EGUNGO telebista garaikidearen ezaugarrinagusienetakoa hibridazioa da,telebista generoen gaindosiak eragindakoziurgabetasuna. Genero tradizionalak(entretenimendua, informazioa etafikzioa) nahastu egiten dira eta zaila da saiobaten ezaugarri zehatzak aipatzea. Generoezbaino, aproposagoa da formatuez hitz egitea.Horietan izarrak realityak dira: elkarbizitzarenaitzakian, pertsonak pertsonaje bihurtzenbaitira. Harrezkeroztik, telebistaren aurreangaratu beharreko konpetentzia berriak sortuziren: estrategiak, nortasun bat garatu beharizatea. Halaber, telebistaren eta teknologiaberrien garaian nortasun soziala eratu dutengazteen artean, beharrezkoa dute norbera etanaizen beste hori agertzea. Gazteak modu naturaledo espontaneoan agertzen omen dirakamera aurrean; erakargarri. Kastingak dirahorren erakusleiho. ETB1-eko Txapela munduansaioan osagai horiek ere erabakiorrakizan dira, egungo telebista industrian egitenden moduan, lehiakidearen konpetentziamediatikoak probesteko.
Txapela munduan saioak bi osagai batzen dituespreski: bidaien bitartez kultur aniztasuna etajakin-mina. Elkarbizitza kulturartekotasunetiksortutako esperientzia partekatuaren bidez gauzatzenda. Lau gazte agertu ziren lehen emanaldian,bi neska eta beste bi mutil, bidaiazaleaknoski, eta hizkuntz konpetentziak dituztenak.Euskal Herriko gazteria baten ordezkaritza.Bidaiak mugimendu emozional eta geografikoakdira eta ikusitakoaren arabera, bidaiakezagutza didaktiko moduan agertzen ditu.
Elkarbizitza saioek kate publikoetan ez dutelekurik izaten, reality hitzarekin lotu izan direlakoleku itxi batean (Big brother, kasu) eta espazioirekietako muturreko esperientzia horiek.Txapela munduan Lokaleroak saiotik sortu zen,lonja itxi batetik kanpora begiratuz. “Lokaleroaksaioan bi atal berezi egin genituen: Salouraeta Madrilera Athleticeko finalera. Biak gaztetalde batekin. Eta hortik sortu zen ideia”,adierazi dio Ortzadarri Zigor Aiarza Pausa digitalekoiztetxeko buruak. “Bidaiatzeko aukeradesberdinak erakustea da Txapela buruansaioaren helburua. Kasu honetan InterRail eranizan denez, gazteekiko hurbiltasun handia du”,erantsi du. Hurrengo edizio batzuk bidaiatzekobeste era bat erakutsiko dutela dio, “agian besteadin bateko jendearentzat interesgarriagoa”izan daitezkeenak. InterRail kontzeptua beraere gazteekin lotzen bada ere, bidaia mota batbesterik ez du adierazten: trenaz Europa zeharkatzenduen bidaia. Baina trenen erosotasunaaldatu den bezala, publiko askotarikoa dazerbitzu horren balizko bezeroa.
Hasierako atalean, Hendaiatik Amsterdameraegin zuten bidaia luzean, negu itxura zuenegun neketsu haietan, erabaki azkarren kontzientziasumatu zuten eta baita Euskal Herritikatzerrira joan diren gazteen erabaki personaleta kurrikularrak ere. Telebista garaikideaneta bereziki bidaia saioetan irudi etaakzio zatikatu eta azkarrek izan ohi dute nagusitasuna,mugimendu eta bizitasun simulakroaberreste aldera.
MIKROMUNDUAK ETB-ren dokudrametan ?errealitateaeta fikzioaren mugak argi erakusten ezduten formatuak? taldea izan ohi da gako nagusia:talde bat mikromundu baten erakusgarri,gizabanakoaren gainetik. Taldea norbanakoarengainetik. Gainera, sinboloak edo ikono adierazkorrenerreferentzialtasunaz baliatzen da:txapela, hain zuzen. Txapela atzerrian bizi direneuskaldunei ematen zaie etxekotasunarenadierazgarri. El conquistador saioan, hasierakoaldietan, behinik behin, ikurrinak baloresinboliko bat hartzen zuen moduan