HITZAK ez du lekurik Alabatxo antzezlanean.Sentimenduak, pentsamenduaketa horiek azaleratzekoerabiltzen diren keinuak, berriz,bai. Eta, noski, istorio bat dago tartean. Egunerokotasuneanedonork bizi dezakeen egoera“normal” bat bezala definitu du obra Marie deJongh taldeak, baina xarma ere ez dela faltakoaitortzen du. Keinu bidezko antzerki hau ikusgaiegon bada ere, orain, erronka gisa, EuskalHerritik at eramango dute.

Oro har, bikote baten lehenengo haurdunaldianbizitako prozesua aurkituko du publikoak. Bikoteazgain, emakumearen aita sartuko da haienbizitzan eta haiekin igaroko du haurdunaldiarenprozesu guztia eta horrek dakarren gorabehera:“Aita, badirudi, traba bat dela eurenzorionerako baina bizitzan gorabehera asko izatendira eta egoera errotik aldatuko da”, azaltzendu AnaMeabek, antzerki taldeko aktoreak.

Obrak zenbait berezitasun eskaintzen ditu.Aktorearen esanetan, istorio originala aurkeztendute. Egin dituzten gainontzeko obrak bezalaxe,Jokin Oregik sortutako lana da eta hitzikgabe kontatzen da istorioa. Gauzarik esanguratsuena,halere, antzezlanean hiru belaunaldiakbatera ikusteko aukera dela dio: “Haurrek,nagusiek eta nagusienek batera ikusteko antzezlanada, hau da, familia osoa etorri ahal da”.Funtsean, “edadetuak” ez direla iraganeankateatuta gelditu eta orainaldian bizi direla erakusteadute helburu. “Erakutsi nahi dugu haiekkontutan hartzen duen gizarte bat aberatsagoaizango dela”, argitzen du.

Antzezlana atzerrira eramateko arrazoi ugaridaudela dio Meabek. Holandara eta EstatuBatuetara ?New Yorkera eta Washingtonera?joateko gonbidapena jaso zuten eta, jakina, ezinzioten ezetzik esan horrelako aukera bati. Batezere, hango taldeekin edo programatzaileekinegoteko aukera eskaintzen dielako: “Gu bezalaantzerkigintzan ari diren pertsonak ezagutu,harreman berriak bideratu eta gure lanarenberri eman”. Asmoa, finean, haien lana ahaliketa jende gehiagorengana helaraztea da.

Modu berean, Alabatxo atzerrira eramateak ezdu arazorik ekarriko aktorearen esanetan: “Egiada dialogorik gabeko lan batekin ezin dela nahibeste gauza adierazi. Pentsamenduak, barnegogoetak, ez dira erraz adierazten ?jarraitzendu?; halere, adierazi daitekeen guztia asko da,unibertso bat bezain zabala”. Dena den, antzezlanmota honek dituen mugak non dauden jakitea garrantzitsua dela azpimarratzen du:“Dialogorik ez dago, ez, baina bai testua, pertsonaiekasmoak dituzte, helburuak, nahiak, arazoak,ilusioak, mugak, trabak, penak, zorionak,beldurrak, pozak eta abarrak?”.

Jakina denez, antzezlan eredu honek ez ditu hitzakonartzen, hortaz, eta islatu nahi dutenaulertze aldera, beharrezkoa da bestelako elementuakbarruratzea. Hala nola, gorputz keinuak,musika, argiak, jantziak, eszenografiabera eta eszenen koherentzia. Edozein modutanere, aktorearen esanetan, hitzik gabeko antzezlanaizateak ez dio kentzen “inolako xarmarik”.“Era honetako lanek badute berezkomagia bat, antzerkian eta zuzenean lortzen denzerbait berezia, xarma estetikoa, ikuslearibarru-barrura iristen zaiona”, dio Meabek.Alabatxo ez dute moldatuko atzerriko jendaurrearentzat:“Egia da zenbat eta emanaldi gehiagoegin, ñabardura edo keinu txiki berriakdeskubritzen dituzula, baina funtsean berdinberdinaizango da”. Aktorearen esanetan, obraestreinatu eta berehala, FETEN Nazioarteko Umeen Antzerki jaialdian antzeztu zuten eta sarinagusia jaso zuten; Ikuskizun Onenari saria, alegia.Hortaz, ez dute moldatuko, zuzendariak kontrakoaagintzen ez duen bitartean.

PUBLIKOAK DU HITZA Ikus-entzuleen erantzunaridagokionez, atzerrian desberdina izan daitekeelaonartzen du aktoreak: “Istorio nahikounibertsala dela jakinda, erantzunak berdintsuakdira, beraz, publikoak ez du sorpresa handiegirikhartuko”. Halaber, antzezlanak atzerrianizango duen harreraren inguruan arituda: “Ez dugu uste barregarriak diren pasarteetannegar egingo dutenik eta dramatikoagoetan,barre”. Haien ilusioa zera entzutea litzateke:“Ulertu dugu esan nahi duzuena, askogustatu zaigu nola esan diguzuen eta ados gaude”.

Eta hausnarketa egiten du aktoreak:“Erronka ederra da. Agian askotxo eskatzen arigara, ea lortzen dugun”. Gainera, antzezlanaatzerrira eramatearekin batera, haien lana bestekultura batzuetakoekin konpartitzeko aukera“bikaina” izango dute: “Antzerkiaren xedeahorixe baita, konpartitzea. Esperientzia hunkigarriaizan daitekeela uste dugu”.