Aurretik hainbat gauza idatzi, saritu etaargitaratuak baditu ere, badirudipubliko zabalago batengana iritsi delaargitaratutako azken liburuarekinArrate Egaña. Haur eta gazte literaturaren eremuapraktikan haur eta gazteei mugatua izanik,akaso, saritutako testuek behar baino zabalpenurriago edukita, agian, publiko ustez helduarentzakoipuin bilduma kaleratu behar izan duohiko argitaletxe baten eskutik hedabide-makinariarenbegiak hari begira jartzeko. Paradisuabildumarekin iritsi du Egañak nolabaitekooihartzuna: bost ipuin dira bertan bildu dituenak,bostak ere independenteak, desberdinak,bakoitzak bere irakurketa eskatu eta ematendutenak, baina hari komun batzuek zeharkatzendituztenak alderik alde.

Hari nagusia izan liteke ipuinokmugatzen duteneremua. Zera fokatzen dute, besteren gainetik:familia deitzen diogun instituzio hori, familiamolde tradizionala, hiru bat belaunaldi hartzendituena, gaur-gaurkoa, klase ertainetik gorakoa,orobat euskal girokoa. Liburuan ez da berezikifamilia molde horren kritikarik egiten, obserbaziomoduko bat baizik, familiako kideen eginbidean,jardunean, ohikotasunean jartzen dutearreta ipuinok. Planoa apur batean ireki, etagizakien arteko hartu-emanak, erlazio afektibo-sentimentalak mintzagai dituztela esangogenuke, baita nagusiki familiaren testuinguruankokatzen direla ere. Baina gauza bat: ez da bakarrikhorien gaineko ikuspegi kritikorik ez dagoela,ez dagoela horietan zalantzarako biderik; kontuada narrazioren batean eskaintzen den gauzenikuspegiak kirrinka egin didala. GehienParadisua ipuin homonimoan egiten den emakumearenbizitza sozial-sexualaren irudia, xaloaoso, gizonarenganako dependentea erabat.

Eta gero falta zaie ipuinei tentsioa. Nik ez dutezer akziorik gabeko narrazioekin, erritmo geldokonarrazioekin. Justu kontrakoa, ezaugarrihoriek bertute ere izan daitezkeela sinetsitanago modu egokian osagarritzen badira. Gaineraipuinok badute akzioa eta badute erritmoa,nahiz izan bakana eta nahiz izan geldoa. Bainatentsiorik eza ezin diot barkatu ipuin bati, tartetxikian irakurlea katigatu behar baitu ipuinak,denbora-tarte urriagoa du gainera gintzahorretarako. Tentsio hori eta sugestiorako joera,elipsiaren erabilera, ezkutaketa, tranpa egitea,eraman zaitzala ez zuk uste zenuen lekura,baizik eta oso diferentea den beste batera. Abenduak21 izeneko ipuinari nabaritzen zaio iradokizunerakonahia, baliabide horren erabilera.

Baina, pentsa, azken ipuina da hori. Etaberau egin zait interesgarriena, hasteko plusbat eransten diolako tramaren gogortasunari-esan dezagun, haur baten bortxa eta heriotzareninguruan dabiltza zabuka ipuineko pertsonaiak-,eta gero zerbait dagoela aditzera ematenduelako zerbait hori zer den esan gabe, irakurleariuzten diolako, zer utzi, eskatzen diolakojar dezala bere partetikoa.

Azken batean ipuin zuzenak dira, zuzen idatziakdaude, hasi eta buka irakur daitezke arazorikgabe, liburua uste dut dela irakurgarriabere osotasunean. Baina ipuinek falta dute zerbait,bizitza pixka bat, odola zainetatik, koskabat gehiago estutu beharra. Eta akaso askoeskatzea da ipuinaren generoari, nobela ahalguztidunarenaurrean indar handiagoz bilatubehar baitu bikaintasuna.