ZORTZI hizki eta bi bokal soilik dituenherri batean jaio zen Kasia Mirgos.Bydgoszcze-en hain zuzen ere, IparraldekoVenezia izendapena daramanherri batean (gogoratu behar daAmsterdam etaHamburgo ere horrela izendatzen dituztela).Polonian dauden euskaltzaleen artean,euskaltzale gogotsuenetakoa (eta irribarretsuenetakoa)ei da itzultzaile eta etnologoa. Berealdamenekoek ere irria lagun izan zuten Mirgoseuskara ikasten hasi zenean. “Garai zailaizan zen nire familia eta lagunentzat askotaneuskaraz bakarrik hitz egiten nuelako haiekin(nahiz eta haiek ez jakin). Nahiko astuna nintzenkontu honekin”, gogoratzen du euskara,gaztelania, alemana, ingelesa eta katalanezpixka bat hitz egiten duen poloniarrak. “Orainesperantoa ikasi nahi nuke”, aurreratzen du.Hizkuntza sexiena zein den galdetuta, erantzunpolitikoki zuzena: hizlariaren arabera... Oraindela hamaika urte joan zen lehenengo aldizEuskal Herrira, autostopez, lagun batekin.
“Nire familia oso beldurtuta zegoen eta jendeaskok esan zigun Euskal Herria oso lekuarriskutsua zela. Garai hartan Euskal HerriaETA-ren sinonimoa zen askorentzat”, adieraztendu. Harrezkeroztik, euskara aho gozagarriizan du: bihotzean eta buruan eraman izanduen hizkuntza. Polonian euskararen ezagutzarenikuspegia aldatzen saiatu izan da, alderikalde. “Espainiako ikuspuntutik ikusten duteEuskal Herria gehienetan. Gauza bera gertatzenda Euskal Herriari buruzko artikuluekinedo liburuekin. Hori aldatzen saiatzen naiz,zuri-beltzeko irudi hori eradaltzen; jakinik polonierazez dagoela ikas material asko euskaraikasteko”. Pixkanaka-pixkanaka, zabaltzen aridira Polonian Euskal Egunak. Hasieran Poznanenbakarrik ospatzen zuten, baina geroGnieznon ere gehitu zen eta datorren urteanGdansken antolatuko dute. “Oraindik lan askoegin behar da irudi txar hori aldatzeko, bainabaikorra naiz honekiko”, azaltzen du. Horretarako,bidaiatzea baino gauza hoberik ez dago.Orain dela hiru urte ikasle talde batekin EuskalHerrian egon zen. “Oso txango polita izan zenikasleentzat eta emaitza aberasgarria izan zen:artikuluak, unibertsitateko tesiak, argazki erakusketak,antzerkia..”, nabarmentzen du.
LAGUNTZAK Bere ustez, kultur ekintzak egiteaezinezkoa da laguntzarik gabe. Poloniako euskarairakurle Amaia Dones Mendiak egiten duenlana gogoan du. “Ekintza asko antolatzen ditueta beti dago laguntzeko prest. Gainera, laguntzahandia izan dugu beti Euskal Herritik etahori azpimarratu beharrekoa da”, dio. EtxepareInstitutuak, Euskal Herriko Unibertsitateak,Kimuak-Euskadiko Filmategiak, Eusko Jaurlaritzaketa Gasteizko Arte Eder Museoak lagunduizan dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren etaidazle, irakasle, musikari, argazkilari eta artistaaskoren laguntza ere izan dute. “Ideia askoeuskaldunen eta Euskal Herriko erakunde askorenadiskidetasun eta sostengurik gabe ideiakbesterik ez lirateke. Haiek dira benetako euskararenenbaxadoreak”, azpimarratzen du.
Euskararen munduan ondo eroso sentitzen da.Eta hitanoa maite du bereziki: “Gehien interesatzen,gustatzen eta erakartzen nauena hitanoada”. Euskal Herriko hiritar askok euskaraez dakitela gogoratuta, uste du bakoitzak berearrazoiak dituela. “Nire ustez euskara ikasteaeuskal kultura ulertzeko aukera ona da eta bertakojendea errespetatzeko modua”, ondorioztatzendu. Abenduren batean Euskal Herrianegotea gustatuko litzaioke, ez baita DurangokoEuskal Liburu eta Disko Azokan sekula egon.“Zerbait guztiz ezezaguna erosiko nuke niretzat,autore edo talde berriren bat ezagutzeko”,dio. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiabihar egingo dela ere gogoan du. “Bertsolaritzaoso hurbileko zerbait izan da niretzat.Euskal Herrira lehenengo aldiz joan nintzenean,bertsolaritza hobeto ezagutu nahi nuen.
Jende askok lagundu zidan, Xabier Amurizakbereziki”, dio. Egun opera bat eta film baten zatibat itzultzen ari da. Berebat, lagun batzurekinumeentzako ipuinak itzuli ditu. “Horrelako gauzakegitea plazer eta ohore handia da niretzat”,eskertzen du. Orain badaki egia dela esaldi hau:“Etnologiak zure bizitza konplikatuko du”. Bainaatsegin duen zailtasuna omen da. Gustukolekuan, aldaparik ez.