BILBOKO Alondegian berriki ospatutakoNontzefilmak Film Laburren Lehiaketan,Aitor Oñederra (Deba, 1983) irudigileakjaso du Euskal Herriko AnimazioSaria. Ez da, ordea, bere lanen bat sarituduten lehenbiziko aldia. Gaztea izanagatik, badiraurte batzuk Oñederra animazioaren munduanmurgildu zela. Besteak beste, hainbatmusika talderen bideoklip eta proiekzio bisualakere sortu izan ditu.

Euskal Herriko Animazio Saria irabazi berriduzu, Gariren azken diskoko ‘Dena eta ezer ezdago’ bideoklipari esker. Zer esanahi daukazuretzat sari honek?

Ba ezusteko sari bat izan da. Gaur egun, bideoklipekoso bizitza laburra izaten dute; lana Youtube-ra igo, sare sozialetan publizitate apur bategin eta egun batzuetan ahaztuta dago bideoa.Informazioa oso azkar doa interneten; ez dugubideo bati begira hiru minutu baino gehiagoiraungo, eta are gutxiago bideo bera bi aldiz ikusi.Bideoklip batek lan handia du, eta zer esanikez animazio lan batek; hortaz, bizitza luzatzekoasmoarekin bidali nuen Nontzefilmak 2013lehiaketara. Espero ez bezala irabazi dut sariaeta, nola ez, oso pozik hartu dut!

Hitz gutxitan, zer nolakoa da bideoklip saritua?

Rockeroa, psikodelikoa, koloretsua, alaia, dinamikoa,fantasiosoa?

Nolatan murgildu zinen animazioaren munduan?

Umetatik marraztu izan dut, zirriborroak, ilustrazioak,komikiak. Beti pentsatu izan nuen niremarrazki haiei bizia eman nahi niela, papereanageri ziren marrazkiak mugimenduan jarrinahi nituela. Unibertsitatera heldu eta, bertan,Bego Vicario zinegile eta animazio irakasleaezagutu nuen. Bera ezagutzeak asko lagundudit, egiten dudan lanamaitatzen irakatsi zidan,hau baloratzen eta ofizio honekin aurrera egiten.Berarekin egin nituen nire lehen urratsak,nire lehendabiziko bi lanak.

Esparru horretan egindako lanetatik zein duzukuttunena?

Lehendabiziko biak oso kuttunak ditut, bainabatez ere lehena, Split77-ren Osaka abestiarenklipa; animazio tradizionala erabili nuen etaarkatzezko margoekin margotua dago. Berezianiretzat, bizirik jartzen nuen lehen pertsonaiabaitzen Haritz, Split77-ko abeslaria. Oroitzapenoso onak ditut.

Film labur propioak ere badituzu, eta haiekinere sariren bat jaso zenuen, ezta? (Horietakobat Nontzefilmak sarietan, gainera!)

Bai, nire bigarren animazio lanarekin (Jostuna),hainbat sari irabazi nituen; adibidez, BartzelonakoPer La Pau animazio jaialdian lehensaria jaso zuen lanak. Amaigabea laburrak,berriz, Nontzefilmak 2009an Euskal HerrikoAnimazio Saria eraman zuen. Horixe zen bestearrazoi bat aurtengo saria espero ez izateko,kar-kar!

Ez da Garirentzat edo Garirekin egiten duzun lehenbiziko lana. Nola hasi zinen kantariarekinelkarlanean?

Bost urte dira Gari ezagutzen dudala. Garai hartanMadrilen nengoen Ikus-entzunezko efektubereziak eta postprodukzio masterra burutzen,ikasketen amaierarako lan bat aurkeztu beharrazegoen eta bideoklip bat egitea otu zitzaidan.

Gariren oso zalea naiz eta bere errepresentantearekinjarri nintzen kontaktuan, nireproposamena luzatuz. Ez nuen espero, bainaberehala jaso nuen erantzuna eta handik gutxiraGari bera Madrilgo Gran Vian agertu zitzaidanbere motor berriaren gainean. Orduan hasizen musikarekin dudan abentura, berak bultzatuninduen bideo proiekzioak egitera.

Garirekin ez ezik, beste hainbat euskal musikatalde ezagunekin ere lan egin izan duzuurteotan...

Bai, Kauta, Lain, Ken Zazpi eta gehienbat DoctorDeseorekin, azken horrekin kontzertu birenbideo proiekzioak egin baititut.

Zer animazio teknika duzu zuk gustukoen?Animazio tradizionala, fotogramaz fotogramaeskuz marrazten dena. Emozioak sentiaraztendituena dela iruditzen zait, marrazkiarenmarran eskuaren dardara nabaritzen denean?

Plastilina ere gustuko dut, nik lantzen ez dudanarren. 3D animazioa, berriz, hotzegia iruditzenzait, nahiz eta askotan erabili izan dudan zenbaitpaisaia edo fondo egiteko.

Zer deritzozu animazioak Euskal Herrian biziduen egoerari?

Orokorrean zinearen egoera oso txarra dagurean; kultura ez da ordaintzen. Helduen animazioaridagokionez, eskasa da egoera. 3D-koanimazioa besterik ez dute bultzatzen bertakoekoiztetxeek, umeei zuzendua. Eta uste dutbadela garaia beste era bateko animazioari tokiaegiteko, baita animazio esperimentalari ere.Hala ere, esan beharra dago hemen baditugulaanimazioaren alde apustua egin zuten ekoiztetxeaketa baita animaziogile onak ere.

Zertan diharduzu orain lanean?

Orain, besteak beste, musikal baterako proiekzioirudiak prestatzen nabil, animazio irudiak. Eta,bestetik, Gariren Ez Da Amaiera kontzertu biranirudiak proiektatzen ere banabil uneotan. Gonbidatutazaudete Gariren ikuskizun berrira!