MANUEL Olaizola Uztapide XX.mendeko bertsolari handienetakobat izan zen, Errepublika garaikolehen bertso txapelketetan hasi,eta frankismo osoan Basarrirekin bikotebanaezina osatu zuena, herriz herri kantari.64 bat urte zituela, bertso-jaialdi batean, ondoezaeman eta bertsoa osatu ezinik geratu omenzen, gauza guztiz harrigarria. Orduantxe erabakiomen zuen plazan gehiago ez jardutea.Hala ere, Antonio Zabalaren eskariz eta gomendioz,bere oroitzapenak idazten jarri zenharrezkero, meritua ere baduen eginkizuna,Basarri ez bezala ahozkotasun hutsean ibiliabaitzen beti Uztapide. Lengo egunak gogoanautobiografia kaleratu zuen Auspoa sailak handikurte batzuetara, eta Sasoia joanda gerobertso jarrien bilduma.
Noiz da artistarentzat joateko garaia? Kirolarienkasuan garbi samar dago: sasoia (indarra)joateak adierazten du erretiroa hartzeko sasoia,batzuek goian daudela alde egiten badute ere(Mikel Aranburu Realeko jokalariak oraintxebertan). Buruz lan egiten duenarentzat diferenteada ordea. Gorputzaren ahala gutxituarren, burmuinak luzaroan jarraitu ohi du betebetean,kantu, film, koadro edo poemak sortzen.Gure psikea (pentsamendu, sentimendu, oroitzapen,desirak) gure izatearekin berdintzendugu, garunaren funtzionamenduak ere gainbeheraegin dezakeela gogoratu (nahi izan) gabe.Eta okerrena da, gorputzarenean ez bezala,buruaren gainbehera hasten denean sarri ezgarela horretaz ohartzeko gauza.
Orain dela hilabete batzuk, Iban Zaldua, XabierMontoia eta Iban Rodriguez egiten dabiltzanBiodiskografiak ikuskizun ederraren emanaldietakobatera bildutako lagunen artean sortuzen solasa: batek zioen, esate baterako, MikelLaboak hobe zukeela bere azken diskoa (Xoriek17) atera ez balu, ezinean ari baitzen, ahotsa ezezik kantatzeko indarra eta modulatzeko gaitasunaere ahituta ia; lan hori grabatzea, ordea,ez zen diskoetxearen kutixia, negozioari jatenemateko, edo kantariaren inguruak eragindakopresioa, diru pixar batzuk lortzeko: artistakberak nahi zion zerbait berria eskaini berepublikoari, nahiz bere garai oneneko sorkuntzenparean ez egon. Zer egin behar da halakoetan?Joan zaizkigun idazleen adibideak ere etorrizitzaizkidan gogora. Martin Ugaldek Mohamededo parroko gorria bere azken lana idatzi zueneanParkinsona dexente aurreratua zuen, etanobela hori ez dago bere aurreko garaietakoipuinen (Mantal urdina) edo eleberrien (Itzulerabaten historia) mailan. Medikuak esanaomen zion, gaitzari aurre egiteko on egingo ziolaidazteak. Guk esan behar al genion uzteko?Txillardegiren azken saio-bilduma ere, Horretaz,interesgarria zen gaiz eta planteamenduz,baina idazkeraz eta garapenaz urrun geratzenzen gaztetako Huntaz eta hartaz distiratsu hartatik.
Eskubiderik ba al dugu, hala ere, gureintelektual handienetakoa izan denari ez esateko?Hautu zaila, beraz. Oraindik ere urte batzuetakoosasuna eta gaitasuna izan nahi nuke nik,idazten jarraitzeko. Dena dela, Parnasokokorridoreetan ez ibili arren, ni baino gazteagoakdiren ofiziokide batzuei utzia diet esana,egunen batean, neu ohartu ez arren, nire lanetankalitatearen beherakada nabarmena ikusikobalute, esateko eta abisatzeko, idazteariutzi diezaiodan. Ahal bada, sasoian.