Hamabost emakume artista dira adierazpen aniztasunean oinarritzen den Sortze genuinoaren bizi-aniztasuna erakusketaren egileak. Arantza Pineda, Clara Álvarez, Elena Solatxi, Kontxa Pisano, Lourdes de la Cal, Maite Artabe, Marian Daubagna, Marisol Calzada, Maritere Bilbao Amuriza, Merce Zulueta, Miren Bilbao, Pilar Makua, Rosa Calzada, Tere Uribe-Etxebarria eta Txaro Otxaran dira eurak.

Igorre, Artea, Areatza, Dima, Mungia, Leioa, Algorta, Areeta, Barakaldo, Bilbo eta Deustutik datoz. Berrogei eta hirurogei urte bitarte dituzte. Bakoitza bakarra da. Partikularra. Bakoitzak estilo jakin bat du eta guztiak dira originalak. Eta bakoitzak artean esperientzia eta ezagutza propioak ditu. Euron berezko sormena da sortu dituzten obretan islatzen dena, Inés Medinaren gidaritzapean landu dituzten kontzeptu plastiko eta tekniken bidez. Izan ere, mintegian esperimentazio plastikoaren bidez norbanako bakoitzaren berezko sormen-prozesua garatzen da, ma-rrazkia, margolaritza edota eskultura landuta. Bide beretik, analisiari eta pertzepzioari lotutako analisia egiten dute, bakoitzak egindakoa talde-mailan elkar banatuz.

Sormena, elkartrukea eta errespetua Bakoitzaren sortze-prozesuari lotuta dago mintegia, norbanakoak plastikoki adierazteko duen grinaren eta marrazkiaren, buztinaren edota eskulturaren tekniken behaketaren arteko interakzioa baita. "Modu berean, ikasketa-prozesuan sortzen doazen kontzeptu plastikoak kontuan hartzen dira: egitura, proportzioa, forma, harremana, argia, kolorea eta dimentsio plastikoak", adierazten du Inés Medinak.

Teknikekin eta kontzeptu plastikoekin batera sortzeko metodologia lantzen dute, ikaslearen esperientzia plastikoaren eta interesen eta izaeraren arabera. Inés Medinak, artista eta pedagogo bezala, ikasle bakoi-tzaren gaitasunak aztertzen ditu eta gabeziak edo landu beharreko kon-tzeptu teknikoak eta kontzeptualak behatu. Sesio bakoitzaren amaieran, ikasle bakoitzaren lan indibidualak bildu eta guztiak taldean komenta-tzen dituzte, formari, kontzeptuari, sinbolikotasunari eta transzendentea denari erreparatuz. "Talde-dinamika analisian eta pertzepzioen adierazpenean oinarritzen da: ikustean, behatzean eta ulertzean. Oso eraginkorra da, aurreiritzi definiturik gabe eta teknika, ideologia eta estiloa gutxietsi gabe egiten delako".

Mintegiotan banakako interakzioa lantzen da, sortzeko beharrezkoak diren ezagutza plastikoak eta metodologiak uztartuta, adierazteko bizi-aniztasuna lortzeko eta norbera ezagutzeko. Autoestimua eta norbere buruarengan segurtasuna finkatuta, beldurrik eta aurreiritzirik gabe, lan bakoitzaren analisia egiten da, errespetu osoz, norbanako bakoitzaren aberastasuna eta aniztasuna elkar banatzeko. Modu honetara, bestearekiko desberdintasuna errespeta-tzen da, modu kolaboratiboan, ekin-tza artistiko eta sozialak eragiten duen beldurrari aurre eginez. Saio hauek uzten ari diren emaitza artistikotik bi ideia nagusi azpimarratzen ditu irakasleak: "Sortzeko gaitasun jakin bakoitzeko kalitate teknikoa eta bizi-aniztasunaren transzendentzia".

Arratiako emakume-sortzaile sarea Erakusketaren komisaria bezala aukeraketa anitza jaso du Inés Medinak, tailerretan sortu duten lanen originaltasuna eta autentikotasuna adierazteko. Izan ere, bere ikasleak ezagutza artistiko estrukturala eta konplexua barneratzen joan dira eta baita teknikoa eta kontzeptuala ere, baina garrantzitsuena dena jaso dute: "Euren identitatea eta artea fusionatzea, sortzen dituzten obren bidez bizi-aniztasunaren duintasuna adierazteko". Lau urteko mintegien ostean Inés Medinak Igorreko Biziartea Elkartea sortu izana nabarmentzen du, artearekiko konpromisoa sentituta taldea sortu eta arte munduan modu kolektiboan presentzia izan dezaten emakumeak batu izana. Janire López de Calzada Kultur Teknikariak ere arte plastikoen inguruan sortu den talde egonkorraren ideia azpimarratzen du. Uneotan hogei emakume-artista daude elkarrekin batera lanean eta, momentuz, martxoaren 15era arte Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan dago euron lanaren parte bat.