Umorea nahasten du, baina errealitateko kolpeekin. Istorio gogorra, dramatikoa da, baina modu sinplean, xarmaz betea. Tanttaka antzerki konpainiak ekoizpen berria estreinatuko du aste honetan Gasteizen, Principal Antzokian, euskeraz eta gazteleraz. Semea pixka bat motelago dabil soilik euskarazko bertsioa bihar 19:30etan izango da, eta gaztelaniaz ostegunean, ordutegi berean.

Hala, Principal Antzokian atzo aurkeztu zuten Ivor Martinicen lana. Haur bat gurpil-aulkian duen familia baten istorioa kontatzen du obra honek. 25 urte ditu, eta gaixotasun arraro bat, egunez egun gehiago ezgaitzen duena. “Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar disidente bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jar-tzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu. Gaur, Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia akastunak (gaur disfuntzional deituko genioke) festa bat prestatu dio”, azaldu zuten laburpen gisa. Hori izango da abiapuntua inoiz garrantzitsua izan zenaz eta “gure arreta guztia merezi duenaz hitz egiteko, umorez, xalotasunez eta zin-tzotasun basatiz: oroimena, familia, denboraren joana, desberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, eromena, gaixotasuna... Bizitza”. Testu eta lan hori aparteko-tzat jotzen da. Sari ugari jaso ditu. Familiaren etxea izango da kokalekua, eta hantxe biziko dira hainbat egoera; batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta asko sailkatzeko zailak. Aktore-talde zabala ere badu. An-tzezleak Miren Arrieta, Ane Gabarain / Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernandez, Ander Iruretagoiena, Xabi “Jabato” López, Maria Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz eta Dorleta Urretabizkaia izango dira.

Ildo horretatik, Fernando Bernués lanaren zuzendaria pozik agertu zen egindako lanarekin eta “oso positiboa izan da hain ekoizpen zabala egitea”, baloratu zuenez. Azaldu zuenez, lan honen istoria “atzeraka begirada bat” da, eta gai asko jorratzen ditu, besteak beste, nola aurre egin seme-alaba baten gaixotasunari, alzheimerrari eta bestelako arazoei. “Lan honetan oso presente dago denboraren joana, gai asko eskaintzen baitira. Emakumeek bizitzaren zama eramaten dute. Eta zailtasunak zailtasun, bizitzeko gogoa erakusten du”, azaldu zuen.

Bestalde, Mireia Gabilondo aktorea, Mia amaren azalean jartzen dena, ere pozik sentitu zen paper hori interpretatzeagatik, eta gasteiztar guztiak gonbidatzen ditu lan honekin gozatzera. “Lan handia da eta merezi du ikustea; ez da ondo idatzitako lana bakarrik, oso ondo landuta ere badago”, ondorioztatu zuen.