Euskarazko ahozko dokumentuak non, nork eta nola gordeta dauden aztertu nahi du MintzolaFundazioak. Horretarako, ehun bat artxibategi, erakunde eta norbanakorengana joko duteEUSKAL Herrian hitzezko ondarea etaahozko produkzioa jasotzeko egin direngrabazioak sakabanatuta daude, etaMintzola Fundazioaren asmoa dahoriek guztiak aurkitu, aztertu eta sailkatzea.Horrela, jasota dagoenaren diagnosia egitekomodua egongo da eta, bide batez, ikertzaileei lanaerraztuko zaie. “Euskararen alorrean laneandiharduen hainbat erakunde zein pertsonakaskotan ahozko korpusaren beharra du bere egitasmoakaurrera eramateko, eta egina dagoenhorren ezagutza faltan, berriak sortzen aritzenda”, azaldu du Ainitze Oruesagasti Mintzolakokideak. Alferrikako lan hori aurrezteko, beraz,ahozko iturriak non jasota dauden, zein egoerataneta nola balia daitezkeen jakinarazteko ardurahartuko du Fundazioak.
“Gai horren inguruan argazki osorik ez daukaguoraindik orain”, aipatu du Oruesagastik, etahutsune hori bete nahi dute. Izan ere, euskarareninguruan ahozko ikerketa eta grabazio ugarigorde dira, beste kulturen erreferentzia ere izaterainoia, baina orain arte inor ez da arduratuhori guztia sailkatu eta gizarteratzeaz. AinitzeOruesagastik egingo du, Mintzola Fundazioarenizenean, euskaraz ekoitzi edo grabatu den guztianon eta nola dagoen ikertzeko eta ordenatzekolana, datozen hileetan. “Mintzola Fundazioakbere sorreratik Dokumentazio Egitasmo batgaratzea izan du helburu”, dio Oruesagastik, etaikerketa hau ildo horretan doa. Ahotsak.comproiektuaren laguntza izango du Mintzolak,Euskal Herriko eskualde ugaritako ahozkojakintza eta euskalkiak bideoan jasotzen dabilenegitasmoarena, alegia.
Euskarazko ahozko ondarea jasotzen duen ikusentzunezkoedozein materialen bila ibiliko daOruesagasti, soinu hutsekoa zein bideoa. Bi eremutakodokumentuak izango dira: batetik, generoberezituak (bertsoa, ipuina, antzerkia, kantuaeta abar) eta, bestetik, genero arruntena (adinekoeiegindako elkarrizketak, hedabideetakokorpusa, unibertsitateen ikerketa lanak eta gisakoak).Grabazioak dira, beraz, bilaketaren oinarriak,baina salbuespen batzuk ere egingo dira.Esaterako, ahozko dokumentuari sostengua ematendioten idatzizkoak ere kontuan hartuko dira,bertsoen transkripzioak eta antzerki obren testuakkasu.
“Gure ikerketan aurrera egin ahala, sailkapenzehatzagoak egiteko gai izango garela pentsa -tzen dugu”, adierazi du Oruesagastik. Gero,dokumentuen zerrenda egingo dute, zeinek egindakoaden, nolakoa den, non eta nola aurki daitekeen,zer egoeratan dagoen eta abar. Orain hasiduten fasean, sailkapena baino ez dute egingo,“funtsak aztertzea aurrera begirako pausoa litzateke”,zehaztu du ikerketaren arduradunak.Lehenengo fase honen emaitzak udaberri alderakoprest izatea nahi dute.
Leku guztietara iristea zaila izango dela badakite,baina asmoa, behintzat,materiala jasota edukidezakeen edonorengana jotzea da. “Artxibategietarabakarrik ez, unibertsitate, komunikabide,euskara elkarte, ikerlari, kazetariengana erejoango gara”, argitu du Oruesagastik, “zerrendaluzea da, 100 erakunde edo norbanako izango diragure bisita jaso edo galdetegiari erantzungo diotenak”.
Etorkizunean etor daitezkeen faseetan,arakatze lana gehiago zehazteko ordua izangoda, baina bilketa-fase honetan, aniztasuna bilatunahi izan dute, dagoen guzti-guztiaren berriizan, “korpus guztien berri jakiteraez garela iritsiko badakigu, baina ahaleginberezia egiten ari gara esparru gehienetaraheltzeko”, baieztatu du.
Lan handia dauka aurretik, beraz, MintzolaFundazioak. Hala ere, dokumentuen bilaketaeta zerrendatzea lehenengo fasea baino ez da.Lortutako emaitzekin txosten bat argitaratukodute eta, horren ondoren, informazio guztiaaztertu eta gizarteratzeko biderik egokiena zeinden erabakiko dute. Azken finean, AinitzeOruesagastikdioenez, “ezinbestekoa da ikerketa lanhau gizartearen esku uztea, jendarteak gertuizan dezala”. Euskarazko ahozko korpusarenargazki ahalik eta osoena izango da eta etorkizunekolanetarako oso baliagarria izango delakoandaude.