NIRE herrian bada Garmendia Otaolaizeneko kale bat; bertako bizilaguneigaldetuz gero, inork ez luke jakingoizenaren jatorria zein den, bainagarai batean gizon inportantea izan zenAntonioGarmendia de Otaola S.J. Josulagun beasaindarhorrek idatzi zuen frankismo gordinenean zentsurareneta intolerantziaren biblia: Lecturasbuenas y malas a la luz del dogma y la moral,bera oso irakurle fina zela erakusten duen arren.Frankismoak zerbait ona utzi bazigun euskaldunoi,haren espiritu miserable eta zikiratzailetikihes egiteko gogoa da: haren kristautasunhipokritak urrundu gintuen elizkoikeriatik,haren uniformetasun estuak egin zituen askoeuskaltzale, haren klasismo zekenak amestuarazimundu berdinago bat. Edo hala pentsatunahi izan dut nik behintzat. Joan den astean kontrakoadibide batekin egin bainuen topo.
Kontua da, Espainiako saltegi-kate inportantebatek bere apaletan zeukala liburu bat, homosexualitateagaixotasuntzat jotzen duena etahura nola sendatu erakutsi. Edo halako zerbait(ez ditut xehetasunak gogoratzen, eta gainera ezdiet propagandarik egin nahi, ez saltokiari, ezliburuari). Ideia nazkagarriak, inondik ere, sexuaukeralibrearen kontrakoak eta gizartearen zatihandi bat estigmatizatu egiten dutenak. Normalairuditu zitzaidan, beraz, hainbat jendehaserretzea eta liburu horren kontra agertzea.Ez zitzaidan hain normala iruditu horren ondorena:kanpaina publiko bat antolatu baitzen denda-kate horrek delako liburua salmentatik erretirazezan; sare sozialetan zabaldu zen eskarihori, eta nire lagun askok (pertsona jantzi, sentiberaeta zentzudunak) egin zuten harekin bat.Hortik dator nire kezka.
Liburu batekin (berdin kanta, antzezlan edo filmbatekin) ados ez zaudenean, edozein dela erehorretarako arrazoia, hainbat gauza egin dezakezu:ikusi ez, kontrako propaganda egin, jendearieskatu ez joateko, baita boikota aldarrikatuere... Horiek guztiak dira onargarri; bainaerretiratzeko eskatzea obra horren existentziaezabatzea da, egilea ostrazismora kondenatzeaeta publikoari bere iritzia izateko eskubideaukatzea: jendea umetzat hartzea eta norbereburua inkisidoretzat.
Baten batek esan lezake: baina liburu horifaxista, homofoboa, ez-dakit-zer da. Berdin diozer den, erantzungo nioke: askatasunaren alde baldin bagaude (eta horren barruan dago,lehen-lehenik, adierazpen-askatasuna), zentsurarenaurka egon behar dugu; eta horrekesan nahi du gure ideien aurka doazen obrakez debekatzea. Oroimen ahula dugu askotan;horregatik gogorarazi behar da Egin eta Egunkariaitxi egin zituztela, baita Egin irratia etaArdi Beltza aldizkaria ere, Espainiako gobernuariatsegin ez zitzaizkiolako, erabaki horrihalako jantzi juridikoa eman zioten arren.
Gogoratu, halaber, euskal musikari askoriEspainian egin dizkieten mehatxu, boikot, suspensioak.Eraso espainolista gogor haren garaian kazetarikatalan bat etorri zitzaigun, kulturaren munduakgiro hura nola bizi zuen galdezka; Madrilgoaurreiritziekin zetorren: haiek biktimak, guintoleranteak; euskalgintzatik gauzak nola ikustenziren azaltzen saiatu nintzen; Elkar dendabatera eraman nuen (talde hau ere razziarenpean baitzegoen), eta erakutsi, apal mordoabetez, euskaldunak herri gisa txirtxilatu nahigintuzkeen faxista-saldoaren liburuak: Ussia,Ezkerra, Juaristi, San Sebastian, Gorriaran...“Eta liburu hauek salgai dituzue?” galdetuzidan. Bistakoa da erantzuna, eta zergatia.