1983an, hutsune bati erantzun nahian hasizirenBostak Bat taldekoak elkartzen. Kideguztiak irakaskuntzaren alorrekoak izanik,ikasgelarako ganorazko hiztegirik ezzegoela konturatuta, lanari ekin zioten. Hala jaiozen Sinonimoen Hiztegia (Adorez 1) eta, aurrenekoargitalpen haren arrakastaren arrastoan,laster iritsi ziren bestelakoak ere. Hiru hamarkadaigarota, Bostak Bat taldearen grina ez da apaldu,baina gaur eguneko beharretara egokitudute beren jarduna. Hala, Adorez saileko hiztegiakEuskaltzaindiaren erabakietara moldatzeneta teknologia berrietara eramaten ahalegintzendira orain. 2013ko amaieran bi ale berri ateradituzte: Sinonimoen Hiztegia (Adorez 14) etaEskola Hiztegia (Adorez 15), biak ere lehenagokolanen edizio gaurkotuak.

Adorez bildumakoak ez dira euskal hiztunakeskura dauzkan hiztegi bakarrak, baina badutenortasun berezi bat. Patxi Uribarren BostakBateko kideak azaldu duenez, “gure ezaugarrinagusia da, euskalkiak kontuan hartzen ditugula,batez ere bizkaiera”. Euskara batua daberen lanabesa, baina Mendebaldeko hizkerenondarea txertatzeko ahalegina egiten dute hiztegiguztietan, “Bostak Bateko guztiok bizkaitarrakgara eta igartzen da, bai!”. Uribarrenenesanetan, “Euskal Herri osoko hitzak jasota,norberaren hizkera aberasteko bidea zabaltzendugu”. Adorez hiztegiak, gehienbat, irakaskuntzarabegira pentsatuak daude, eskola,unibertsitate zein euskaltegietarako. Hori erebereizgarri dute eta 30 urtez izan duten arrakastarengiltzetako bat da irakaskuntzarenmunduan duten estimua.

1983an, Bostak Bat taldearen lehenbiziko argitalpenaizan zen Sinonimoen Hiztegia. 30 urteigarota, bertsio gaurkotua aurkeztu dute. Ediziotxikia eta erabilgarria da, sinonimoak ez ezik,antonimoak ere badakartzana. Guztira, 30.000sarrera inguru jaso dituzte. EuskaltzaindiakHiztegi Baturako onartutako hitzak ondo adierazitadatoz. Eskola Hiztegia aldiz, 1991n argitaratuzuten lehenengo aldiz. 2013an aurkeztuduten bertsioan, sarrerak zein definizioakEuskaltzaindiaren erabakien arabera ematendira, terminoen deskribapen zehatzagoak sartudira eta adibide gehiago daude. Patxi Uribarrenekdio, “definizioak euskara errazean” egitenahalegindu direla. Oinarri-oinarrizko hitzakizartxo birekin markatu dituzte eta, hainoinarrizkoak izan gabe, garrantzitsuak direnak,izartxo bakarrarekin. Hala, ikasleek zein irakasleekbadakite euskaraz egoki mintzatzekoezinbesteko hitzak zeintzuk diren. “Oso praktikoada eta ikasgelarako oso erabilgarria”, Uribarrenenarabera.

IRUDI ARTISTIKOAK Hala ere, 2013ko Eskola Hiztegiabereizten duen ezaugarria, dudarik gabe,eranskin eta irudietan egindako ahalegina da.Eranskinetan, euskararen aditz sistemako formakbatu dituzte, euskara batukoak zeinbizkaierakoak. Gainera, aditz formak alfabetikokiere zerrendatu dituzte, bakoitzaren deskribapenlaburrarekin.

Irudiak, aldiz, hitzen definizioari laguntzekotresna legez ikusten ditu Patxi Uribarrenek:“Txori bat edo landare bat definitzen denean,oso zaila da haren irudimena egitea, irudirikizan ezean”. Hala, hiztegiko ehundaka hitz, irudieta guzti datoz. Juan Mari Arrizabalaga artistaarduratu da irudi gehienak egiteaz. Ikuspegiartistikoa gehitu dio Arrizabalagak hiztegiari,marrazkietako batzuk, kontzeptuen irudikapenhutsetik harago, benetako artelanak baitira.Bereziki ikusgarriak dira Euskal Herriko eraikinenirudiak, arkitektura eta hirigintzaren alorrekohitzak ilustratzeko erabili direnak.

“Euskal Herri osoko eraikinen irudiak ipiniditugu, jendeak jakin dezan non dauden etanolakoak diren”, dio Uribarrenek.

Aurrera begira, teknologia berrietara jauziaegin nahi dute. “Sakelako telefonoetarako aplikazioasortu nahi genuke eta gure hiztegi guztiakkontsultatzeko webgunea garatu”. AzkueFundazioarenwebgunean, definizioen 5000 Hiztegiajarri zuten 2013ko apirilean eta, harrezkero,milioi bat bisita baino gehiago izan ditu. Klikeginda, hitz bakoitzaren ahoskera ere entzundaiteke, “gure asmoa da, definizioa ere entzungaijartzea”. Etorkizuneko asmoak, baina, baliabideenmenpe egongo direla badaki Uribarrenek,“gure lana boluntarioa da gehienbat, bainahala ere, garestia da hiztegiak egitea”.