Iker Roman 'Mirri' (Gernika, 1986) Tooth musika taldeko baxu-jotzailea eta abeslaria da. Musikari ibilbide hasieran Garraxi eta Eutanasia taldeetan aritu zen baxu-jotzaile gisa. 2009an Tooth taldea sortu zuen Gernikan, Edorta (gitarra eta ahotsa) eta Arza (bateria) kideekin batera. Post-hardcore estiloko taldea da, noise rock-arekin nahastuta. Tooth-ek 2015ean argitaratu zuen bere lehen LPa: bi. 2018an _amaierarik ez... lanarekin bueltatu ziren eszenatokietara. Euren musika sortzeko orduan Sonidos del Bidasoa, Dut, Izaera zein Lisabö taldeen eragina izan dute gernikarrek, baita nazioartean ezagunak diren Unsane eta Helmet taldeena ere.

Abesti bat

'Fight for your right' (Beastie Boys)

Musika talde bat

Bermeoko MGR (Magnetico Grupo Robot)

Liburu bat

Andoni Fernandez Azkarairen 'Mierda de Bizkaia y sus grupos maqueteros 1977-1989' (Ediciones sin gluten, 2017)

Film bat

'Lock, Stock and Two Smoking Barrels' (Guy Ritchie, 1999)

Kultur espazio bat

Portuko Ranpi (Ondarroa)