INUN kantagileak (Zornotza,1983) gordinean ondu du berelehen CDa, pop eta rock ukituakdituen disko landua. Zuzeneangrabatu ditu kanta guztiak, gitarra,ahotsa eta erritmo elektroniko etaakustikoak loop pedalekin konbinatuz.“Tranpa gutxi dago hemen”, diobizkaitarrak.

Hamaika urterekin gitarra oparituzioten gurasoek, eta segidan hasi zensasi-kantak egiten, “hizkuntza asmatubatekin jantziak”. “Plazer hutsazen”, gogoratu du kantariak, “eta osogaztetik jakin nuen musikarekikomaitasuna ez zela pasakorra izango”.

Gitarrak irudikatzen duen munduerrebelde eta gazteak erakarrita eginzuen hautua, eta instrumentu horrilotu zitzaion, gaurdaino iraun duenerlazio sendoan. Baina berak ezdauka edozelango gitarra, ezkertia baita Inun.“Gitarra jole ezkertia izateaputakeria hutsa da! (kar-kar)”,esan du zornotzarrak. Anekdotadezente ditu horren inguruan.Horietakobat, Karibe aldean bizi izandakoa:“Kuban gertatu zitzaidan, orainurte bi. Habanan nengoela gitarraapurtu zitzaidan eta hurrengo eguneanbertako telebista kateko programabatera gonbidatu ninduten.Hiria goitik behera miatu ondoren,ez nuen ezkertientzako gitarrarikaurkitu. Azkenean musikari lagunbaten gitarrari soken ordena aldatueta horrela salbatu nuen ekitaldia”.

Aspaldi hasi zen Inun jendaurreankantatzen, eta garai haietako pasadizopolitak gogoratzen ditu. Tartean,OscarGomezekoizlearekin lotu zuena:“OscarGomez produktore kubatarrakbultzatutako proiektuan partehartu nuen. Boskote talde baten parte izateko hartu ninduten. Nikabestu baino ez nuen egin behar;diskoa grabatu zen baina arrazoiezberdinengatik ez zen kaleratu. Bestetik,Blas Fernandez, Rober Caballeroeta J.A. Batiz musikari handiekingrabatutako maketa dut gogoan”. Etabestelakoak egitea ere tokatu zaiogitarra jole gazteari: “Uda garaian,hiru urtez, Arkaxonen izan nintzenherri naturista baten.Kuriosoa, kontzertuakbiluzik egiten nituelako”.

EUSKARAREN HAUTUA Gaztelaniazkantatzen zuen zornotzarrak oraintsuarte, baina ez zen eroso sentitzeneta euskaraz kantatzeari ekin zion:“Euskal Herri euskaldun batnahi dut,eta horregatik koherenteena euskarazabestea iruditzen zait”. Euskararenhautuarekin batera, CD bat kaleratzearenadator. Zergatik orain?Berak argi dauka: “Kasu handia egiten diot senari, eta aurreko urtekouztailean senak esan zidan diskoa egitekogaraia heldu zela. Kantak eginakzeuden, beraz, diskoaren grabaketarieta zuzenekoei forma emateabihurtu zen nire erronka”. Erronkadiskoetxeetatik urrun grabatzea izanda, eta bandarik gabe, gainera: “Bai,diskoaren eta zuzenekoen soinuaahalik eta berdintsuena izaten ahalegindunaiz.Horregatik, diskoa zuzeneangrabatzea erabaki nuen. Nireustez, grabaketa metodoak baloreerantsia ematen dio diskoari”. Lehenlan hau bere kabuz kaleratzea ere ezda lan erraza izan, musikariak dinoenez:“Diskoetxeetako ateak jotzenhasi baino lehen, proiektuaautoekoizteko bideragarritasunabaloratu nuen. Diskoa nire kabuz ateratzekobaliabide nahikoa nuela ikusieta aurrera jarraitu nuen. Langehiago dakar baina ederra da ikustea norbera bere proiektua kudeatzekokapaza dela”.

Mayer, Drexler eta Kerobia aipatzenditu erreferentzia legez, eta saiatzenda horien jokamoldea jarraitzen,musika zein letra, biak zainduz: “Nirekasuan, letra bainomusika sortzekoerraztasun handiagoa dut. Bainagakoa bien uztarketa egokian dago,melodia eta letra hoberenek ez baitutekantarik onena egiten”.

Inun hasi da zuzeneko kontzertuakeskaintzen.Momentuz, diskoa eskuratunahi duenak bere Facebook-ekobaztertxora jo beharko du, edo lekuhauetara hurbildu: Zornotzako Urtzatabernara, Bilboko Gabriel ArestiEuskaltegira eta Mr. Jam musikaeskolara, hortxe baitago salgai.Korreo arruntaz ere eskura daiteke,ninaizinun@gmail.com helbidean.