ASTEIZKO Oquiñena laborategi ezaguneketorkizunari aurre egin diotehaien lana dibertsifikatuz, eta ikerketajorratu ahal izateko laborategiberri baten eraikuntzari ekin zioten. Egoitzarendiseinua Taller básico de arquitectura lantaldearenada, eta berriki finalista suertatu da2013ko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargokosarietan. Arkitektura honi begiratzerakoanbururatuko zaigun galdera hurrengoa da: zeinda airean flotatzen eusteko bi kutxa horiek darabiltentrikimailua?

Egileen hitzetan, proiektuaren helburua “grabitateberri bat asmatzea da”, eta finean, ariketanagusia maldan ahal bezain leun kokatzeaizango da. Alegia, topografia zenbat eta gutxiagoeraldatu, hobe. Itxuraz autonomoak diren bizatik osatzen dute eraikina; batetik hankak edosostengua, bestetik kutxak edo zama. Balirudikebi kutxa arinak, lau adarreko hankapalogorrien gainean, besterik gabe, jarrita daudela.Eskuz egindako maketa txiki baten antzera. Aitzitik,arintasun (eta argitasun) efektu hau lortuahal izateko zorrotz pentsatuak eta sendoakdiren egiturak behar izaten dira.

Hortxe ba, trikimailuaren koxka. Flotatzenduten kutxetako alde bakoitza bere burua eustenduen habe edo zutabe erraldoia dela gogoanhartu. Honek barneko espazioa guztiz libre etamalgu uzten du, hots, traba egin dezakeen zutaberikgabe. Ordea, fatxada leiho bakar batez zulatzera ere behartzen du, dimentsio handikoabera, baina bat bakarra.

HANKAPALOZOMORROA Euskarriari dagokionez,logika arruntek agintzen dutena apur bat eraldatuegiten da, eta tentsio moduko bat sortzen daera berean. Alegia, kutxaren izkina bakoitzarenazpian zutabea kokatu beharrean, alde bakoitzarenerdian jartzen da.Nola baina? Bada, kutxabakoitzaren zama, azpialdean gurutzatuak direnmetalezko bi habeetan jasota. Eta, era berean,gurutzeko punta bakoitzean aipatu zutabeakkokatuta. Horra hor gure hankapalo zomorroa.

Hasieran horren fina eta arina zirudien eraikina,maldan behera doan zomorro bihurri bilakatuda. Eta irudi hau ongi osatzen dute kutxarenmaila horizontala mantentzen duten luzeraezberdineko hanka gorri horiek, belar arteankokatuta.