BERE zazpigarren poesia liburuarekinheldu da Koldo Izagirre (Pasaia, 1953)euskal literaturaren larre zabalera:Parisen bizi naiz (Susa). IzenburuakFrantziako hiriburua aipatzen badu ere, hainbateta hainbat geraleku ditu liburuak: Donostia,Berlin, Bilbo? Eta hiri horiek bisitatzekoorduan ere, lagunak beste hainbeste eduki dituIzagirrek: Gabriel Aresti, Jose Luis AlvarezEnparantza Txillardegi, Mikel Laboa? “Sortzailebatek hainbat lagun ditu bere lanetan,mamuak izan litezke, ereduak, ohartu gabekoinfluentziak, kenezineko arrangurak? Nik lanhonetan esplizitatu egin ditut horietako batzuk,eta horien laguntza izan dut, dudarik gabe, poemoksortzeko. Hiririk hiri eta gairik gai eginikobidaia da liburua, nolabait, eta ibilbidehorretan pertsonaiak azaltzen dira”.

Liburuaren lehen poema, Parisen bizi naiz, geografiaezinezko baten aurkezpena dela dio KoldoIzagirrek, eta bigarrena, Dramatis personae,“gure poesia honaino ekarri duten hainbat poetarenakordua da tituluak dioen bezala, pertsonaiarenpapera har lezaketen batzuen zerrenda.Nolabait esatearren, inguru bat eta kondaira batproposatu dut hasieratik, bidaia egiteko. Operarenlibretoa balitz bezala”.

Liburuko poesia batzuetan estilo askea aurkituahal izango du irakurleak, beste batzuetanneurri zehatzetara lotutako poemak. Horietakozenbaitzuk, gainera, 8/8/10/8 neurrian, koplazaharren teknikan. Baten bat osorik errimezosaturik ere badago. Baina, Izagirrek aitortutakoarenarabera, ez dago hauturik: “Gai batibiltzen dut buruan; gai horrek, apurka, hitzbatzuk hartzen ditu lagun nire gogoan, etaondoren gaiaren garapena dator. Garapenhorretan denetarik gerta liteke: poema narratibobat hasi eta azkenean kantua hobestea, kantuanhasi eta errazkerian jaustea, dena berrirohastea edo gaia baztertzea? Gerta liteke biaknahastea ere poema berean, hitz laua eta hitzneurtua, errimekin. Ez dut aurrez erabakitzenzer motatako poema egingo dudan. Baina gero,idatzitako poemen hautaketan, oreka bat bilatudut, bai gaien banaketan, bai bertso libreaeta bertso lotua txandaketan. Ildo desberdinekosatzen dute liburua, baina ez atalka. Ildo guztiekdute harreman estu samarra”.

Era berean, errepikapenak ere antzeman daitezketestuan zein testuetan. Idazlearen hitzetan,poema batean aipatzen den irudi bat agerida handik hogei orrialdera beste batean. Horrelakoerrepikapenen bitartez oihartzun efektubat bilatu duela dio, memoriari ildo batetik besterapasatzeko lagungarri zaiolakoan. “Oso bildumaantolatua da Parisen bizi naiz, ikusibatean bestela dirudien arren. Baina poemakindependenteak dira guztiz, bere gain bizi dira”.

POESIEN ARTEKO UHARTEAK Olerkiekin baterahedabide idatzietan Koldo Izagirrek argitaratuizan dituen zenbait artikulu ere badakartza Parisenbizi naiz lanak: “Ausardia apurtxo bat edukidut sei testu narratibo sartzeko poemen artean,horixe baino ez. Liburu mordoxka egin dira gureliteraturan poema solte batzuk tartekatuz testunarratiboetan, baina egia da ez dela alderantziz,oker ez banago, askorik egin”. Baina ez dira liburuanjokoz kanpo geratu diren lanak; urtetxobatzuk dituzten artikuluetako gai haiek egunere indarrean dirautela azaldu du idazlegipuzkoarrak, eta harira datozela liburuan ageridiren gaiekin: “Krisiak proiektu zoroen abiaduramoteltzea ekarri duelako, agian”.

“Landare arrunta da oso baina / ez da lerratzenez da lerrotzen baditu bere zerak”, dio Habiapoemak: “Zaila da askatasuna lortzea. Zailtasunhorrek egiten du hain ederra askatasunarenaldeko borroka, maila kolektiboan zein pertsonalean.Zer esanik ez berbaren profesionalakgarenon kasuan. Horregatik dauzkat maisuetanAresti eta Txillardegi, bien traiektoria osoa izanzelako egiaren aldeko ahalegin bat, beren kontzientziakagintzen zien huraxe egin izan zutelakoberen alderdien eta beren bidelagunen agindueieta aholkuei jaramon egin barik, erosotasuneankonformatu barik. Idazle edo intelektuallibrearen eredu zaizkit biak, beren erratuekineta beren desmasiekin. Aldian aldiko korronteekastindu zituzten, baina irmo iraun zutenbesteek erabakitako udaberrian edo udazkeneanlerratu-lerrotu gabe”.

HARRESI ARTEKO HIRIAK Liburua irakurri ahala,hiria kez inguraturik irudika lezake irakurleak;eta Koldo Izagirreren arabera, kea izanliteke gure leihoetara datorren estalki hori, ezkutuan egin behar izateko? Guztion iragangatazkatsua beharbada, egungo kontradikziogordinak, ageriko espekulazioa? Ez dakit hiriainfernua den, infernua seguru aski jende interesgarrizbetea egongo da eta horretan balukehiriaren antzik, hiria pertsonen eta pertsonaientopalekua baita, ezustekoen plaza. Hiria, definizioz,elkar bizitzarako antolatu den lekua da,baina gezurra bihurtu da gure hiriburuenkasuan, baztertzaileak dira. Sekulako harresiakeraiki dituzte, auzoa hiri izan ez dadin. Harresimoderno hauek autobideak eta trenbideakdira batzuetan, bestetan hotel itxurako ospitalepribatuak, kultura pasiboaren jauregiak?Aldirietako zeruan nahi gaituzte, antza, barneanbizi ez garenok”.Donostia olerkian ere bada hiriari buruzkogogoetarik. “Hiriak hiri izaten dira / nortasunbat adostean” dio bertso lerro bitan: “Hiriarenkudeatzaileek nortasun bat adostu izan baluteBilbok ez zuen Guggenheim behar izango, nireustez. Politikoek zer edo zer behar zuten modernitatebat eraikitzeko, hiriaren historia ederraribegietara begiratzeko kuraiarik izan ezzutelako. Bost axola zitzaien zein modernitate.Kosmopolitismoari egin zioten dei, eta FrankGehryk leku guztietan egiten duen gauza beraegin zuen, tokian tokiko aldaerekin. Horrela,Bilbo arte eta turismo kanonikoaren zirkuituansartu zen, James Bond etorri zen in personfilm bat errodatzera, ez Bilbora, Guggenheimenpostalera baizik? Orain Bilbo Guggenheimenmorroia da, bisitarien zerbitzari,Donostia bere hondartzaren esklabo den bezala.Aukera ekonomiko bat da, dudarik gabe, etaaukera politiko bat: Guggenheimek dakarKukutza suntsitzea”.

Hautakritika baterako zirriborroa izan daiteke,egitura aldetik, gainontzeko poemetatik gehienaldentzen denetako bat, eta, era berean, lerroriklerro irakurleari gogoetatzea eragingo dio.Norbera izan litekeenaren inguruan diharduolerkiak. “Poema luze horretakoak eta bestehorrenbeste ninteke sartzen ahal dira naizbatean. Autokritika bat eskatzen diote poetari,eta zirriborro bat egiten du; hori da poemarenplanteamendua. Bere ez-ortodoxia askorenzerrenda probisionala egiten du, autokritikaabsurdura eramanez hainbeste krimen aitortuta.Hautakritika egiten du, tranpa bat: aitortzenduen guztia hain sinesgaitza denez, ez da posibleizango aitortutako ezer kondenatzea, gainerakoguztia absolbitu barik. Inon den ideologiaaurrerazaleenak ere, bihotzik gabe, ez du askorikbalio. Poesiak bezala, egia esan”.

Hala ere, dena ez da kritika. Liburu bat kritikoaizan arren, horrek ez lukeela kritikarenzama nabarmendu behar, dio Izagirrek. “Edertasunanabarmendu behar luke oroz gain poemaliburu batek. Kritika hutsa, justua eta premiazkoabalitz ere, ez da nahikoa poesia sortzeko.

Poesiaren indarra, genero ordezkaezinaegiten duena, formaren berezia da, edertasunerairisteko hartzen duen bidea”. Eta edertasunhori itxaropen dosiekin kontsumitzekoaukera eskaini digu Parisen bizi naiz obrarekinIzagirrek: “Bestela, zertarako idatzi? Apokalipsiadatorrela abisatzeko? Aspaldi abisatuziguten horretaz. Poeta, gaur egun, ez da profeta.Titulu apalagoak hartzen ditu. Hiri idealaezin asmaturik dabilen auzotarra izan liteke.Edo kopetan zimurrak dauzkan pertsona arrunta.Baina poeta beti lotu izan da ametsarekin,ameslaria esaten zaio. Utopia aurrerantz dago,ez atzerantz. Amets eta bide!”.