EUSKALDUNEN lurra begiko izan zuenWilhelm von Humboldt-ek (Postdam,Alemania, 1767-1835). Hizkuntzalari,filosofo eta politikari hau bi alditanegon zen Euskal Herrian. Lehenengoan, 1799koudan, kasualitatez izan zen, haren emazteakIberiar penintsulako altxor artistikoak ezagutunahi zituelako. Kontatzen denez, guztiz liluratutageratu omen zen Euskal Herriarekin.Bigarrenez ere itzuliko zen Humboldt EuskalHerrira, 1801ean, hain zuzen. Dena den, bestelakohelburuek ekarri zuten orduko hartan.

Euskaldunak eta euren kultura ikertzea zuenxede eta, horretarako, ostatuak, baserriak etaapaiz etxeak bisitatu zituen. Gainera, euskalbibliografia ere aztertu zuen; besteak beste,Oihenarten Notitia Utrisque Vasconiae, JoseJoaquin Landazuriren Geografia de Vizcaya etaAxularren Gero. Hizkuntza, dantza, herri ipuinak,jantziak eta nekazaritza teknikak ere jorratuzituen, eta bertoko hainbat aditu eta herritarrekinelkarrizketak egin zituen. Bilduriko oharguztiei forma eman eta Viaje al País de los Vascosen el año 1801 lana osatu zuen. Gero, oharhorietatik sortuko zuen Los Vascos, Humbodltenlanik zabalduena.

Gernikako Euskal Herria Museoan ikusgai denerakusketak Humboldten figura nabarmendueta hark gure herrian bizi eta ikusitakoak kontatzenditu. Horretarako, Humboldtek 1801anEuskal Herrira egin zuen bidaia hartako liburukopasarteetan oinarrituta zenbait testu prestatuditu Joxemari Iturralde idazleak (Tolosa,1951). “Bidaia horretan ikusi zuena, bidaiahorrek iradoki ziona eta bere hausnarketa adimentsuakdaude liburu horretan”, dio Iturraldek.Hala, liburuko zenbait pasarte erakusketaosatzen duten paneletara ekarri ditu, “batik batgarai hartan Humboldti berari ere harrigarriegin zitzaizkionak”, jakinarazidu idazle tolosarrak.

Iturralderen testuezgain, arlo bisuala erelandu nahi izan duteerakusketako arduradunek.Horretarako,hainbat artistakegindako hamar serigrafiajarri dituzteikusgai: Pablo Donezar,Iñaki Imaz, DiegoMatxinbarrena, Peio Mitxelena,Idoia Monton eta GemaIntxausti gernikarrarenak, besteakbeste. Gainera, Gernikari erreferentzia egitendion beste lan bat ere bada tartean.

GURE LURRAK TXUNDITUTA Wilhelm vonHumboldten figura aztertu dutenek nabarmentzendutenez, oso gizon azkarra eta jakinmin handikoa izan zen. Iturraldek dioenez, “goi-mailakopertsonalitate bat izan zen garai hartakoEuropan; esate baterako, Goethe idazle handialagun-mina zuen”. Hizkuntza ugari ikasi zituen:sanskritoa, txinera, hungariera, birmaniera,kawia, japoniera? eta baita euskara ere. “Hainjustu, bere liburuan nabari zaio euskaldunenganakoeta euskararekiko izan zuen maitasuna”,dio Iturraldek.

Letra gizon prusiarra euskal kulturarekin etaeuskal hiztunekin miretsita bizi izan zen, Iturraldekkontatzen duenez. “Esparru guztiakinteresatzen zitzaizkion: etnologia, politika,hizkuntza, historia, literatura, ohiturak, kultura,etab.”. Gainera, Iturralderen ustez, gauzaaskok harritu omen zuten, “adibidez, nola garaihartako euskaldunek lortu zuten halako antolakuntzapolitiko independentea eta halakoongizate maila altua, beste leku askotan berakaurkitu ez zuena”. Humboldten ustez, hori bigauzei zor zitzaien: euskaldunen nortasunarieta Euskal Herriko kokatze geografikoari. “Herribat da, mendien artean ezkutaturik, mendebaldekoPirinioen bi aldeetan bizi dena, eta mendeluzeetan gorde izan dituena bai bere aspaldikohizkuntza zein, neurri handi batean, bereantzinako erregimena eta ohiturak”, idatzi zuenHumboldtek bere bigarren bidaiaren ostean.

Linguista profesionala ez bazen ere, Humboldtekeuskarari buruz egin zituen ikerketa oparoakfilologia modernoaren eta konparatuaren aitzindaritzathar daitezke. Hala ere, “gure herriaeta hizkuntza ezagutzera ematen egindako lana”nabarmentzen du Iturraldek, gauza guztien gainetik.

“Bere bidaiek eta liburuek asko lagunduzuten euskara eta Euskal Herria ezagunago izanzitezen garai hartako Europan. Asko maite izanzuen Euskal Herria eta bertako jendea, eta horiguztia kanpoan zabaldu zuen, Europa osoangurekiko interesa piztuz”.