SKUEK eta begiek nekez esaten dutegezurrik. Hitzek bai, ordea, aldioro diotegezurra. Baina eskuetan eta begietanageri dena zaila da ezkutatzen”,zioen Kirmen Uribe idazleak. Horregatik OierItuarte argazkilari ondarroarrak nahiago duerretratuen bitartez komunikatu; begiradek,eskuek? istorio errealak kontatzen baitituzteberarentzat.Artista bizkaitarra eroso sentitzenda une oro kamera gainean eramanda. Sekulaez da jakiten noiz edo non egongo den adierazinahi duzun hori.

Noiz eta nola heldu zen Oier Ituarte argazkilaritzarenmundura?

Oso gaztetan hasi nintzen amaren kamerarekin,13 urterekin nire lehenengo reflex kamera erosinuen arte. Garai hartan, ikastaro bat egin nuenOndarroan, bertako arte argazkilari taldebatekin. 17 urterekin Bilbora etorri nintzenargazkilaritza ikastera, Ilargin egin nituen parebat ikastaro, baina laborategi bat behar nuen etaadin horrekin ezinezkoa zenez, argazkilaritzaalde batera utzi behar izan nuen. Beranduago, arodigitala etorri zen eta berriro argazkilaritzarekinhasi nintzen. Urte batzuk eman nituen digitalarekineta orain berriro bueltatu naiz kimikora,baina orain nire kabuz nabil ikasten.

Argazkilariren baten eraginik jaso duzu? Zuretzaterreferente izan den ?edo den? baten bat?

Man Ray edo Sally Mann izan daitezke erreferenteniretzat, baita internet bidez gaur egun ezagutudaitekeen jende asko ere, ospetsua ez dena.

Eta erreferentetzat duzun argazkiren bat?

Bizitzan zehar erreferentziatzat hartu daitezkeenargazkiak suertatzen dira, baina nire ustez bakoitzakberea sortu behar du.

Zertan ari zara orain?

Momentu honetan kolodioi umela lantzen nabil. Ez dago teknika hau erabiltzen duen jende askorik.Sally Mannek hau erabiltzen du, hain justu,eta horregatik da niretzat erreferente, teknikagatik.2014rako Photo Galleryn aurkeztu nahidudan obra teknika horrekin egin nahi dut.

Kolodioi umela beraz, zertan datza teknika hori?

1851-1888 urte bitartean erabilitako teknika da.Nahiko konplexua da, plaka prestatzen duzununetik kameran sartu arte 5-10 minutu pasatzendirelako, eta gero momentuan errebelatu beharduzulako. Esaterako, mendian argazki bat ateranahi baduzu, laborategi guztia eraman beharduzu soinean. Teknika honek magia ematen dunahiz eta kimika hutsa izan, oso une politakeskaintzen dituela iruditzen zait. Dena momentuanegin behar da, lehenengo argazkia zeri ateranahi diozun erabaki, bisoretik ikusi, berehalalaborategira sartu eta kimikoak prestatu. Hamarminutu dauzkazu argazkia ateratzeko, oso bereziada. Galduta dagoen teknika bat da nahiz eta EstatuBatuetan nahiz Europako ekialdean orainberreskuratzen ari den. Euskal Herrian uste dutPatxi Kobo dela teknika hau erabiltzen duenbakarra. Ez dago teknika irakasten duen inor,horregatik nire kabuz ikasten nabil, kimikoennahasketak egiten? ez dauka ISO-rik ere, denagutxi gorabehera egin behar da,aojoesaten dena.

Zer da argazkilaritza zuretzat?

Errealitatea islatzeko modu bat, baina nik ustedut errealitate selektibo bat dela hori. Bakoitzakaukeratzen du zein errealitate atera nahi duen.Adibidez kolodioi umela akats asko dituen teknikada eta akats horiek aprobetxatu daitezke nahiduzun hori erakusteko. Manipulazio kimiko batdela esan daiteke.

Zelakoa da erabiltzen duzun ekipoa?

Momentu honetan hamabi kamera dauzkat.Horietatik hiru digitalak dira, 35 mm-ko bestehiru edo lau kamera beraien objetiboekin, formatuerdiko bi kamera ?horiek dira orain gehienerabiltzen ditudanak? eta gero formatu handikokamera bat 18x24-ko plakak egiteko. Laborategiaere badaukat, zati bat bertan egiten dut etagero argazkiak modu digitalean ikusteko beharden guztia ere bai. Analogikoa izan arren digitalizatubehar izaten da gero ordenagailuan edointerneten ikusi ahal izateko, eta horretarakoeskanerra erabiltzen dut.

Zerk esaten dizu botoia sakatzeko momentuadela?

Kaleko argazkiak egiten dituzunean gertatzenda hori. Norbaitekin noanean eta argi egokia topatzen dudanean. Ni argiztatzailea ere banaizeta argazkiak ateratzerakoan, paisaiaz gain argiarenbila joaten naiz.Argi edo itzalik gabe ez dagoargazkirik, ez da ezer, horregatik segun eta zertarakoerabiliko duzun argazkia, oso garrantzitsuada argia ondo neurtzea.

Zure ibilbide osoko zein une berezi azpimarratukozenuke?

Kolodioi umelarekin egin nuen lehenengoargazkiarena, oso hunkigarria izan baitzen. JabiSoto argazki kontserbatzailearekin eta bere aitarekinnengoen Gasteizen duten laborategian.Errebelatzen geundenean eta imajina plakarengainean agertzen hasi zen momentu hori izan dagehien hunkitu nauena.

Kamera beti gainean daraman horietakoa zara?

Bai, egunero. Orain erabiltzen dudana deskatalogatutakokamera bat da, Contax G2 35 mm, telemetrikoadena, ez da reflex-a eta beti doa nirekin.Negua, uda, gauez, goizez, jendea, paisaiak?

Zein egoeratan sentitzen zara erosoen argazkibat ateratzerako orduan?

Erretratuak egiten ditudanean, eguzkia dagoeneanbatez ere, argi eta itzalekin jolastea gustatzenzait eta; baina neguan ordu gutxiago dagoen arren argi polita egoten da ere erretratuak egiteko.Paisaietarako, aldiz, neguko atmosfera goizeangoiz edo iluntzean gehiago gustatzen zaitkolore eta kontrasteengatik, politagoa da.

Argazkilaritzak zer eman dizu?

Komunikatzeko bide bat, argiarekin gertatzenzaidan bezala. Gainera, nire ustez, biek zerikusiadaukate. Argiaren lana askotan argazkilaritzarenmunduan ere aplikatzen dut, biaknahastu daitezke. Leku handia dute nire bizitzan.

Baina posible al da argazkilaritzaz bizitzea?

Nik egiten ditudan argazkiekin ez, ezinezkoada. Galerian saltzen ditut erretratuak baina ezdute bizitzeko beste ematen. Nire gastuakordaintzeko bakarrik, inbertsio modura. BaiEuskal Herrian eta bai Estatuan ez dago inorlan honetaz bizi ahal denik. Estatu osoan ustedut galeria bakarra Bilbokoa dela, Photo Gallery20. Madrilen bazegoen bat baina aurten itxi egindute. Ez da batere erraza. Aipatzekoak dira, horibai, lehiaketa asko daudela momentu honetan,Getxo Photo, kasu. Ekimen horiek aurrerajarraitzera animatzen zaituzte.

Beraz, zer suposatzen du argazkilari izateakEuskal Herrian?

Beste lanbide bat ere eduki behar izatea. Ezinbazara horretaz bizi, beste zerbait egin beharduzu. Nik ez ditut adibidez ezkontzakoargazkiak egiten, niri gustatzen zaidan argazkimota baizik. Noizean behin enkarguak egitenditut baina ez dut ateratzen bizitzeko beste diru.

Zerk bereizten du Oier Ituarte gainontzekoargazkilarietatik?

Bakoitzak modu desberdinetara erakustendituela gauzak.

Zure kasuan?

Duela bost urte koloreei buruzko trilogia batsortzen hasi nintzen. Esperimentu moduan,koloreari tempo musikal bat jarri nahi nion.Momentuz lehenengo zatia egin dut bakarrik,kolore hotzekin. Ander Lipusekin batera energiaeta argia erabilita antzezlan bat egiten nengoeneta orduan, ea koloreek tempo musikalaizan zezaketen galdetu nion neure buruari. Etaez, segun eta zelan kokatzen dituzun ez. Koloreakberak ez du tempo musikalik. Hori izan zennire erronka eta irakurriz ikasi beharrean, nirekabuz ikertzen nabil.

Eta trilogia horrekin jarraitzeko asmorik alduzu?

Bai. Bigarren zatiarekin hastea pentsatutadaukat, argi beroena eta gero hirugarren batsortzea bien nahasketarekin. Horren ostean, trilogiarekindramaturgia edo antzerki pieza bategiteko zerbait konposatu nahiko nuke. Argazkihorietatik tempo musikalak atera eta musikaeta argazkiekin dramaturgia. Antzezlanak, orohar, testu batetik hasten dira baina kasu honetankolore batetik hasiko lirateke.

2014. urterako obra berria prestatzen ari zaraBilboko Photo Gallery 20-n erakusteko.

Oraindik gaia lantzen nabil, baina erretratuakizango dira eta ziurrenik kolodioi umelarenteknika erabiliko dut. Edonola ere, oraindik ezdut guztiz erabaki.

Zer aholku emango zenioke hasi berri denargazkilari bati?

Kamera analogiko bat erostera animatuko nukejendea. Digitalarekin argazki piloa atera dezakezuegun batean, baina analogikoarekin gehiagozaindu behar duzu zeri atera. Oraingo kamerekinargazkiak oso perfektuak ateratzen dira,ez daude erreta, ez dago beltzik? Niri hori ezzait batere gustatzen. Kolodioi umela bezalakotekniketara jotzen badut akats asko dituztelakoda eta hori da gustatzen zaidana. Azken finean,teknika zahar horiekin argazkia sukaldatubehar duzu eta argazki bakoitzak lan bat eskatzendizu, bai ateratzeko momentuan eta bailaborategian.