Kasik espero ez nuen lan bat izanda. Ezustekoa.