AINGERU Gorrotxategik (Donostia,1977) hirugarren diskoa kaleratu berridu, Bueltaka izenekoa. Folka gailentzenbada ere, pop, rock eta bluesa ereaurki daitezke bertan. Diskoa, batez ere, gogoetabat da, barrura begirakoa batzuetan, eta inguratzenduen munduaren eta gizartearen ingurukoabesteetan. Diskoa salgai da dagoeneko,entzungai eta jaisteko moduan da aingeru bandcamp.com helbidean.
Estilo berari helduta ere, zer dauka disko honekaurrekoek ez zutena?
Berez, uste dut ez dagoela berrikuntza handirik.
Aurrekoan beharbada kolaborazio gehiago sartunituen, beste instrumentu batzuk, alboka, biolinaedo akordeoia esaterako; oraingoan gitarrasoila eta perkusioa besterik ez daude. Gero zuzenekoanentzungo dena diskoan entzuten denariahalik eta fidelen izatea, bestela jendeak diskoarenideia bat egin eta gero zuzenean entzutenduena desberdina baita. Horregatik mantendunahi izan dut diskoaren esentzia.
Nola joan da diskoa gorpuzten?
Grabazioa modu naturalean egiten dut, ideiakgrabatzen joaten naiz eta kantu nahiko ditudaneangrabazio definitiboa egiten dut; disko hauez dut epe jakin batean egin, etxean grabatu baitutondoen etorri zaidanean. Beraz, kantu batzukgrabatuta zeuden, beharbada, duela urtebete,eta beste batzuk duela hilabete gutxi grabatunituen.
Esango nuke ondo pasa duzula gauzak probatzeneta diskoa detailez janzten, ezta hala?
Bai, azken finean diskoa neuk egin dut etxeanosorik, ez estudio batean, aurrekoak bezala.
Ondorioz, programekin eta soinuekin saltseatzekoaukera handiago izan dut eta esperimentaziohorrekin gauzak deskubritu ditut azkenean.
Hitzen aldetik, begirada eta kritika sozialak presentziaberezia hartu dute.
Bai, aurreko diskoetan barruko mundua eta sentimenduakziren nagusi eta orain ere badirahoriek. Baina, nolabait, hasi naiz barruko amorruaateratzen, gizartean gertatzen diren gauzeksortzen didatena, eta egoerak nola jasateneta onartzen ditugun ikustean sortzen zaidana.
Nahiko nuke jendeari gogoeta egitera bultzatzealetra hauekin; nola bizi garen, zer dugun eta zeregin dezakegun. Askotan kexatu egiten gara gauzakdauden bezala daudelako, baina, uste duterrua askotan gurea dela, kexatu bai, baina geroez baitugu ezer egiten horiek aldatzeko.
Kaleko musikariei ipinitako isunei buruzkoakondo azaltzen du zeri buruz ari zaren.
Bai. Alemanian bizi nintzenean ikusi nuenkaleko musikari asko dagoela, jendea gelditu egitenda haiek entzutera eta dirua botatzen diete.
Kaleko musika arte kontsideratua dago etamusikarierrespetu handia diote. Hemen, berriz,kalean jotzen duena ia-ia eskalea da, diru eskedabilena eta horretarako edozer gauza egitenduena, adibidez, musika.Kontraste handia dagoleku batetik bestera. Kasualitatea izan zen, gainera,Durangon diskoa aurkeztu nuen astehorretan bertan agertu zela Madrilgo udalekoordenantza famatua, kaleko musikariei casting-aegingo dietela dioena. Zertara iritsi behar dugu?Harrigarria da.
Autogestioaren gaineko apustua egin duzu bestebehin. Eroso zaude modu horretan lan egiten?
Bai eta ez.Arlo musikalean norberak ekoizteakaskatasun handia ematen dizu, nahi duzuneaneta nahi duzun moduan grabatzeko. Askatasunhorrek asko laguntzen dit eta gustatzen zait.Egia da kalitate aldetik egon daitekeela aldea,etxean grabatzetik estudio batean grabatzera;baina, tira, nahiko duin gelditu dela iruditzenzait. Hala ere, faltan botatzen dut diskoetxe bat,batez ere banaketarako eta kontzertuak errazagolortzeko.
Noiz eramango duzu disko berria oholtzetara?
Egia esan oraindik ez naiz hasi kontzertuakbilatzen. Kontua da Loop Station gailu elektronikoaerabili nahi dudala zuzenekoetan; gailuhorrekin pistak unean grabatzen joaten zara,bata bestearen gainetik eta gero horren gaineanabestia egiten da. Orain arte akustiko hutseanibili naiz, eta naiz eta kantautorea izan, egitenditudan zenbait kantuk badute erritmoa; esangonuke alde batetik gustatzen zaidala akustikoaneta bakarrik ibiltzea, baina faltan botatzendudala laguntza edo oinarri erritmiko bat. Edonolaere oso ondo dominatu behar da gailu hori,eta horretan nabil. Bitartean kontzerturik sortzenbazait, bada, akustiko hutsean egingo dut.