AANTXONI isilik egon zen 66 urtez. Ezzituen sekula kontatu 1937ko apirilaren24an bere baserrian ikusi etajasan zituen krimenak, harik eta2003an Intxorta 1937 elkarteko kideen bisitaizan zuen arte. Elgetako bataila eta hilketentestigantzak jasotzen ari ziren haiei azalduzizkien bizitza osoa urratu zizkioten gertakariak:“Goizeko hiruretan ezezagun batzuk baserriraetorri ziren; beltz-beltzak ez ziren, gurealdean pixka bat tostatuak, erdaraz ondo moldatzenziren. Nire iritzia da kanpotar haiekhorrelako orduetan bakarrik ezin zutela baserriaaurkitu, herrikoek lagunduta etorri zirela.Eztabaida sortu zen ia bortxatu edo ezbortxatu; gero bultzaka hasi ziren eta azkeneanaitari buruan tiro egin zioten, odolustu egingozen; orduan, nik eskua buruan jarri nion, bigarrentiroa egin zioten eta niri eskuko atzamarrakbirrindu. Amari, berriz, kulatazokazburua apurtu zioten; konortea galdu eta ez zuenberreskuratu; hamar egunera hil zen. Bortxatzaileekikusi zuten onean ezin zutela ezer egin,txarrean dena, hilketak, bortxatu eta dena”.
Gipuzkoa ia osorik irentsi ondoren, 1936kourrian Bizkaia hartzera abiatu zirenMola jeneralarentropak. Elgeta inguruko muinoetan,Intxortetan, ordea, batailoi errepublikar etaabertzaleek erresistentzia antolatu eta erasoagelditu zuten. Baina 1937ko apirilean Molaindarberriturik itzuli zen, italiar eta alemaniarrenlaguntzaz, eta artilleriarekin, airekobonbardaketekin eta infanteriarekin etengabekoerasoa jo zuen bost egunez.
Intxorta 1937 elkarteak lan itzela egin dusarraskiaren memoria osatzeko. Besteak beste,lubakiz lubaki batailaren eskenatoki nagusiakbisitatzen dituen ibilbidea, Elgetako Espaloiakafe antzokian hasten dena. Erakusketaerakargarria dago bertan: panel eta maketa bidez ezagutu ditzakegu batailaren gorabeherak;argazki, kartel eta gerrako objektuek,aldiz, tragedia bizi izan zutenen oihartzun hunkigarriaekarriko digute.
Mendizaleen plazatik abiatuta, Salbador kaleakArrasateko errepideraino garamatza. Pinturamarka zuri eta berdeak jarraituko ditugu beti(hasieran gorriak eta horiak ere batera doaz).Pinudi batean sartu eta berehala aurkitukodugu ibilbideko lehenengo panela, Elgetakoikuspegi zabalean frontea nola kokatu zen erakustendiguna.
Aurrerago, Miraballes eta Uraixa baserriakpasata, Asentzioko ermita eta urmaelera heldukogara. Hementxe daude faxisten lubakiak,honaino heldu ziren lehen erasoaldian. Bideanaurrera Intxortako Atea topatuko dugu, altzairuzkoeskultura. Eta errepidearen beste aldean,oroitarri xumeago bat: “Euzkadik hemen geldituzituen etsaiaren erasoaldiak”. Nola geldituzituzten oso argi dago: berreraikitako lubakibat eta parapeto bat daude ikusgai, bakoitzabere panelarekin.
Aldapa gora, bigarren lubaki lerroraino eta BelgikarrenKokapeneraino iritsiko gara. Antifaxistabelgikar ezezagun batzuek ekarri zutenmetrailadore astunaren habian gaude, eta errazada irudikatzea hemen goitik nola tirokatzenzituzten Asentzioko lubaki frankistak, nola geldituzuten euren oldarraldia 1936ko urrian.Beste babes bat ikusi ondoren, bideak pinudianbehera eramango gaitu Xalbador ermitarainoeta eraildako zibilen omenezkomonolitoraino.Eta hango panelean topatuko dugu AntxoniTelleriaren testigantza lazgarria, ibilbidehonen zentzua, oroimenaren behar gordinaberretsiko diguna.