URTEAN zortziehun edo mila makiloparitzen ditu Pablitok Azketan(Nafarroa). Guztira, hogei edo hogeitabost mila inguru, 80ko hamarkadarenhasieran ekin zionetik. “Nik ikustennuen erromesak makil kaskarrekin pasatzenzirela, edonon hartutakoak”, azaltzen du.“Egun batean, Belate inguruan, hurritza makilakbildu nituen, gogorrak eta arinak direlako,etxera ekarri nituen nire Seat 127an eta erromeseioparitzen hasi nintzen”.

Aldapa gora iristen dira ibiltariak bere etxe atarira.Han egoten da Pablito, zain, egun onakemateko: “Orain jendeak ez du besteekin hitzegin nahi. Ez dago ohiturarik, konfiantza galduegin da. Eta hitz egitea garrantzitsua da”.Hizketan gelditzen direnei makila oparitu etaerabiltzen erakusten die: “Santiago bidean ezjakintasunhandia dago. Batzuek ez dakite motxilaere eramaten. Eta askok makil laburrak daramatzate.Nola agertzen da Santiago apostoluairudietan? Makil luze batekin, bera bainogaraiagoa den makil batekin! Erromesa bainoarra bat altuagoa izan behar du. Ez da bastoibat, ez da makulu bat. Eta heltzen jakin beharda. Lautadan, sorbaldaren altueran heldu beharzaio makilari. Igoeratan, bularraren parean.

Jaitsieratan, gorago, buruaren altueran. Etapausoa ere egokitu behar da. Begira, begira niknola egiten dudan”. Eta koreografia errepikatzendu Pablitok: “Hasteko, makila lurrean.Aurrerantz mugitzen dut, pauso bat, bi, hirueta laugarrenean berriz lurra jo. Bat, bi, hiru,pum. Bat, bi, hiru, pum. Eta adi bizkarrezurrari:beti zuzen. Asko makurtuta doaz etabizkarreko minak, belaunekoak, gorputz osokoakizaten dituzte”.

Xehetasunik txikiena ere zaintzen du Pablitok.Erromesaren altuera kalkulatzen du eta eskuariere erreparatzen dio, lodiera egokiko makilaaukeratzeko. Eskuak helduko duen zatia lixatuegiten du leun-leun utzi arte.

Pablitok dio sari handia jasotzen duela lanhonen truke: esker ona. Santiagora iritsi etaapostoluaren irudia besarkatzerakoan, beragogoan izan dezatela eskatzen die erromesei.Eta mundu osoko kartak jasotzen ditu, askotanhiru hitz soilekin iristen direnak (“Pablito.Azketa. Nafarroa”). Opari mordoa jaso ditu:“Mundu osoko kristoak, arrosarioak, dominak,labanak, banderak, futbolarien kamisetak,harribitixiak… Museo bat jarri nezake”.

Erreportaje, liburu, dokumental, gida eta blogugaritan aipatzen dute. Batzuek diote Pablitorenegongelan pianoa jotzen bukatu zutela,musikak erromes mordoa erakarri zuela etxebarrura, eta makilen gizonak denontzat kafeaeta merienda prestatu zituela. Beste batzuekerrezeloz jaso zuten etxera sartzeko gonbiteaeta, bertan, hasieran harritu eta gero hunkituegiten duen zerbait topatu zuten: Pablitorensamurtasuna, eskuzabaltasuna, abegikortasuna.Kafea, hizketa, makil bat: “Bizitza hori besterikez da”, esaten du Pablitok. “Beste guztiakonplikazioak dira. Dirua, adibidez. Nik ez dutnahi diruak menperatu nazan. Gaur bertan,gosaltzen ari nintzela, bi erromesek atea jo dute.Gosaria utzi eta haiekin egon naiz hizketan,makil bana oparitu diet, fruta pixka bat eman.Eta kito. Ongiarekin gozatzen dut nik. Gaiztakeriakez dit ezer ematen”.