SASUNTSU datoz euskal arte garaikidearenbelaunaldi berriak. Tradizioansustraiturik baina nazioartekopanoraman begiak jarrita, ahotspropioa aurkitu guran dabiltza sortzaile gazteasko. Horien artean modu argian nabarmenduzdoa pixkanaka Karlos Martinez Bordoy(Durango, 1982), etengabe lanean eta proiektuugari gauzatuz.
Orotariko ikerketa prozesuen emaitza, KarlosMartinezenlan artistikoak ?musika, zinema, arkitekturaedo mass media-etan inspiraturik? espazioarenantropologia ?ideologia eta memoria topografikoaedo espazio naturalaren erabilera etaberrerabilera?, asoziazionismoa eta komunikabideenestrategia eta kodeen analisia bezalakogaien inguruan miatu eta galdegiten du. Hainbatauzi kontzeptual azaleratzen ditu, horien gainekohausnarketa eta ikuspegi ezberdinak proposatuz,azken erantzun zehatzik eman barik.
2012an, Bilboko Rekalde Aretoan Barriek programarenbaitan, musika garaikidea eta MiesVan der Rohe arkitektu arrazionalistaren lanagogorarazten zuen instalazioak ondu zituen erakusketaindibidualean. Arkitekturaren erreferentziaere nabarmentzen da The border desertlanean ?BartzelonakoCANFelipa aretoko Cas d’estudi erakusketan aurkeztua 2009an?, Basterretxeaeta Oteizaren Iruneko etxeari, euskal tropikalismoarensorleku eta denborarekin putetxebihurtua, begirada kritikoa, memoria kulturalarenahaztura salatzen duena.
Bere aldetik, komunikabideek fenomeno soziallokalen trataeraren gaineko hausnarketa zirenOiz ?Sorkuntza Gaztearen Injuve Sariak ‘12-renirabazlea eta Madrilgo Tabacaleran aurkeztua?,1985ean Durango gaineko mendian gertatuhegazkin ezbeharraren trataera informatiboarenberrirakurketa; edota Atxarte ?uda honetanKoldoMitxelenako (H)istoria konparaezinak erakusketahandian erakutsia?, Urkiolako ParkeNaturaleko harrobien inguruan gertatu ingurumen-gatazka eta auzi politikoari hurbilketa planteamendufilmiko batetik. Iragan urria eta abenduanzehar Donostiako Ernst Lluch KulturEtxean In. Material lana aurkeztu du Martinezek,Nestor Basterretxearen Bakearen Usoaeskulturaren jatorrizko kokalekuaren eta harenaldaketaren inguruko gogoeta bat.
KIROLA ETA POLITIKA, GOGOETARAKO GAI Oraingoan,B/D erakusketa aurkezten du EgiakoKulturEtxean, hilaren 31 bitartean. Bertan azkenlau urteotan gauzatutako lan gutxi batzuk daude,berriak zein zaharrak, ezberdinak plastikoki?kolore biziko ohial eta burdinezko estandarteak,eta kalko marrazki txikiak dira? bainaespiritu antzekoarekin, kontzeptualki berdintasunakagertzen dituzte, hala nola elkartzeekitaldiezberdinen, izan kirol zein ekitaldi politikoeninguruko gogoetak, kasu. Lan eskultorikoek?BilbaoArten egonaldi batean gauzatuak?material zurrunak eta bigunak konbinatzendituzte; Bil-du izenekoa ?artistaren lan eta bizitokidiren Bilbo eta Durangoren lehen silabeierreferentzia eginez?, 2012koErtibil Sarietan eta2013ko abenduan Artea Durangaldean Gaur erakusketanerakutsia, batzar gune, jai espazio edobabesleku gisa agertzen zaigu. Bilbon AthleticenErrege Kopako finalak eta greba orokor batekbat egin zuten aste berean, jende andanak, banderak,kartel eta pegatinak, eguneroko paisaiabihurtu zirelarik; lanak egun horietako girosoziala islatzen du. Beste eskulturak, hormanitsatsita, esangura bera darrai, konposizioa etaegikera eboluzionatuz badoa ere.
Azken lanek, Martinez oraintsu Bizkaiko ForuAldundiaren beka batekin egun gauzatzendabiltzanak, eta aurrekoekin zerikusirik ez dutenak?marrazkiak, beren kalkoekin erakutsiak,dira funtsean? Picassoren Gernika dute inspirazioiturri; malagarraren bozetoei (horien arteanazken emaitzari begira errefusatu zituenak) keinueginez, lan prozesuei eta sorkuntza modueiburuz galdegiten dute.Egiako espazioan, inongotestu zein txartel gabe, artelanek gidatzen dutebisitaria, honen ulermen gaitasuna neurtu etaaldi berean berau ez baldintzatu asmotan.
Politizazio zuzenik ez badago ere, komunikabideeketa kontakizun ofizialek jokatzen dutenpapera ezbaian jartzen du Martinezek; lekuenmemoriak, espazio fisiko eta mentalen sinbolismoak,orainaldiaren eta ideologiaren artekoelkarguneak, zein espazio publikoaren eta eremupribatuaren arteko gatazkak dira ?diziplinaeta teknika anitzez, eta diskurtso irekien bidez?artistak tratatzen dituen gaiak. Euskal artegintzagaraikidean etorkizun oparoko sortzaileadugu KarlosMartinez, dudarik ez.