HIRU urteko bizitza soilik duten arren,ibilbide oparoa du Eratu taldeak. 2010.urtearen amaieran sortu zen; Laia taldetikelkar ezagutzen zuten Aitor Agirrek(bateria) eta Unai Olaldek (gitarra etaahotsak) eta talde hura utzita, elkarrekin zerbaitegiteko erabakia hartu zuten orduan, “oso harremanona dugulako eta elkar oso ondo ulertzendugulako”, azaltzen du Olaldek. Honek, zituenideiak erakutsi zizkion Agirreri eta berehala hasiziren kantuak konposatzen eta itxura ematen.Kantuak gorputza hartzen zihoazen heinean, taldeabaxuarekin osatzea beharrezkoa zela adostuzuten eta, bila ibili ostean, Joseba Luzuriagarengana(Xasta) jo zuten. “2011ko otsaila izango zenlokalera etorri eta kantak erakutsi genizkionean.Guk jadanik estudiora sartzeko data hartuagenuen eta beraz esan genion bi hilabete zituelakantuak ikasteko. Animatu zen eta hala osatu zentaldea”, dio abeslariak.

2011ko apiriletik ekainera Bonberenean arituziren taldearen izen bera daraman diskoa ontzen,Karlos Osinaga Txap-en gidaritzapean.Urrian ikusi zuen argia hamar abestiko lanaketa berehala hasi ziren han eta hemen kontzertuakematen. Zuzeneko asko, izan ere:“Hasierak beti izan ohi dira zailak, baina, atepiloa jota, azkenean 40 kontzertu inguru emangenituen eta, egia esan, gustura egotekomodukoa da talde txiki bat izanik”.

ANIZTASUNA ZIGILU Kaleratu berri duten lanaprestatzen, iazko udazkenean hasi ziren. Ia urtebetekolana izan da Ispilu iluna-ko hamaika kantuakkonposatzea, konpontzea eta grabatzea.Ekainean grabatu zuten Haritz Harreguyren Hi-Gain estudioan eta urriaren 31n jarri zen salgai.Taldeak eusten dio sortu zeneko estilo aniztasunari.Oro har, metala da diskoaren oinarria,baina, etengabeak dira beste estilo batzuetarakokeinuak eta jauziak. Hala, diskoa irekitzenduen Gotowi? instrumentalak, atmosfera misteriotsubatean sartzen du entzulea, ondorenDominak-en sarrera indartsuak belarriak zartatzeko.Rockera hurbiltzen da KEA eta melodiatsueta kontrastez beterik dator ondoren BeldurrenAroadeiturikoa. Hardcore melodikoarenezaugarriak ditu Akordatzen abestiak, eta erritmobiziz eta ahots jokoz jarraitzen dio Bizitzarekinbaino ez kantak. Pop-rock doinu positiboagoedo alaiagoz aurkezten dute Amets bat, etadeskribatzen duen horma bezain sendo datorhorren ostean Zergatik?, Aitor Uriarteren (Latzen,Sen) kolaborazioarekin. Uh-in dator atzetik,errepika jostari eta gitarra indartsuz.Diskoari izena ematen dion abestia, Ispilu iluna,bizia, aldakorra eta anitza da erritmoz etaestiloz, landua. Negarrez-ek ixten du diskoa,tonu maiorrean konposatua, doinu argitsuekin,diskoa goian amaituaraziz.

Aurreko diskoarekin konparatuta, “askoz erepentsatuagoa eta landuagoa” dela aitortzen duOlaldek: “Aurrekoaren prozesua oso azkarraizan zen eta emaitzak ez zuen guztiz erakustenEratuk izan nahi zuena. Honetan xehetasun guztiaksartu ditugu, egin nahi genuen hori kontuanizanda. Geureagoa dela esan genezake, edobehintzat Eraturen soinua zein izango den zehaztenhasi garela esan genezake”.

Hitzek agerian uzten dute taldekideek ikustenduten munduarekiko desadostasuna eta ingurukojustizia ezei aurka egiteko grina. Abeslarieta letragileak bi liburutan oinarritu ditudiskoan jasotako lau abestiren letrak: “EduardoGaleanoren Patas arriba eta Joseba SarrionandiarenAkordatzen liburuak irakurtzen ari nintzeneta ideia asko hartu nituen haietatik. Osotestu gogorrak agertzen dira bietan, gaur egungoegoera argi eta garbi erakusten dutenak. Zenbaittestuk, duela hogei urte idatzita ere, gaurkotasunosoa dute, eta erakusten dute orduan bezalaedo okerrago dagoelamundua”. Olaldek berakidatzitako testuez gain, Miren Amurizaren etaGotzon Barandiaranen bina letrekin egindakokantuak ere badira diskoan.

ZUZENEKO UGARI Zuzenean entzuteko aukeraanitz dituzte zale nahiz ikusberek, BeasaingoGaztetxean izango dira gaur,Mutriku eta Araiakoetandatorren asteburuan, eta DonostiakoGrosekoGaztetxean, 27an. Pare bat urtez etengabejotzen aritzeko asmoa eta gogoa dute Eratukoek,Ispilu Iluna diskoa oholtzaz oholtza mugituz.