ABIAPUNTU lokal batetik helmuga globalbatera salto egin asmoz aritzen diraberaien lanean Muskizeko eta Barañaingoliburutegietan diharduten liburuzainak.Herri nortasuna eta herriaren berarenhistoria zabaltzea dute helburu herri bateanzein bestean; finean, herria herritartzea.Helburua bera badute ere batean zein bestean,moduak desberdinak dira. Bizkaiko udalerrianteknologia berriek garrantzia berezia dute, liburutegitikegiten den lanaren eta gizartearenarteko zubi dira tresna digitalak. Udalerri nafarrean,berriz, formatu klasikoagoen bidez burutzendute hedapen lana; herriko hainbat pertsonarenbizipenez osatutako liburu bi argitaratudituzte dagoeneko eta bidean da hirugarrena.

Liburutegien lana, gaur egungoa behintzat, ezomen da liburuak mailegatzea bakarrik. Herritarrenelkargune izateko eta informazio jarioaetengabekoa den interneten garaiotan, informaziobaliagarria herritarren esku jartzeko zereginadaukate XXI. mendeko liburutegiek, baibehintzat, Fernando Juarezek eta JesusAranak,Muskizeko eta Barañaingo liburuzainak hurrenezhurren, esan digutenaren arabera.

LOKALETIK GLOBALERA Muskizeko memoria lokaleanberebiziko garrantzia daukate teknologiaberriek, ekonomikoki modu merkean baimentzendutelako edozein dokumentu, informaziozein irudi argitaratzea. Eta memoria lokala zerden galdetzerakoan, egunerokotasunean herriakegiten duena dela laburbildu du Juarezek, Muskizekoliburutegiko liburuzainak. “Gertakari historikoezgain, gure bizitza nolakoa izan den etanolakoa den erakusten duena ere bada eta errutinahori galdu ez dadin egiten dugu hau”.

Fernando Juarezen berbetan, herrietan gordediren atal lokalak jakintsuek edo boteretsuek osatutakomemoriak izan dira, baina gaur egun“edonork daukala informazioa batzeko eta zabaltzeko aukera”, uste du liburuzainak, etahorrek herritarrengandik gertuago dagoenmemoria osatzea ahalbidetzen omen du.Puntu horretan sartzen dira jokoan teknologiaberriak, “lokaltasunak informatikaren beharradauka global bihurtuko bada”. Muskizekoa“ekinbide esperimental bat” dela ere aitortzendu Juarezek eta Karlistadetan Somorrostron gertatutakoborrokaren zabaltze edo gizarteratzedigitala izango litzateke lan horren gailurra.

Liburuzain bizkaitarrak argi dauka XXI. mendekoliburutegiak liburuak mailegatzeko etaeskolako lanak egiteko toki izatera baino haragodaudela bideratuta. “Gaur egungo liburutegienlana hona datorrenari harrera ona egiteada eta garrantzitsuak diren mahaia, aulkia etaberogailuaz gain, gure bitartekaritza ere eskainibehar diogu. Adibidez, gure herriko historiaikertu edo ezagutu nahian bazaude, liburutegiakizan behar du zure babeslekua”. Bainababesleku hitza modu zabal batean ulertu beharradago, liburutegiaz gainera liburuzaina beragertu egoten delako herritarrari edozelakolaguntza emateko. “Adibidez, guk badakigu norari den zer ikertzen, baina ikerketa desberdinakegiten ari direnek ez dute elkar ezagutzeneta guk egiten dugu koordinazio lan hori,beraien lana errazte aldera”.

Juarezen arabera, liburutegiak erraztu baino ezdu egingo ikertzailearen lana eta lan horren gerokoargitalpena. “Guk jarriko ditugu zinegotziarekinharremanetan zerbait argitaratu nahi dutenak”,baina gauden garaiotan laguntza ekonomikoajasotzea ia ezinezkoa dela ere kontuan izanik,bide teknologikoen funtzioa nabarmendu duJuarezek. “Gaur egun sarea dago eta doakoa da;hala ere, badago sor daitekeen arazo bat, hau da,ikertzaileek eurek ez dakitela baliabide digitalaknola kudeatu. Bada, horretarako ere bagaudegu! Adibidez, orain dela hamar urte geologiareninguruko tesina bat egiten ari zen neskabat etorri zen guregana. Muskizeko gazteluarenharrien jatorri geologikoa aztertu nahi zuen etaguk ez geneukan informazio hori. Baina gaztelukogiltzak ahalbidetu genizkion bertara joanzedin, eta horrez gain gazteluari buruz geneukaninformazio guztia ere bere esku jarri genuen. Etahori gutxi balitz, lana argitaratu genion”. Horrela,neska hari laguntzeaz gainera, herriko memorialokala zabaldu zutela nabarmendu du liburuzainak,“herri mailako informazio bat izaeralokaletik globalera igaro genuelako”.

ELKARRIZKETEK ERAIKITAKO MEMORIA Jesus Arana(Zesma, 1963) Barañaingo liburutegiko bostliburuzainetako bat da. Muskizeko kasuarekinalderatuta, beste modu batera lantzen dutememoria historikoa herri honetan. Liburutegikolan-taldearen artean memoria lokalaren inguruanegin duten lanaren emaitza liburuetan neurdaiteke, herri memoria gaitzat duen hirugarrenliburuaren bidean daudelako Barañainen.“Liburutegi publikoa garen neurrian, Barañainekinzerikusia duen dokumentu oro gordetzekobetebeharra daukagu. Lizarrak edo Tuterak ezbezala, Barañainek ez dauka historia luzea,azken urteotan etorri baita bere handitzea”, dioAranak. Horrek bultzatu ditu memoria lokalarenbidean lan egitera.

Liburutegia bat-egite puntu bezala ulertzen duAranak, errealitate birtuala jaun eta jabe dengarai honetan liburuak mailegatzea ez omen daliburutegien zeregin nagusia: “liburutegiak interakziosoziala bilatu behar du, hitzekiko etaahozkotasunarekiko zaletasuna, dela irakurle klubenbitartez, dela poesia errezitaldien bidez?”.

Horretatik guztitik irten dira memoria lokalabatzen dituzten liburu bi eta bidean dagoen hirugarrena.

Hirurak ere elkarrizketez osatutakolanak dira, irakurlearekiko gertutasuna lortuasmoz. “Lehen liburuarekin Barañainen ingurusozio-kulturalean erreferentzia diren pertsonakbildu nahi genituen: poetak, margolariak, aktoreak? Beraien esparruaren baitan nolabaiteko antzekotasunazuten pertsonak bikoteka elkartu genituenluze eta zabal hitz egin zezaten”.

Bigarren liburuak, berriz, azken 40 urteetan herrikoalkate izandako hamar agintari elkartu zituen, eta bertan,alkateek euren agintaldiari buruz hitz egin zuten,“batzuek nostalgiaz, beste batzuek autokonplazentziapuntu batez”.

Hirugarren liburua bidean dator. “Kasu honetan gizartezibilaren nondik norakoak batu nahi genituen. Adibidez,Barañain beti oso aberatsa izan da elkarte motadesberdinei dagokionez, eta horiei ahotsa ematea gustatukolitzaiguke”.

Proiektu hau duela hiru urte abiatu zen, besteak beste,liburutegiaren erakusleiho izateko asmoarekin.Baina, memoria lokalaren inguruko lanketaz gainera,bestelako lanik ere egiten dute liburutegian.“Lokalismo horretatik kanpo, baina, internet bertandagoen neurrian esan dezakegu gu ere globalak garela.Hala ere, globaltasun horrek berak, interneteneskutik, arazo batzuk ere badakartza, gehiegizkoinformazioa, esaterako. Gehiegizko informazioa informazioeza bezain kaltegarria izan daiteke, eta liburutegiekhor badaukagu zer egin, bahe fidagarriakizan behar dugu, hau da, herritarrari informaziobaliagarria eta kalitaterik gabeko informazioa bereiztenlagundu behar diogu”.

Memoriak, beraz, hainbat forma har ditzake, paperabezalako bide xume eta klasikoenetik pantaila aurreratuenera;eta ikuspuntuak ere herriak diren besteizan daitezke. Baina munduak irentsi behar gaituenhonetan, beharrezkoa da, apaltasun osoz bada ere,memoriari leku egin eta nondik gatozen jakitea,horrek bakarrik emango diolako lokaltasunarimerezi duen globaltasuna.