TIMO Riiho euskararen enbaxadore da,dagoen lekuan dagoela. Euskara etahizkuntzen enbaxadore, orotara zortzihizkuntza hitz egiten baititu hizkuntzalarifinlandiarrak. Enbaxadore zentzu zabalenean:ikerketari eta irakaskuntzari dagokionez,sustapen lanetan eta aholkularitza kontuetan.
Finlandian jende dezentek daki euskaltzalea dela,eta aholku eske gerturatzen dira. Helsinkiko Unibertsitatean,oinarriz oinarri nazioartekoa (MundukoKulturen saila du, adibidez), euskarak erebere txokoa du. Eskolak ematen ditu bertan EtxepareInstitutuarekin elkarlanean eta hitzaldiakematen dizkie Euskal Herritik hara joaten direnirakasle eta eragileei. Urtero hamar ikasle berrikerabakitzen dute unibertsitatean euskara ikastea(Haminan, ekialdean).Hizkuntza eta hezkuntza bat doazen herrialdebatean, zubiak eraikitzen jardun du. Gai jakinhorretaz Finlandia bera ere eredugarria da, irakasleaizatea zorroztasunaren eredu baita. Estatuskontuak. “Orain 60.000 erizain behar badituguere”, ohartarazten du.
Datorren urtean egingo du bisita Euskal Herrira,20 laguneko talde batekin, “kultur turismoa”,egitera. Gure lurrak bisitatzean, ohikoa du txapelajantzi eta izarretara begiratzea. Izan ere,ameslari jakitun baten itxura du. Ohituago dagooraindik finlandiera (suomiera) eta euskararenarteko loturaren inguruan bere burua nabarmentzea.“Ia astero galdetzen didate ikasleeksuomiera eta euskararen harreman genealogikoariburuz”, gaineratzen du. Baina bera nahikoaeszeptikoa da. Morvanen doktorego tesia da(Les origines linguistiques du basque, 1996), bereustez, egin den azken ikerketa serioa, “bainahemen ez zen ikertzaileen artean onartu”. Bereondorioari jarraiki, finlandiera fino-ugrikoa daeta hizkuntza fino-ugrikoak uralo-altaikoak direlanahikoa kriptikoa dela irizten dio. “Edozelangokontaktua duela mila eta milaka urte” jazozen eta “ia ezinezkoa da harreman genealogikoa,ahaidetasuna, frogatzea”.
Katedraduna da Hizkuntzalaritza Iberoerromanikoan,eta euskararen balioa azpimarragarriadela dio. “Hizkuntza berezi hau eta euskal kulturamiresgarriak dira, eta mundu guztian nolabaitezagunak. Merezi du euskara ere hizkuntzamoduan ezagutzea, hizkuntzalarien arteanbereziki”. Eta halaxe egin izan du, baita MadrilenFinlandiaren Etxea zuzentzen zuenean ere.
Euskara ere bertan hasi zen ikasten, 1973an.“Ene lehen irakasleak Maite Echenique eta IñakiEizmendi ziren. Pixka bat beranduago, Hileraskaleko Euskal Etxean gipuzkera ikasi nuen.Gero, 1980an, Arantzazun hiru hilabeteko eskolaintentsiboak egin nituen. 1970an hasi zen guztia,Bilborako bidean, trenean nindoala, GotxiLago lagunak Coca Cola Companyk argitaratuzuen bizkaieraren inguruko liburua eman zidanean”,aitortu du.
‘ORGASMO MENTALA’ Momentu honetan, ErdiAroko gaztelaniari buruzko lanak aztertzeaneuskara present dagoela argitzen du. Finlandieratikere ez dago oso urrun: “Guk ere deklinabideabadaukagu, baina aditzaren nor-norinork sistema ongi menperatzeko beharrezkoa daurte askotan zehar lan egitea. Gero, sistema nolabaitmenperatzen hasten zarenean, ia ia orgasmomentala ezagutzen duzu”, dio ironikoki.Herri txikiek beti gainontzeko herri txikienlaguntza eta eredua behar dutela uste du. Euskarabatua sortzen ari zenean, Finlandiako adibidea(dialektoen arteko konpromisoak) izan zenonartuetako bat. Ordutik hona, gauzak askoaldatu badira ere, “gaur egun euskararen aldehartzen ari diren ahaleginak eredugarriak diraguretzat ere, mundu anglosaxoniarrari indarrakentze aldera”.