Aurtengo maiatzean pauso bat gehiagoeman du Jakin aldizkariak.Hamalau laguneko trainerua osatudute etorkizuneko olatuei aurre egiteko,eta ontziak Lorea Agirre (Beasain,Gipuzkoa, 1968) du patroi. Kazetaritzan, kulturaneta antropologian urtetako esperientziadu Agirrek, eta erronkatzat hartu du aldizkarikozuzendari kargua.
Herria, kultura eta hizkuntza dira ‘Jakin’-enoinarri. Zutarri sendoak al dira?
Kontzeptu horiek oso zaharrak dira, baina ustedut, gaur egun, oraindik puri-purian daudela.Tradizio desberdinak daude horiek ulertzeko,eta eztabaidak sortu litezke. Jakin-ek hizkuntzatzateuskara du, eta hori da bere lan sistema,eta, azken finean, euskararen sorkuntzarieta kulturari egin nahi dio ekarpena. Euskaljendeari bideratutako kultur pentsamendukoaldizkari bat da. Zein da gure publikoa? Jendeeuskalduna. Zein da gure herria? Ausartukonintzateke esatera gure herria dela hiztunkomunitatea, euskal mundua. Eta kultura?Hizkuntza horretan sortzen den guztia. Inongo mugarik gabe. Berdin izan liteke kulturarenadierazpide tradizionalena zein arte adierazpidemuturrekoena; ezaugarria da euskaraz izatea,hori da Jakin-en zentroa. Hizkuntzakmarkatzen digu gure tokia Euskal Herri honetan,eta, horrenbestez, gu euskal hiztun komunitatearentzatari gara. Alde horretatik, gurekontzepzioa erabat irekia da: hizkuntza bati,hiztun komunitate bati eta kultura baten garapenaribegira gaudela esateak ez du esan nahigainontzeko guztiei itxita gaudenik, ezta gutxiagoere. Izan ere, Jakin historikoki oso ona izanda kanpoko eztabaidak gurera ekartzen. Etaherri honetako guztiari ere irekia egon da, bainaeuskaratik sortu den, sortzen den eta sortukoden kultura honetan autozentratua.
Zelako animoarekin hartu du kargua lantaldeberriak?
Animo ikaragarri onarekin. Taldean oraintxehamalau kide gara, hainbat lanbide eta diziplinatakokideak, eta uste dut denok hartu dugulailusio handiz. Gainera, konturatu gara guztioksentitzen dugula Jakin badela gurea,etorkizun bat eman nahi diogula. Eta sinergiaeta giro oso polita sortu da. Hori oso garrantzitsuada. Talde historikoak gehien estimatzenduena hori da, Jakin gure egin dugula. Faseberri bat da, gauzak egiteko modu berri bat ekarridugu, baina uste dut proiektuak aurreraegingo duela.
Zeintzuk dira lantalde berriaren ezaugarriak?
Hainbat eremutako jendea bilatu dugu, jakintzarenhainbat arlotakoa: Patxi Juaristi, adibidez,soziologiatik dator, Idurre Eskisabel antropologiatik,Andoni Olariaga filosofiatik, ImanolMurua kazetaritza analitikotik, HarkaitzCano eta Maialen Lujanbio sorkuntza mundutik?Baina, eremu horietaz gainera, praktikajendeaere bildu nahi izan dugu, eta, esaterako,gure artean ditugu Berria-ren gestioaz urteaskoan arduratu den Joan Mari Larrarte; Elkarrekoargitalpen buru, alegia, edizioan esperientziahandia duen Olatz Osa; eta marketineanaditua den Gexan Sors. Eremu osoa harrapatzensaiatu gara. Uste dut nahiko osatutageratu dela hamalau laguneko talde hori, etaJakin-ek edukietan, kazetaritza estiloan, enpresaereduan eta marketinean dituen erronkeiserio erantzuteko jendea dagoela.
Zuk baduzu esperientzia bai kazetaritzan, baieuskal kulturarekiko harremanean. Lantaldezaharrekoek zugan jarri duten konfiantzaerronka gisa hartu duzu?
Dudarik gabe. Erronka pertsonal eta kolektibogisa hartu dut. Kontuan izanda euskal kulturanJakin zer izan den, gustatuko litzaidake jasodudana urrats bat aurrerago eramatea. Erronkada ilusioa eragiten duen proiektu bat delako.Nik beti jaso izan dut etxetik Jakin. Familiaoso euskaltzaletik nator, eta txiki-txikitatik ikusidut jangelako liburutegian Jakin-en bildumaosoa, eta, alde horretatik, oso etxeko egiten zait.
Zama puntu bat ere izango du, beharbada.
Beharbada, inkontziente samarra naiz, bainanik ez dut zama bezala bizi, uste dudalako JoanMarik eta gainontzekoek nigan benetako konfiantzajarri dutela. Ez dira norbait postubatean jarri, eta, gero, egiten duen guztiazorrotz begiratzen duten horietakoak. Jakinenale historikoak ikusiz gero, ohartzen zarabeti izan direla gauza berriak probatzearen etagauza berriak egiten ausartzearen aldekoak.Joan Mari Torrealdai, adibidez, izpiritu gaztekopertsona da, beti bultzatuko zaitu gauzaberriak egitera. Maila on bat ematen saiatubehar dugu: aldizkaria orain honenbeste jendekezagutzen badu, lau urtera gehiagok ezagutudezan; ikusgarriago egon dadin; iritsidadin guk zentraltzat jotzen ditugun gaietara;kultur eragileekin harremanetan egon dadin?Eta hori dena lantzea erronka bat da, bainasekula ez didate zama gisa sentiarazi.
‘Jakin’-en izaera ‘sakonak’ zailago egiten duinterneten lekua izatea?
Internet erabiltzeko dugun modua abiadurahandikoa da, iraungi egiten den gauza bat da:duela hamar minutu zegoen txio batek orain ez du lekurik. Eta pentsatzen jartzen bazara,Jakin-ek tratatzen duen informazioa ez da errazzaharkitzen den horietakoa, nolabait sakontasuneztratatutako gaiak izanik, bokazioa dudenboran irauteko eta eztabaida horiek luzatzeko;gure gaurko testu batek balio dezakehemendik urte batera edo bira. Baina Internetek,hala ere, badu gauza on bat, hau da, biltegilana egiteko oso ona da, azkartasun horretatikaparte baimentzen dizu nahi duzun garaikodokumentua, eztabaida, idatzia edo liburuaeskuratzea.
Eta baduzue horra bideratutako egitasmorik?
Jakin-en erronketako bat abiadura horretansartzea izan behar du; izan ere, Internetek exijituegiten dizu, eta horrek eskatzen dizu informazioasortzea eta webgunea mugimenduanizatea. Baina abiadura hori lortu nahi dugugure puntu indartsua zein den jakinda, etalehen aipatutako biltegi funtzio hori erabilinahi dugu horretarako. Webgunean Bilguneaizeneko txoko bat dago, eta, datorren urterabegira, gure asmoa da gaur egun Jakin-etikkanpo euskal kulturaren gainean produzitzenden dokumentu, hitzaldi, tesina, tesi, ikerketalan eta abarrak hor kokatzea. Hau da, corpushandi bat eskaini nahi dugu, eta corpus horielikatzen segi. Gainera, corpus horretan sartutakoguztia harremanetan geratuko da gainontzekoguztiarekin, eta zentzua irabazikodu, sartzen duzun gauza bakoitza tradizio edoinguru batean kokatuko dugulako.
Zein da euskal kulturaren egungo egoera?
Euskal kulturak arazo bat du: ikusgarritasunedo eskaera eza. Sorkuntza ez dago krisian, ezartistikoa, ez pentsamenduarena. Kontua dainoiz baino aniztasun eta produktu gehiagodagoela euskaraz, baina, aldi berean, gaur egunproduktu guzti hori eta euskal kulturaren munduhori euskaldunoi iritsaraztea inoiz bainokonplikatuagoa dela, bizi dugun globalizazioeta eskaintza ikaragarri honetan zaila delakopublikoarengana iristea. Garai batean, beharbada,orain ateratzen diren liburuen laurdenaaterako ziren, baina errazago irits zitekeen jendeeuskaldunarengana. Beste kultura batzuk,aldiz, anglosaxoia, espainola edo hizkuntza handietakoaeuria bezala iristen zaizkigu. Bainamerkatu hori ez da librea, hartuta dago, eta osozaila da bestelako formulazioek, bestelakohizkuntzek, bestelako kultura proposamenekleku bat lortzea. Merkatua oso homogeneizatuadago produktu hutsal eta jakin batzuekin.
Ikusten diozu konponbiderik horri guztiari?
Arazo horren erdian gaude gu. Hizkuntza txikibat gara, eta, batez beste, kultur produkziooso txukun eta interesgarria egiten da, bainaproduktu hori begien aurrean nola jarri, lehenikeuskaldunoi eta gero beste edonori, horida arazoetako bat. Horri aurre egiteko formulaklandu beharko dira behin eta berriz, etahorretarako ezinbestekoa da erakunde zibilek,sortzaileek, elkarteek eta kultur industriekelkarrekin lan egitea. Eta hori guztia hedabideen,eskolen eta kaleko paisaiaren bitartezegin behar dugu. Kultura hegemonikoekhorrela egiten dute.