BERGARAKO Belceblues taldea AmerikakoEstatu Batuetatik itzuli berri da.Asier Elorza (ahotsa, baxua), IbonLarrañaga (gitarra, koruak) eta OihanVega (bateria, koruak)Memphisen izan dira joanden asteburuan, bluesa zainetan duen edozeinenametsetako bat betetzen: Beale Street-eko klubetangaldu eta jotzeko aukera izatea. Ez da nolanahikobidaia izan gainera,mundumailako InternationalBlues Challenge blues txapelketan hartubaitute parte, Euskal Herria ordezkatuz. Joanden udan aurkeztu ziren Hondarribiko BluesElkarteak bigarren urtez antolatutako Road toMemphis lehiaketara. Izenak berak dioenmoduan, Memphisera begira jartzen ditu txapelketakeuskal blues taldeak, berau irabazteakmunduko lehiaketan parte hartzeko txartela ematenbaitu zuzenean. Euskal Herriko txapeldunizatearen garrantziaz gain, sari handiena bidaiaeta aukera bera izan dela argi dute taldekideek.

Urtarrilaren 29tik hilaren 2ra jokatu da Memphisenlehiaketa. Urtarrilaren 30eko lehen kanporaketanizan zuten bergararrek euren bluesa erakustekoaukera eta, gustura egoteko modukoemaitza lortu zuten: “Ez genuen espero txapelketanezer egitea, munduko blues talde onenakhan izango zirela baikenekien, baina, lehenkanporaketa gainditu eta bigarrengora iristealortu genuen, final laurdenetara”, azaltzen duVegak. Bigarrengo kanporaketa horretan geldituziren kanpo, “maila ikaragarria” baitzen jada,baina oso gustura daude egindako lanarekin.Finalerdian eta finalean parte hartzeko aukerarikez zuten izan, baina bai ikustekoa, entzutekoaeta ikastekoa. “Parte hartu bitartean geureankontzentratuta geunden, baina behin kanporatutaeta presio hori gainetik kenduta, gozamenbat izan da klubez klub eta kontzertuz kontzertuibiltzea”, bateria-jotzailearen esanetan. Txapelketanbertan mundu osoko txokoetatik joandako123 taldek hartu zuten parte, eta noski, denak ikusteko aukerarik ez zegoen arren, 24orduz bluesa entzuten egon dira. Bidaia hau,beraz, euren pasio horri buruz gehiago ikastekoaukera paregabea izan da. “Beste musikari batzuekinhitz egin eta munduan zehar bluesa nolaulertzen den ezagutzeko aukera eman digu -dioVegak-, oso interesgarria iruditu zaigu estatubatuarreketa bereziki beltzek sortutako musikahori, beste herrialde eta beste kontinenteetannola ulertzen den ezagutzea. Alemaniarrak,holandarrak, asiarrak eta australiarrak ere bazirenbertan eta oso interesgarria da nahasketa etaeboluzio hori ikustea, antzinako Mississippikobeltzetatik gaur egunera arteko bide hori”.

BLUESA, EUSKARAZ ERE Belcebluesekeuskara eraman du bluesarenetorbidera, eurek hala ulertzenbaitute bluesa, euskaraz.Ezda ohikoena lehiaketa honetaningelesa ez den hizkuntzetanabesten entzutea, ingelesa berabluesaren oinarri baita. Hala ere,talde askok euren hizkuntza propioaerabili ez arren, bluesa euren kulturetako elementuekin pertsonalizatzendutela ikusi ahal izan dute bergararrek. “Taldebatek bere herrialdeko gitarra arraro batekinjo zuen adibidez, gu txistuarekin edo trikitixarekinjoatea bezala litzateke”. Kulturak nolanahasten diren eta baten jatorria bestearen eraginarekinnola aberasten den ikustea oso interesgarriaizan dela diote. Belcebluesekoak osobaitira nahasketaren aldekoak, “hemen bezala,han ere puristak beti dauden arren”.

Hondarribiko lehiaketan garaile suertatu izanakhurrengo ediziora aurkezteko aukera kentzen dieBelcebluesekoei, baina Memphiserako bideabehin ikasita, oso argi dute noizbait itzuliko direla,“maiteminduta” etorri baitira etxera: “Kalehorimagikoa da, klubez eta argiz betea”.BBKingenizena daraman klub entzutetsuan soul hoberenazgozatzea, han-hemenka zuzeneko emanaldiakentzutea, eta bidenabar Elvis Presleyrenetxea bisitatu eta NBA-ko partida bat ikustea,luzaroan ahaztu ezingo duten bidaia baita.Getxokoarekin batera, Hondarribiko Blues jaialdiada Euskal Herriko jaialdi garrantzitsuena,eta horrelako elkarteak eta ekimenak sustatzeaeuren moduko taldeentzat izugarrizko aukeradela diote musikariek. “Hondarribiko BluesElkarteari eskerrakemanbeharrean gaude, nolaez, eta horrelako kontuetan dirua ere garrantzitsuaizaten denez, ekimena diruz lagunduduen Carlsberg garagardo etxeari ere eskerrakeman behar zaizkio”, azaltzen du Vegak.

Bidaia honen kontakizuna ez da ordea albisteeta elkarrizketetan geldituko, bidaian grabatudutenmaterialarekin dokumental bat osatu etahirugarren disko batekin kaleratzea da eurenasmo nagusia orain. Bestetik, taldearen inguruansortutako zurrunbiloa aprobetxatuz, kontzertusorta bat eskaintzeko asmoa ere erakutsi dute,Memphisera eramandakoak eta handik ekarritakoakeuskal herritarrei erakusten jarraitzeko.