GIZAKIEN hartu-emanen ingurukohausnarketak oinarritzathartuta, lagunarteko bidaiagoxoa egiteko gonbitea egin duBeñat Igerabidek Orbainak izena daramanbere bakarkako lehen diskoan. “Orbainakoroimenaren segurtasun-kopia dira; atzerabegiratzen laguntzen digute, oroimenalaiak zein mingarriak gogoraraziz. Baina,aldi berean, etorkizunari aurre egitenlaguntzen diguten mapak ere badira, bideaargitu eta ulertzen laguntzen digutenak”,azaldu du Adunako musikariak.
Duela hiru urte hasi zen proiektua prestatzen.Abestiak lantzea izan zen lehenengopausoa, bere barnekoa hustuz, zer kontatunahi zuen erabakiz. “Lehenengo biurteak horretan eman ditut. Kantuak idazteko,hausnarketarako bidea zabaldukodidan egoera gertatu behar da, eta, noski,horrelako uneak ez dira egunero ematen;zain egon behar zara”, ohartarazi du Igerabidek.Normalean, hasierako ideia aldatuzdoa, musikaren arabera. “Melodiaktransmititzen didanaren arabera osatu ohiditut hitzak”, nabarmendu du.Lortutako emaitzarekin pozik dago Igerabide:“Gizakion arteko hartu-emaneninguruan hausnartzen duten hamaikakantu, hamaika begirada topatu daitezkediskoan, belarria atsegindu nahi dutenmelodiez eta harmoniaz lagunduta”.
Gehiegizko ekoizpenik gabe, pop-rockmusika oinarritzat hartuta, instrumentueneta ahotsaren berezko soinua ahaliketa gehien errespetatuz, Orbainak diskoankantu gordinak eta gertukoak ageri dira.Hori lortzeko, baina, ezinbestekoa zen taldeosoaren inplikazioa. Beraz, taldekideakaurkitzerakoan helburu hori kontutanizan zuen gipuzkoarrak. Horrela, GorkaUrra gitarristak, Maria Soriazu baxujoleaketa GuztavoGonzalez bateria-joleakosatzen dute taldea, Igerabiderekin batera.
“Taldekideak izateaz gain, gaur egunlagun onak ere bihurtu gara, eta plazerbat da beraiekin taula gainean aritzekoaukera izatea”, baieztatu du.
URTE BETE GRABAZIO LANETAN Halaere, ez du ukatu prozesua luzea eta motelaizan dela. “Neure gain hartu nuen grabaketaeta lan handia izan da, bai”, aitortudu. Izan ere, Igerabidek grabaketa Adunanduen grabazio estudioan egin zuen,Sonola Studioan, hain zuzen. “Diskoaren grabaziorako lekua konpondu eta hobetubehar izan nuen, baita tresna berriakerosi ere, eta horrek lan dezente suposatudu”.
Internet bidez publizitatea ikasten egotealagungarria suertatu zaio zeregin horretan.“Klaserik ez dagoenez, malgutasunhandia daukat ikasteko ordutegiak antolatzeko,eta horrek aukera ematen dit estudioanlanean jarraitzeko”, aitortu du Igerabidek.Guztira, urte bete eman du taldeak grabaziolanetan. “Musika-tresna guztiakbanan-banan grabatu ditugu, patxadahandiz. Batzuetan deskantsu luze samarrakere hartu ditugu, luzeegiak agian, bainahorrek belarriak fresko izanda lan egiteaahalbidetu digu, perspektiba objektiboagobatekin, emaitzarekin gustura geratugaren arte”, zehaztu du.
BAKARKAKO BIDEA Musikaren munduannerabezaroan hasi zen Beñat Igerabide,gitarra eskuan hartu eta lehen notak ateraguran. Ordutik, Gipuzkoako hainbattaldetan jo du, bere burua trebatu nahian:“Hasi nintzenetik bakarkako bidea jorratunahi izan dut, bainamomentu egokiarenzain egon naiz. Ahotsean eta gitarranbeharrezkoa nuen konfiantza lortu, etahamar bat kantu idatzita eduki arte eznuen proiektu hau martxan jarri nahi”.
Joan den ostegunean Bilbon jo zuten,Orbainak diskoaren aurkezpenean, Elkarliburudendan. Zuzenekoak emateko gogohandiz daude, baina oraingoz ez dute ezerkonkreturik zarratu. “Diskoko kantakjorratuko ditugu zuzenekoetan. Abestibatzuk zertxobait moldatuko ditugu, indargehiago izan dezaten, eta abesti batetikbesterako trantsizioa arinagoa izandadin”, argitu du.