FIGURAZIOAREN eta abstrakzioarenartean mugituz, trazu eskematiko,xehetasun eta orban kromatiko zabalenkonbinaketa, konposizio bakun etakonplexuekin, beti zuri-beltzean eta boligrafotintekin gauzatzen du Abigail Lazkoz (Bilbo,1972) artistak bere lana. 2002tik New Yorken bizida eta azken urteotan erakusketa indibidual etakolektibo ugaritan parte hartu du, besteak besteNew Yorkeko The Drawing Center eta PS1-MoMAn, Leongo MUSACen, Bilboko GuggenheimMuseoan eta Rekalde Aretoan edo GasteizkoArtiumen, euskal arte garaikideko panoramakoproposamen fresko eta erakargarrienetakoagaratzeraino.
Lazkozen lanak paperean jaiotzen dira etahorietako askok, marrazkiaren posibilitate infinituakesploratuz, murruetara egiten dute jausi,denbora eta espazioa bereganatuz. Marrazkienbidez obsesio eta gogoeta pertsonalak moldatzenditu, lan zinez formala bada ere, edukiaksekulako garrantzia baitu. Sinbologiaz betetakomarrazkiek, beti ere umore ku-tsu batekin,jokaera kolektiboei, gizakion itxaropen eta beldurrei,komunikazio zailtasunei eta erlazioparadoxikoei, edota bizitzaren zikloei buruzhitz egiten dute, besteak beste, espiritu kritikokoobra polisemikoaren bidez.
Lekuan lekura egokitzen da usu AbigailLazkoz, maisuki ?horren lekuko bikaina izanzen Rekalde Aretoan ospatu Aparteko makinak(2009) erakusketa indibidual monumentala,bisitaria giro berezian barneratzea lortzen zuena?,eta kasu honetan ere horixe bilatu du. Bigarrenaldiz erakusten du modu indibidualeanMarzana Espazioan, eta oraingoan ?normaleanNew Yorken bizi arren? uda honetan Bilbongauzatutako lanak agertzen ditu.
Galeriako areto txikian obra gutxi erakustendira Eskultura Publikoa erakusketan. Denekartistaren ohiko lengoaia pertsonala darraite,tamaina ezberdinekoak badira ere, denak papergainean, markuekin edo marku gabe ?paretetantxintxetekin josiak?. Kasu batzuetan collageadarabil, paper ezberdinen superposizioarenbitartez, bolumena lortu nahian, eta beltz etazuria nagusi bada ere ?paperaren zurigune handietanzabaltzen dira orban eta marra beltzak?,kolore ttanttaren bat ere sartzen ausartu da koadrorenbatean. Distantziatik konposizio estetikoak,lirain eta erakargarriak, nahiko puruak,agertzen zaizkigu; hurbiletik, ostera, detailezbeteak ?paper doblatuak, zikindurak, mantxak,errotulagailuen inzisioak?, eskulana erakutsiz.
GOGOETA EGITEKO PASEATZEA Pieza indibidualakagertu arren, osotasunean instalazio gisaulertu beharra dago erakusketa. Aretoa koadrohandi batek egituratzen du; 240 x 150 zentrimetrokolana egurrezko koloma batean eta lurreanherdoildutako lata baten gainean apoiatzen da.Berau inguratzean, lurrean paretaren kontrabeste koadro txikiago batzuk aurkituko ditu bisitariak.Paseatzearekin eta eskultura parkeekinerlazionatzen du egileak proposatutako muntatzea,follie lorategi bat bailitzan, ibiltariakgogoetara gonbita egiten duten hainbat objektuaurkitzen baititu. Izan ere, marrazkiak dena barne-har dezake, eskultura bokazioa duenmarrazki modu baten aurrean baikaude.
Artistaren ibilbide artistikoan ohikoak direngaiak errepikatu egiten dira erakusketa honetan,besteak beste, gizakia, natura eta artefaktua.Proposatutako ibilbidea neurri batean artistak2007an Bilboko Guggenheim Museoko ChacunASonGout erakusketako 130,000 Years of LastTendenciespintura muralean ?bertan hilerri batekogorpu, lapida eta zuhaitzak ikus genitzakeen,lehen ehorzketak egin zituen Homo sapiensarierreferentzia eginez? tratatu zituen kontzeptuenjarraipena osatzen du. Hala, Lazkozek gizakiarenpentsamenduaren eta artearen historianetengabe errepikatu diren kontingentzia etabetierekotasuna bezalako auziak tratatzen ditu,monumentuek eta aurriek memorian jokatzenduten papera aztertu guran. Inguru naturaleangizakiak gauzatutako interbentzio konstruktiboak,paisaia eraldatzen duten artefaktu etamakina ezberdinak ?erdi-apurtuak, zoroak, abstraktuak,antropomorfikoak? ditugu marrazkionprotagonistak, zinez erakargarriak.
Arte munduan marrazkigintzak pinturagintzarenanaia txikia dirudienean, Abigail Lazkozekbere ibilbidea diziplina eta teknika honekinburutu, eta batak besteari inbidiarik zertanizan behar ez diola erakutsi du. Azken urteotangaratutako unibertso fantastiko eta misteriotsuak,estetika sotil batekin lengoaia teatralagaratzeraino, itxura oso estetikoa agertzen du,baina lehen unean gaia bigarren mailan geratzendela uste izanda ere, begirada lasaiagoakinplikazio kontzeptual sakonak ageriratzenditu, euskal arte garaikidearen ahots interesgarrienetakobati bide emanez.