HISALLOKO santutegia Italiakozikloturista askoren jomuga da,mendate hartan txirrindularienAma Birjina babeslea dagoelako,eta elizatxoaren hormetan Coppi, Bartalieta hainbat txapeldunen bizikletak,magliak eta bestelako erlikiak zintzilikatudituztelako. Baina Santiagora iristendiren erromes askok bidea Finisterrerainoluzatzen duten bezala, ziklistek ereGhisallotik harago beste santutegi laikobat bilatzen dute: Sormanoko horma ikaragarria.Ziklistek oinazea pasatzekoasmo bakarrarekin ebakitako bidea.

Vicenzo Torriani lasterketa antolatzailearenideia maltzur bat izan zen. LonbardiakoGiroaren ibilbidea gogortzekoasmoz, Ghisalloren ondoren beste igoerabat bilatu nahi zuen. Eta Sormano herritikbasoan gora abiatzen zen bidexka bataurkitu zuen, Corno di Sormano auzoraigotzeko: 820 metrotik, 1.124ra. Bazegoenerrepide bat bi gune horiek bihurgunezbihurgune lotzen zituena, 4 kilometrokoa,errepide arrunta. Baina Torrianirenbidexka zuzen zihoan mendian gora, 1,9kilometro besterik ez zituen behar 304metroko desnibela osatzeko: bataz bestekoaldapa %16koa zen, tokirik pikoenean%27koa. Alegia: astakeria galanta, bizikletazigotzeko. Angelo Testori ingeniariakzuzendu zituen bidea asfaltatzeko eta egokitzekolanak.

Gaur egun langa batek autoei bidea ixtendie. Hartara, zikloturistak kezkarik gabebihurritu daitezke bizikleta gainean, bazterbatetik bestera sigi-sagak egiten, agoniazkoigoeran.-Ezinezkoa da! ?esan du purrustadakaberrogei urte inguruko ziklista batek, hankaklehertu zaizkionean eta oina lurreanjarri duenean, arnasestuka.-Lasai, Poulidor ere oinez igo zen! ?esandiogu.

Berriz ere abiatzen saiatu denean, bultzaegin behar izan diogu, ezinezkoa baitaaldaparen erdian martxari ekitea.Asfaltoan altitudearen markak margotudituzte, metroz metro: 852, 853, 854?Zenbakiak oso jarraian daudenean, desnibelahandiagoa da, noski. Bihurguneoso itxi batean, elkarri itsatsita daude 1013,1014, 1015 eta 1016 metroak: %25eko aldapadago hemen, bizikletaz oso jendegutxik igo dezakeena.

Hortxe bertan kokatzen da Sormanokoargazki ezagunenetako bat, zuri-beltzean,1960koa: Imerio Massignan, ipurdia zelatikaltxatuta eta burua ia heldulekurainomakurtuta, historiako lehen igoera egiten.Asfaltoan 1960, 1961 eta 1962an hamarziklista azkarrenek egindako denborakere pintatu dituzte: Massignanek 10 minutueta 9 segundo behar izan zituen Sormanokohorma igotzeko, Daems belgikarrak10 minutu eta 29 segundu, bainabigarren honek irabazi zuen urte hartakoLonbardiako Giroa. 1961ean mantsoagoigo ziren: Pambiancok 11 minutu eta 20segundu, eta Massignanek 11 minutu eta23 segundu.

Eta 1962an nabarmen azkarrago: Baldinik9 minutu eta 24 segundu. Baina protestakpiztu ziren. Gogorregia zen Sormano,ziklista askok oinez igotzen zuten,beste batzuk ikusleen bultzadeiesker aurreratzen zirenbitartean? Asfaltoan txirrindulariezagunen esaldiakere letra larriz pintatudituzte, igoerahonen ankerkeria azpimarratzendutenak.

Besteak beste, Baldinirena:“Ezin dut ulertuTorrianik zergatik bilatuduen halako berrikuntzabat. Badakit Ghisalloko igoerakez zuela agian hautaketahandirik egiten, baina uste dut neurrizkanpokoa izan dela erabakia. Igoerahau ikaragarria da, bizikletaz egiteko ezinezkoa”.Baldinik beste hitz batzuk ereesan zizkion Torrianiri, asfaltoan pintatutaez daudenak: “Zaletu asko dauzkanziklistak bultzada asko jasotzen ditu Sormanon?eta nik zaletu asko dauzkat”.

Azkenean, hiru urteko esperimentuarenondoren, horma ibilbidetik kendu zuten.Berrogeita hamar urtez ahaztuta geldituzen, pixkanaka higatuta, sasiak janda. Bainaitaliarrek mitoekin elikatzen dute txirrindularitzaeta, 2012an, zaletuen kanpainaozen baten ondoren, LonbardiakoGiroa Sormanotik berriz pasatzea lortuzuten. Romain Bardet eta Purito Rodriguezizan ziren azkarrenak, 9 minutu eta2 segunduko denborarekin. Lasterketarenaurretik, bidea berriz asfaltatu, altitudeametroz metro zehaztu eta antzinako txirrindularienesaldi mitikoak pintatu zituzten.Autoek ezin dute pasa eta hor dagoSormanoko horma, bakardadean, isilik,txirrindularitzaren monumentu bitxi.