ARKITEKTURAREN egitasmo nagusiagizartearen beharrei erantzutea delaesan ohi da. Etxebizitza sozialak eraikitzeagizatasun handienetariko aktibitateabeharko luke ondorioz. Eginkizun zailhorretara gerturatuko gara Bilboko Errekaldeauzoko proiektu bat bitartekari.
Etxebizitza giza-eskubide dela kontutan hartuz,Administrazio publikoak sustatzen dituen etxebizitza-promozioek araudi zorrotzak betearaziegiten ditu neurri eta programari dagokionez,gizatasunaren izenean. Politika horrek badueztabaidarik, araudiok funtsezko programa etaneurriak ezartzeko garaian bizimodu-eredu unibertsalarijarraitzen diotelako, bestelako ereduposibleak aintzat hartu gabe eta ondorioz, gizartearenaskotariko eskakizunak baztertuz.
Aurrez ezarritako etxebizitza-ereduaz gain arkitektoakaurrekontu murriztuari aurre eginbehar dio, honako proiektuetan bereziki baldintzatuaizaten delarik.
Administrazio publikoak sustaturiko etxebizitzaklehiaketa bitartez esleituak dira. BilbokoErrekalde auzoan aurkitzen ditugun etxebizitzasozialen proiektuak arkitektura gizatiarrareneredu bikaintzat jo daiteke, aipatukondizioak betetzeaz gain paisaia urbanoa eraikitzenduelako, neurtzerik ez den gizatiartzeaeskaintzen diolarik egoiliar zein hiriari.
JOERA HUMANISTADUN ESKULTURA Arkitektura-humanista teoriek diote arkitekturak tokikotestuinguru eta errealitate fisikoari erantzunaeman behar diola, ez duela tabula rasak balio(dagoena desagerrarazi hutsetik hasteko).Errekalde auzoa ezagutzen duenak inguruneboteretsua irudikatuko du buruan: autobidearenzeharkatzea, topografia maldatsua, etxebizitza-dentsitate handia, infernuzko trafikoa.
Etxebizitza sozial eraikin berriak ezaugarri horiek guztiak barneratzeaz gain, tokiaren erreferentziagertu bat hartu du narrazio gisa:harrobia.
Bere garaian kareharri-ustiapena izandakoharrobiak arautu du arkitektura. Arkitektoenmemorian irakurri daiteke “proposamena 3 gorputzbolumetrikok basamentu komun batezlotuak osatzen dute, harri zizelkatuak bailiran”.
Ezin ukatu proposamenaren trataera eskultorikoa,gorputz bete eta hutsen arteko jolasorekatua lortu arte landu delako. Ikuspegi artistikohorrek presentzia handiko bolumenak arintzekobalio izan du. Lekuratzen den bisitariak70 etxebizitzei tokia egiten zaiela jakiteak harridurazjasotzen du, eraikinak ederki proportzionatuakizanagatik eta beharrezko argi-hutsuneakproposatzeagatik, sentsazioa bestelakoabaita. Bestalde, fatxadaren konposaketasakonki landua izan da altuera handiko bolumenekarintasuna jaso dezaten, fatxada konposaketa-zati desberdinetan banatzeko estrategiakazalera txikiagotzen dela ematen duelako.Metafora artistikoa kasu honetan ez da egilearenauto-erreferentzia elementua izan, aregehiago, inguru gogor bat gizatiartzeko tresnabilakatu da.