LAGUN irakurzale batek gomendatutaJoxe Artetxeren gerraosteko egunkarienbilduma irakurtzen aritu naiz (Joséde Arteche: Un vasco en la postguerra.Diario 1939-1971). Hiru hamarkada pasatxoanidatzitako oharrek askorako ematen dute, etahistoriaren alderditik hainbat pasarte esanguratsutopa litezke han eta hemen, idazkera eretxukuna, gehiegikeriarik gabeko dotoreziaduna,tonu orokorra aski monotonoa den arren,pertsonaia bera izan zen bezala.

Ia idazle ororen azken fina ahaztura izango da,eta Artetxek dagoeneko iritsia du status hori,garai batean pertsona nabarmena izan zenarren: Gipuzkoan batez ere, bertako seme ospetsuenbiografoa erdaraz (Elkano, Urdaneta,Legazpi, Loiola...), Diputazioko liburutegikoarduraduna (ezaguna da Saizarbitoriari jendaurreanerrieta egin ziola Egunero hasten delakoatera zuenean, Ama Birjina iraintzen zuelakoan)...Artetxeren bizitza markatuko zuena, baina,erabaki pertsonal bat izan zen: 1936an faxistekgerra hasi zutenean, EAJ zalantzan egon zenlehen momentuan, alde batekoak etsaiak bazituztennazio-ikuspegitik, besteak ere bai erlijioaridagokionez; Ajuriagerrak hartu omenzuen erabakia zirt-zart; Artetxe, berriz, jelkidenabarmena izan arren (GBBren idazkaria), frankistenalde paratu zen, erlijioagatik batik bat,eta baita familia-arrazoiengatik ere. Alabaina,beti gorde zuen nolabaiteko kontzientzia txarra,ez bateko ez besteko ez izatearen sentipena,denon anaitasunerako desira bat, elkarrenbarkamenerako joera (batzuen artean osogaurkoa den jarrera). Era berean, zubigilea izateatokatu zitzaion, bokazioz edo halabehar historikoz:erregimenaren barruko gizona izanik,baina aldi berean euskaltzalea, bera ibili zenbitartekari gerraostean, zentsuraren arduradunekeuskarazko liburuak ateratzeko baimenaeman zezaten.

Aurreko batean txoko honetan esan nuen pertsonaiaeta egoera kotraesankorrek joko gehiagoematen dutela, eta egia izango da, Artetxe inspirazio-iturri izan baitzuenKoldo Izagirrek Suanahi Mr. Churchill-eko ipuin batean, eta neurribatean Iñigo Aranbarrik Emon biar yako eleberrian.Artetxe ez zait iruditzen ordea tipo interesgarria,kontrakoa baizik: elizkoi triste bat,gure herrian epelenekoa esaten zitzaiona: txepeleta koldarra, inoiz inor mindu nahi ez lukeena,eta horregatik azkenean beti agintearekin bategiten duena.

Adierazgarria da osoArtetxeren liburu maiteenarekingertatu zena: El abrazo de los muertos,36-39 bitartean idatzitako egunkari pertsonaleanoinarritua. Erdibidean egon nahi hori, denakulertzea, erreketeen lubakitik kontatuta gainera,ez zen frankismo garaileak onartutako jarrera,eta Artetxek zalantza batean eman zuen bizitzaosoa: nahi zuen argitara eman, baina ez zenausartzen, zentsuraren eta bestelako zigorrenbeldurrez. Gerraosteko diarioetan ikusten duguurtez urte testuaren makinizkribua uzten diolabati eta besteari; denei eskatzen die iritzia, denekgoraipatzen diote; batzuek publikatzera animatzendute, beste batzuek oraingoz hobe duelagorde, badaezpada. Azkenean, 1970ean emanzuen argitara, hil baino urtebete lehenago: ordurako,liburuak izan zezakeen balizko adiskidetze-indarra guztiz gesaldua zegoen eta ez zen gertatuez berak nahiko zukeen katarsirik ez eskandalurik.Frankisten koartada bihurtu zenbesarkada hura, euskaldun kontzientziadunentzatberandu zetorrena.