- Arabako Foru Aldundiak Ondarearen Europako 2020 jardunaldien edizio berri bat aurkeztu zuen atzo. Kontaiguzu Ondarea, Patrimonio y Educación lelopean, kultur aberastasunaren inguruan sentsibilizatzea eta kultur ondarearekiko interesa sustatzea du helburu programazio berri honek, eta, horretarako, aurten 17 jarduera antolatu dituzte hamar herritan.

Programazioa atzo aurkeztu zuten Arabako Foru Aldundiaren instalazioetan. Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak eta Javier Fernandez Bordegarai Museoen eta Arkeologien zerbitzuburuak azaldu dituzte aurtengo edizioaren xehetasunak. Hala, esan bezala, urriaren 1etik 31ra bitartean, 17 jarduera egingo dituzte, lurraldeko hamar herritan. "Europako Jardunaldiak Europa Kontseiluaren ekimen bat dira, helburu hauekin sortuak: kultura aberastasun eta aniztasunaren inguruan sentsibiliza-tzea, kultura ondarearenganako interesa indartzea, arrazismo eta xenofobiaren kontra borrokatzea, Europako kultura guztien ikusgaitasunaren bidez tolerantzia sustatuz, kultura ondarea babesteko beharra buruan sartzea herritarrei eta administrazioei, eta kultura arloko gizarte, politika eta ekonomia desafioei erantzutera gonbidatzea", azaldu zuten atzo Foru Aldundiatik.

"Helburu horiek guztiak bereganatzen ditu sail honek, eta hala frogatzen dugu egunez egun", adierazi zuen Del Val-ek. Aurtengorako Kontaiguzu Ondarea, Patrimonio y Educación lema aukeratu da. Harekin irakaste ekintza azpimarratu nahi da, transmisioa beharrezko osagai bezala ondarea ain-tzatesteko, ezagutzeko eta "goza-tzeko" prozesuan. Praktikan, honetan datza: eragileek, edozein jarduera programatzerakoan, kontuan eduki dezatela alderdi hori eta komunikatze, irakaste ekintza nabarmendu dezatela mezuan.

Programazioa urriaren 1ean hasiko da, goizeko hamaiketan. Egun horretan, herritarrek bisita gidatua izango dute Katedral Berriko hezkuntzaren irudikapen ikonografikoetan. Urriaren 10ean, adibidez, Gasteizen ere beste bisita gidatu bat izango da, oraingo honetan Artziniega Museoan. Goizeko hamaiketan eta arratsaldeko lau eta erdietan izango da bisita hori euskaraz nahi dutenentzat, eta goizeko eta arratsaldeko hamabi eta erdiak eta sei eta erdietan gaztelaniaz nahiago dutenentzat. Bibat museoan ere bisita aktiboa egingo da urriaren 25ean, eguerdiko hamabietan, Iban Zalduaren eskutik.

Egitarauaren barruan, Izkiko parke naturalean ere ibilaldi bat egingo da interesa duten guztientzat. Urriaren 17an, larunbata, goizeko hamarretatik eguerdiko ordu batetara izango da. Mendi zaletu guztientzat hitzaldia izango da urriaren 31n Juan Carlos Abascalen arratsaldeko seietan. Conoce valdegovia por sus montes, horixe da hi-tzaldiaren izena. Villanueva de Valdegovian izango da, Gaubeako Udalaren erabilera anitzeko aretoan (Jesús Guinea arkitektoa, 46). Erreserbak 945 101 070 telefonoan edo info@kalearte.com helbidera mezu bat bidalita egin daitezke.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako segurtasun-neurrietara mugatutako edukiera egongo da.

Jardunaldi berria. Arabako Foru Aldundiak Ondarearen Europako 2020 jardunaldien edizio berri bat aurkeztu zuen atzo. Kontaiguzu Ondarea, Patrimonio y Educación lelopean, kultur aberastasunaren inguruan sentsibilizatzea eta kultur ondarearekiko interesa sustatzea du helburu programazio berri honek, eta, horretarako, aurten 17 jarduera antolatu dituzte hamar herritan.

Zertan datza. Aurtengorako Kontaiguzu Ondarea, Patrimonio y Educación lema aukeratu da. Harekin irakaste ekintza azpimarratu nahi da, transmisioa beharrezko osagai bezala ondarea ain-tzatesteko, ezagutzeko eta "goza-tzeko" prozesuan. Praktikan, honetan datza: eragileek, edozein jarduera programatzerakoan, kontuan eduki dezatela alderdi hori eta komunikatze, irakaste ekintza nabarmendu dezatela mezuan.

Programazioa. Programazioa urriaren 1ean hasiko da. Egun horretan, herritarrek bisita gidatua izango dute Katedral Berriko hezkuntzaren irudikapen ikonografikoetan. Urriaren 10ean, adibidez, Gasteizen ere beste bisita gidatu bat izango da, oraingo honetan Artziniega Museoan. Goizeko hamaiketan eta arratsaldeko lau eta erdietan izango da bisita hori euskaraz nahi dutenentzat, eta goizeko eta arratsaldeko hamabi eta erdiak eta sei eta erdietan gaztelaniaz nahiago dutenentzat.

"Europako Jardunaldiak Europa Kontseiluaren ekimen bat dira, helburu hauekin sortuak: kultura aberastasun eta aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea, kultura ondarearenganako interesa indartzea, arrazismo eta xenofobiaren kontra borrokatzea, Europako kultura guztien ikusgaitasunaren bidez tolerantzia sustatuz, kultura ondarea babesteko beharra buruan sartzea herritarrei eta administrazioei, eta kultura arloko gizarte, politika eta ekonomia desafioei erantzutera gonbidatzea".