IDAZTEA da Mariasun Landaren bizitzarenbizkarrezurra. Hogeita hamar urtedaramatza modu bakarzalean idazten.Literatur zalea da oso, baina irakaskuntzaere izugarri gustatzen zaio. Idaztea da beretalentua. Hori da bere barneko dohaina, bainairakasle ofizioak ematen dion komunikatzekoeta transmititzeko aukerak ere liluratu egitendu. Bere idazle ibilbidean, haur eta gazte literaturansortu dituen lan guztiengatik da ezaguna.Oraingoan, aldiz, helduentzako fikziozkolana egin du, Inurrien Hiztegia.

TESTU PILULAK Haur eta gazte literaturan idatzidituen lan guztiak bezalaxe, laburtasunakbereizten du azkenekoa ere, joera eta dinamikabera errepikatzen baititu. Laburtasuna, trinkotasunaeta arintasuna gustatzen zaizkio etagenero bezala mikroipuinak egiten eskua landutadu. “Ipuin edo kontakizun labur hauekulertzeko edo barre egiteko gaitasun literariohelduagoa behar da, baina estilistikoki orainarte egin ditudan guztien modukoa da”. Bereustez, lan autobiografikoa idatzi zuenean hautsizuen bere ohiko idazteko estiloa, testu laburretatikurruti zegoelako La fiesta en la habitaciónde al lado lan hura. Oraingoan, gazteeneta helduen arteko mugan pentsatu du, bienarteko alde hori ez dagoelako garbi bereizita.Zentzu horretan, beste errealitate batenaurrean jartzen gaitu. “Lan honek grazia egitekoheldua izan behar duzu, baina gaitasunliterarioa duen hamalau urteko batek ere ulerdezake”, gogorarazi du.

Hainbat inurritegitan kokatuta, inurriak protagonistadituzten istorio laburrak jasotzen dituhiztegiak. Inurriak aktore gisa hartu ditu liluraeragiten diotelako, “kolektibo handia izanda ezdelako multzoan indibidualtasunik ikusten etainurri bat taldetik kanpo ez delako ezer”. Ipuinakindependenteak dira, baina animalia berakdirenez gero, nahiko lotuta daude. Hala ere, ezda ohiko hiztegia. Mariasun Landak berak diohiztegi ez den hiztegia dela. “Ipuin laburrak dira,ñimiñoak, miniaturazkoak, mikrokontakizunakedo minitestuak”, gehitzen du. Batzuek kontakizunnanotzat ere jo ditzaketela dio liburuan,enbrioi-testutzat edo ipuin-laburpentzat. Ezaugarrimikro horren azpian bada, ordea, oinarrimakro bat. Eta hiztegi ez den hiztegi hau icebergarenparekoa dela uste du, “agerian dagoenzatia bakarrik antzeman arren, benetan ezkutuandagoena harrapatu eta ulertu behar duelakoirakurleak”. Beraz, estiloaren legeak, alegia,laburtasunak eta hizkuntzaren ekonomiak, ohikotestuetan baino esfortzu handiagoa eskatzendu testua kaptatu ahal izateko.

IRUDI ETA GRABATU BIZIAK Formatu aldetikberezia da, liburuko kontrazalean jartzen duenbezala, pantailarik gabeko Power Point baten antzaduelako. “Hiztegia guztiari forma eta ordenaemateko azken uneko errekurtsoa izan da”, kontatzendu. Hiru atal ditu: inurriaurrea, orden alfabetikoarijarraituz 50 ipuinek osatzen duten hiztegiaeta inurriatzea. Mariasun Landak gogoraekartzen du, hitzaurrean edo inurriaurrean abisatuegiten duela ez dela ohiko hiztegi bat, fantasiazkoabaizik. Bere esanetan, “Alicia herrialdemiresgarrian obrako Cheshire katua bezala da,agertu ostean desagertu eta irribarrea uzten duena”.Oso absurdoa dela aitortzen du. Fantasiazkohiztegia izanik ere, errealitatearen isla dira hiztegianjasotzen diren kontakizunak. Izan ere, ipuinetanedozein gizarte ageri da irudikatuta, nahizeta euskaltasunari erreferentziaren bat edo besteegiten dion godoak, domuit vascones eta et domuitformicae bezalako hitzak eta esaerak aipatzean.

Inurriez ari da liburua eta inurriz beterik dagoliburua. Mariasun Landak idatzitako testuezgain, Txema Aranak egin duen diseinu grafikoakarreta ematen du. Sare itxuran dauden inurriak,inurri bakartia, inurri gidaria, korruaosatzen duten inurriak, inurri eskalatzailea edotabatzartuta dauden inurriak ageri dira orrietanzehar. Eta, horrek, kontakizunean agertzendiren gaiei bizia ematen laguntzen du, hala nola,giza jokabide eta portaeretan agertzen direninbidiari, inkonformismoari, nagikeriari, maitasunari,giza harremanei edota ilusioei. Izanere, gizakion antolaketa sozialaren isla da inurrienantolaketa. Horrez gain, hiztegiko hizkibakoitzaren hasieran inurriak azaltzen direnErdi Aroko grabatuak daude, begirada hor zentratutaizatera gonbidatzen diotenak irakurleari.Eta Mariasun Landak sormen lan hori aipatunahi izan du: “Benetan opari bat izan da nolaaukeratu eta jarri dituen irudiak eta grabatuak”.

FANTASIA ETA UMOREA Animalien pertsonifikazioaasko erabili izan da literaturan eta animaliteratura lien jokabideei moraltasunmezua atera izan zaieia beti. Esaterako, Esoporen inurriaren etatxitxarraren alegian inurriak moraltasunarenikuspegitik landu dira. Mariasun Landak, aldiz,lan honetan eskema hori hautsi egin du eta ezdu mezu moraletan pentsatu. “Gauzak ludikokiirakurtzea da asmoa, zer pentsa eman eta barreaeragiten dizutenak irakurtzea”. Adibidez, aktoreizan nahi duen Letizia izeneko inurri batenistorioa ezagutu ostean irribarrea eragitea etazer pentsatua ematea: zer izango da aktore izannahi eta kamerarik eta skriptik ez dagoen inurritegikoinurriaz? Eta adibide horren parekoegoera surrealistak aurkeztean idazleak bereburuari barre egin diola kontatu du, baita bereingurukoari eta garenari ere. Inurri Post egunkariazedota inurriartrosin bezalako sendabideezberba egiten bada ere, moda, teknologiaberriak, zahartzaroa edota kultur artekotasunabezalako gai aktualak landu ditu.

Inurrien Hiztegia lanean kontakizun guztiakumoretik idatzita daude eta RolandBarthesen hitzak hartzen ditu idazleakbere umorearen ideia plazaratzeko:“Ibiltzeko biderik ez du literaturak ematen, baina arnasa hartzeko bai”. Horri eskerbizitzeko eta irribarrea egiteko aukera dagoelauste du Mariasun Landak. Umorez kontatzen dubaita ere gaur egungo gizarteko azkartasunarenadierazle diren sms, tuit edotaWhatsAppak bezalairakurtzen dela hiztegi berezi hau. Eta umorezlan hau egitean egindako gogoetak ere. Praktikoekarteak ez duela ezertarako balio esatenbadute ere, gugan irribarrea sortzeko balio duelaeta gure baitako umorea zabaltzeko uste duidazle errenteriarrak.