ELLO Mari Otaño bertsolaria ezagutarazteada Zizurkilgo Hernandorenaelkartearen zereginetako bat eta,2010ean Otañoren heriotzaren mendeurrenabete zenetik, urtero jarduera berri batmartxan jartzeko ahalegina egiten dute. Iaz, esatebaterako, Otañok eskuz idatzitako bertsoakberreskuratu zituzten. “Bere memoriari eustensaiatzen gara; Juan Mari Lekuonak esan zuenez,historian eraginik handiena izan zuenbertsolaria izan baitzen, Amuriza agertu arte”,kontatu digu Hernandorenako kide JoxinAzkuek.Aurten, beraz, haren omenezko bertsopaperlehiaketa antolatu dute. Hilaren 10era artebidal daitezke bertsoak eta hiru kategoria egindituzte: gazteak, helduak eta diasporakoak.“Euskal Herritik kanpo jaio eta bizi direneuskaldunek ere parte hartzea nahi dugu”, dioAzkuek.

Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketak diasporarileku berezia egitea ez da kasualitatea.Sarri ibili zen Otaño bera atzerrian, Argentinanbatez ere, eta han hil zen, bihotzekoak jota,1910ean. “Otañok hiru hanka zeuzkan, bataZizurkilen, bigarrena Donostian eta hirugarrena,Argentinan ?azaldu digu Joxin Azkuek?,Amerikako lehenengo euskara irakaslea izanzela esan daiteke”. Izan ere, Buenos AiresekoLaurak-bat euskal etxean euskara irakasle jardunzen denboraldi batez. Hernandorena elkartekoekharreman handia daukate argentinarrekin:“Diasporakoei lehiaketaren sail berezitubat eskaintzen diegu, argentinarrekin zorretangaudelako, Otañoren memoria berreskuratzenasko lagundu digute”. Esate baterako, EtxepareInstitutuarekin elkarlanean, PelloMari Otañounibertsitate-katedra sortzear da Argentinan.

Euskal diasporako kideen artean bertso-papersariketaren berri zabaldu dute, Euskal Herritikkanpo dauden euskaldunek parte hartzeko aukeraizan dezaten. “Euskal Etxeekin harremanaegiten saiatu gara, gure asmoa azaldu diegu ?dioAzkuek?, gehienbat gure kontaktu sarea erabilidugu horretarako”. Badirudi diasporan oihartzunalortu dutela: “Guk deialdia euskaraz egindugu, baina Argentina bezalako lekuetan jendegehiagok uler dezan, gaztelaniazko itzulpenarekinbidali dugu informazioa; zein izango guresorpresa eta norbaitek, ez dakigu nork, informazioaingelesera itzuli duela eta internetetikbueltaka dabil, niri ere heldu zait!”.

BERTSO-PAPERETAN MAISU Zizurkilgo Errekaldebaserrian jaio zen Pello Mari Otaño, 1857an.Donostian bizi izan zen gaztetan. Bertsolaria ezezik, poeta ere bazen eta bereziki ezagunak diraArgentinatik bidaltzen zituen bertso idatziak.Rosarioko Santa Fe hirian hil zen, 1910ean, etaLa Platan dago lurperatuta. Herriaren gogoanOtañoren bertsoaldi ugari iltzatuta geratu diraeta belaunaldiz belaunaldi heldu zaizkigu,“Euskal Herri osoan, Gipuzkoan bereziki, jendeakharen bertso mordoa buruz dakizki, Otañorenmaisutza gaur egunera arte transmitituda”, azpimarratu du Joxin Azkuek.

Eztarriko arazo larriak izan zituen Otañok eta,ondorioz, nekez agertzen zen jendaurrean abestera,gaztetan Txirrita bezalakoekin ibili bazenere. “Kattarro esaten zioten, eztarriko arazo askoizan zituelako ?dio Azkuek?, horregatik, gehienetanbertso-paperak idazten zituen eta formatuhorretan sortu zituen bertsoaldirik gogoangarrienak”.

Pello Mari Otañoren omenezkoa,bertso-paper lehiaketa izan behar da, beraz, ezinbestean,bertso jarrietan maisu izan baitzen zizurkildarra. Diasporako euskaldunentzakoatala da deigarriena baina, mota honetako sariketetanohikoa denez, gazteen eta nagusien sailakere badaude. Hiru kategorietako parte-hartzaileekhilaren 10era arteko epea dute Hernandorenakultur elkartera lanak bidaltzeko. Saribanaketa maiatzaren 4an izango da, Zizurkilenegingo den bertso-afarian. Bertan, irabazleekberen bertsoak kantatu ahal izango dituzte.

Bertso-paperen sariketa, hortaz, beste urrats batgehiago izango da, Hernandorenak Pello MariOtañoren figura oroitzeko hasi duen bidean.Ondo bidean, aurrerantzean urtero antolatukodute, “bizpahiru urtean behin, jasotakobertsoekin argitalpentxo bat egin nahiko genuke,baina hori unean uneko baliabideen menpe egongoda”, aitortu du Azkuek. Noizean behin Hernandorenakherriko kontuekin plazaratzendituen beste argitalpenetan ere bertsoaldi batzuksartzeko asmoa daukate. Edonola ere, baikor dagoAzkue, batez ere sariketa diasporara zabaldudutelako: “Seguruenez, lehenengo aldi honetanez dugu atzerritik bertso-paper askorik jasoko, ezdugu uholdea espero, poliki-poliki goaz baina bidetxiki bat ireki dugu eta jasotzen ditugun guztiakongi etorriak izan daitezela”.